Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mantso (orobat manso g.er. eta mantxo g.er.) 1 izond otzana.

-Behiak ere ez direla denak mantsoak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 207. orr.

Jende gutxi agertu da klasera; ikasle mantsoak agertu dira bakarrik, pasiboak, otzanak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 51. orr.

2 poliki doana edo egiten dena.

Etxeruntzean, nere suzuki mantsoan, [...]. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 92. orr.

Mantsoa eta triki-traketsua izan zen bidaia. Iban Zaldua   «Traizioak» - 125. orr.

Udaletxeko erlojuaren orratz mantsoek gurea ez den denbora bat neurtzen dutela ematen du. Iban Zaldua   «Traizioak» - 105. orr.

Eskaileretan behera nekez moldatu zen, oinetako handi haiek jantzita, baina ezari-ezarian zoragarria egin zitzaion jaitsiera mantso hura. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 269. orr.

Paseoko abiadura mantsoan zihoazen. Josu Landa   «Odolbildua» - 138. orr.

Ondo baino hobeto ezagutzen nuen nire biktima izango zenaren ibilera mantso eta mesfidatia; alde guztietara miatzen zuten begi urduri ilunak zituen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 150. orr.

Egunak aurrera doaz loreen erritmo mantso baina etengabean. Berria - Kultura   2004-08-11

3 (adizlagun gisa) poliki. ik mantsoki.

Etxera itzuli naiz, mantso, paseatuz. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 70. orr.

Mantso ibili, aditu?! Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 43. orr.

Mantso, pausoari pauso. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 234. orr.

Karakolak poliki eta mantso egiten du bere bidea. Berria - Mundua   2004-08-12

Polikiegi, mantsoegi, astiroegi ibili baita denbora bere xedera iritsi arte. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 44. orr.

Halako batean, bueltaka hasi dira haizegailuen hegalak, hasieran mantso eta gero bizi-bizi, atzeraka dabiltzalako irudipena sortuz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 76. orr.

Horrela, bada, pazientziaz beterik, mantso eta garbi, hitzez hitz ahoskatu diozu esan beharreko guztia. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 103. orr.

Martinek mantsoago hitz egin zuen, ordu arteko bizitasunik gabe. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 175. orr.

Mantso obeditu zuen, erremediorik gabeko gauza bati men eginez bezala. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 44. orr.

Mutil gazteak betazalak mantso goratu zituen eta neska gazteari begiratu zion. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 103. orr.

Joxe, jauzi egin eta mantso hurreratu zaio. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 21. orr.

Autoa oso mantso abiatu da maldan beheiti. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 63. orr.

Gauzak mantso doaz, dortoka baldarrak bezala. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Halako batean emakumea, zumezko aulkitik mantso-baldar jaikirik, neska-koskorrarengana hurbildu da. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 133. orr.

5 mantso-mantso adlag poliki-poliki.

Orduan, neskak atzera egin zuen mantso-mantso. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 116. orr.

Handik gutxira, automobila agertu zitzaigun maldan behera mantso-mantso. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 35. orr.

Mantso-mantso eta banan-banan kontatuko dut, behar den bezala. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 83. orr.

Hasia zen, mantso-mantso, txinatar subiranotasunaren zatikatzea, administratiboa aurrena eta geografikoa gero, Ingalaterraren eta Frantziaren eskutik lehenbizi, Japonia, Errusia, Alemania eta Italiaren eskutik ondoren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 53. orr.

Jendea mantso-mantso iragaten da, mantsoegi eta nabarmenegi, eta beti bada hurrengo norbait, huraxe izan litekeena... Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 249. orr.

6 (izenondo gisa)

Enpresa-mailan han segitzen zuen, pendulu mantso-mantso eskerga baten balantza bezala-. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantso abiatu (4); mantso ari (5); mantso bota (3); mantso doa (7); mantso egiten (4); mantso erortzen (3); mantso hitz egin (3); mantso hurreratu (3); mantso ibili (7); mantso ibiltzen (4); mantso idazten (3); mantso joan (4); mantso mantso (97); mantso mugitzen (5); mantso zihoan (3); oso mantso (23); poliki eta mantso (3)

oso mantsoa (3)

askoz mantsoago (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus