Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

margolan (678 agerraldi, 57 liburu eta 184 artikulutan; orobat margo(-)lan g.er.) 1 iz ehun edo ohol baten gainean margotzen den irudia; euskarri gogor baten gainean egiten dena, horma batean zintzilikatzen dena. ik pintura 5; pintura 10.

Margolan gehienak emakumeenak ziren; batzuk osorik biluzik ageri ziren, besteak erdizka. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 161. orr.

Nire margolanak direnak dira: oihal zati batzuk kolorez estaliak. Berria - Kultura   2006-02-18

Margolanak, harrilanak eta argazkiak, azken bi mende hauetako biluzia gai hartuta. Berria - Kultura   2004-03-07

Abraham Bosse-k, ezkerrean, froga gisa erakusten du piramide hori bere Perspectiveurs margolanean; XIX. mendearen hasieran, haren mugikortasuna islatzen da Delacroix-en margolan "dokumental" honetan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 152. orr.

Margolan horietako askotan, forma abstraktuak ageri ziren. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

Tarte horretan, hogei margolan saldu ziren, eta ia bi milioi dolarreko irabaziak egin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 56. orr.

Zirriborroen tankerako margolanak soilik egiten zituen, arrasto gutxi eta azkarrekin, eta ez zituen askorik margotzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 132. orr.

Margolan gutxik ageri dute, analisi sakon bat eginez gero, egitura geometriko konplexu eta erregularrik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 250. orr.

Gela guztietako horma guztietan margolanak zeuden eskegita, eta margolanez goraino beterik, halaber, tiradera eta armairu guztiak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 160. orr.

Modiglianiren margolan batetik aterea zirudien, margolan haietako emakumeak orraztuta dauden bezala orraztua. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 193. orr.

Artista ezagunen Erakusketan Mutriku eta Ondarroako paisaietan oinarritutako 13 margolan batu ditu Tytgatek, olioz eginak. Berria - Kultura   2004-08-29

Nafarroako Volkswagenek margolanerako habearte berria eraikiko du . Berria - Ekonomia   2004-09-04

Margolanak margolanez elikatzen dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 243. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Margolan txiki bat zen, ganga edo tunel luze-luze eta lauki-zuzen baten barrenaldea erakusten zuena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 41. orr.

4.000 margolan faltsu atzeman dituzte Italian. Berria - Kultura   2004-08-24

Bere ospearen oinarri ziren margolan abstraktu koloredunak, gris edo zuri-beltz agertzen zitzaizkion orain. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 28. orr.

Gogoa pizten zaidak maina horiei margolan urratzaileak eginez erantzuteko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 287. orr.

Bi dimentsioko margolana izatetik hiru dimentsioko instalazioa izatera igarotzen den obra. Berria - Kultura   2004-12-23

Dominique Duplantieren marrazkiak, Patrick Larcebalen akuarelazko eta oliozko margolanak eta Gabrielle Duplantieren argazkiak. Herria   2005-08-11

Harpeetako margolanak egin zituztenek arteari buruzko kontzepturik gabe egin zituzten. Berria - Kultura   2006-03-14

Hantxe, erreka-zulo batean, haltz luze batzuen artean, hiru figura ikusi genituen, beste garai batekoak ematen zutenak, antzinako margolan baten konposizio landutik irten izan balira bezala. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 109. orr.

3 irud/hed

Garai baten eta bizimodu batzuen margolan itzela eskaini zuen Zolak obra erraldoi horretan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 11. orr.

A priori-zko logika hau, ordea, gezurtatu egiten dute, ez bakarrik poesia heroikoan aurkezturiko margolan idealizatuak, baita historiako gertaerek ere. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 166. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Margolan erakusketa eder bat Artzamendi gela berrian. Herria   2001-07-12

Egor Timofeievitx bere margolan-bildumaren katalogoa egiten aritu zen, eta berak marraztu zuen azala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 206. orr.

Begiralea nahastu eta irudiaren margolan-izaera ahazturik errealitatea balitz bezala har dezakeelako. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 96. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas margolan baten aurrean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 113. orr.

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria... Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas margolan baten (3); margolan egin zituen (3); margolan erakusketa (4); margolan faltsu (6); margolan handi (4)

egindako margolanak (3); margolanak egiten (3)

margolanari begira (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus