Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

margotu [1013 agerraldi, 156 liburu eta 210 artikulutan; cf pintatu 676 agerraldi, 123 liburu eta 83 artikulutan], margo(tu), margotzen 1 du ad pintura geruza batez estali. ik pintatu.

Bideo pornoak eskaintzen zituen taberna, izokin-kolorez margotu eta dastaleku bihurtu dute. Iban Zaldua   «Traizioak» - 69. orr.

Hormaren zati hura beltzez margotu bitartean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 88. orr.

Bide bazterreko etxe eder izokin-kolore batean, leihatilak ubelez margotzen ikusi ditu pintore batzuk. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 90. orr.

Kristalak zuriz margotuak zeuden, lauki txikiz egindako marrazki baten bidez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 159. orr.

Garai berrien ikur dira jendeak bere etxeko hormak margotzeko aukeratzen dituen koloreak. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 163. orr.

Tailerren inguru guztiko hesi hura margotu genuenean. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 68. orr.

Aspaldian margotu gabeko horma gris zikinduak. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 95. orr.

Berak ere alanbre hura margotu zuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 42. orr.

Ñir-ñir egiten zuen karrozeria margotu berriko gris metalizatuak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 342. orr.

Karearen zuritasun hura, leihoetako pertsiana berdez margotu berri haiek. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 215. orr.

Ikusi duzu tender-a ere margotu dudala? Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 103. orr.

Beste batzuek paretak espraiz margotu ziztuzten, eta gainontzekoek Gazte!!! goiburuaz hasten ziren panfletoz estali zuten bulegoa. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 24. orr.

Eta odol gorriaren tintaz, hormak alderik alde margotu zituen: Rebeka, maite zaitut! Jasone Osoro   «Korapiloak» - 9. orr.

Bi telebista handi, eta txiki bat, pantaila arrasto baldar eta lodiekin margotu diotena. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 184. orr.

Ahoz aho zabaldu zen kasernan "Gora Euzkadi" zegoela margotua, arkatzez, moldiztegiko letretan margotua ez baina idatzia. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 92. orr.

2 (ezpainak eta)

-Ez dituzu margotu ezpainak. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 109. orr.

Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 92. orr.

Gau hartan, Fermin logelan sartu aurretik, ahoa margotzeko purpuraz mozorrotutako pozoia erabili baitzuen Rebekak. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 138. orr.

Zigarroari tira egitean ohartu da aspaldi margotu barik dauzkala azkazalak. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 42. orr.

Mesanotxean, azazkalak margotzeko esmalte-poteak zeuden ilaran. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 9. orr.

Jezabel leihora atera zen, begiak margotu eta burua apaindurik. Elizen arteko biblia   2 Erg 9,30

Begi beltzak, itzal ilunez margotuak zituen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 52. orr.

Norak ez zuen masailak hautseztatzeko, edo ezpainak eta ezpainen ondoko orinak margotzeko ohiturarik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 179. orr.

Aurpegiak elkarri margotu dizkiote gero. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 150. orr.

Neska ile-hori bat, lorategikoa bezain ederra ia, eta beste bat zaharxeagoa, gazteagoa emateko jantzia eta margotua. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 214. orr.

3 margolan bat ondu; irudi edo kideko bat oihal edo kideko batean margoz egin.

Koloretan margotzerik ez bazeukan, zuri-beltzez margotuko zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 34. orr.

Emazte eta modelo zuena hil, eta urtebete edo bira margotu zuen Rossetti-k. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 130. orr.

Koadro horretan margotua izan zen garaian hogeita bi urte zituela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 125. orr.

Egun seinalatu hartan Leon Karrikak erreka zuloaren irudia margotu nahi zuen oihalaren gainean. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 17. orr.

Inpresionismoak, "ikusten dena" margotu behar zelako ideia aldeztu nahi izan zuen (edo "ikusten den bezalaxe" margotu). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 85. orr.

Luis Boccia artistak santuaren irudi berri bat margotu zuen 1821ean.Sabaia irudi handiz margotua zuen, Jordaensen estilora. Askoren artean   «Rataplan» - 24. orr.

Ertzainek hartxintxarraren gainean margotu duten silueta zuriari begira. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 38. orr.

Margotu nahi genuen irudia aukeratua genuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 173. orr.

Klausek Dabiden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz, eta, azpian, Juduak akabatu! idatzi zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 51. orr.

Han ageri zen gure amona Pina pintzelarekin eta margotzeko astoarekin Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 28. orr.

4 irud/hed

Itxura transzendental jakin batek errealitate bat margotu diela halakorik ezin aurki daitekeen lekuan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 192. orr.

Lagun izoztua-k ederto baten margotu du egia horretaz jabetzeko bidaia.Urte asko pasatu dira hartatik, eta, bizitzak garai hartako irudi gardena arrasto beltzez margotu badit ere, funtsean maistraren hasierako irudi hark bizirik dirau nigan. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 173. orr.

Bien artean gustagarriena niretzat xuri ta beltzean lau zatitan landu etxe barnea, Anne-k hor ixiltasuna margotu baitu. Herria   2003-10-23

5 margoz hornitu.

Irlandar bandera erraldoi bana ari ginen margotzen, beraz, ontziaren saihetsetan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 75. orr.

Lore artifizialki margotuak erortzen utziz. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 64. orr.

Errealitateko irudiak filmatu beharrean, fotogramaz fotograma kolore orbanak margotu zituen. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 187. orr.

Argazkizko erretratu baten modeloa (edo erretratu margotu batena, kode naturalisten arabera-edo egina bada) [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 80. orr.

Urgaineko errota horietako bat (koadro zuri-beltzetan margotuak egoten dira eta "Jainkoak salbatuko al nau" idatzita izaten dute bi txalupa alboraturen gainean eraikita dagoen egurrezko etxolaren aurrealdean) hondoratu egin zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 276. orr.

Hiriko karriken argiek ganbararen plafoina margotzen zuten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 71. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Oihal margotua zahartu egiten da, hobeto ala gaizkiago, eta pigmentuak aldatuz joaten dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 152. orr.

Dena zurbiltzen duk, hilak edo erretratu margotuak denborak higatzen dituenean bezala. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 219. orr.

Dekorazio margotu handi batean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 153. orr.

Letra margotuak eta herskailu irtenak zituen poltsa ilun bat. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 122. orr.

Kamiseta margotuak eta apurtuak, larruzko txupa, txakur kate bat lepoan eta militar botak. · Mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus