Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mantu (orobat manto g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mantu agertzen da) 1 iz gainjantzia, kapa.

Mantu ilun grisak janzten zituzten eta txanoek buruak eta kasketa estaltzen zizkieten. urrezko mantu handiak estaltzen zion Théodeni gorputza bularreraino, eta haren gainean ezpata zeukan, eta oinetan ezkutua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Baina itxura zoragarriko dama hark mantu zarpail batez estaltzen zuen gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Han berean, gizon bat, jiten entzuna ez nuena: ez handia ez ttipia, xapela buruan, manto beltza, traka seriosekoa, lege-gizon edo hil zain horietarik, iduriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.

Bake-espedizioa zirudien, baina armak zeramatzaten ezkutaturik mantu zurien azpian.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Orduan mantua hedatu eta Tabiraren sorbalden gainean jarri zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 166. orr.

Mantua askatu eta sorbaldetara erori zen, bera tupustean zutik jarri zenean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 115. orr.

Gotzainak, Frantziskoren barne-jarreraz oharturik [...] beso artean hartu eta bere mantuaz bildu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala.  Elizen arteko biblia   Jn 19,5

Errege ezaugarrietako nabarmen jakinetakoa, mantu-koroak bezalaxe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 416. orr.

2 irud/hed

Iluntasun madarikatu hau guretzat mantu babesgarria izan daiteke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.

Gauak bere mantu iluna zabaldurik zeukan jadanik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Uzias erregea hil zen urtean, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen.  Elizen arteko biblia   Is 6,1

· Konfiantza-mantua lagun, emakumeak ez du hitzen beharrik orain, isiltasunak ez baitu ezinegonik piztu bere baitan, maiz ohi duenez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hartzazu mantu hau (3); mantu beltz (3)

mantua eman zion (5); mantua maileguz utzi (3); purpurazko mantua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus