Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmarka (274 agerraldi 96 liburutan eta 8 artikulutan; orobat marmaraka g.er. eta marmarika g.er.) 1 adlag marmar eginez, marmarrean. ik mar-mar; mar-mar-mar.

Horrela, beren egitekoa atseginez bete ahal izango dute eta ez marmarka. Elizen arteko biblia   Heb 13,17

Hantxe eserita egon ohi zen, edaten eta bere artean marmarka. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 46. orr.

Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: "Bekatari baten etxera joan duk ostatuz". Elizen arteko biblia   Lk 19,7

Marmarka nioen: "Den-dena gerta daiteke, den-dena agi daiteke". Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 136. orr.

-Alproja ederrak! -esan zuen Martinek marmarka, hura entzunez. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 90. orr.

-Mundu osoak idoloak adoratzen ditu -esan zuen errabinoak marmarka-. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 183. orr.

Aztia zizpuruka eta marmarka entzun zuen: "Noiz itzuliko da Faramir?". Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 46. orr.

Baina segituan gure erabakien aurka hasiko da marmarka herria, bere betiko gaitzaren defentsan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 257. orr.

Akiles, dordoka eskuetan, marmarka, errealitateak huts egin diola-eta. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 138. orr.

Marmarka hasi zen, katakumeak kendu dizkioten katama baten egonezinez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 31. orr.

Marmarka obeditzen zuten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 929. orr.

Aharrausika eta marmarka, Weasley anaiak burumakur irten ziren, eta atzetik Harry. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 36. orr.

Furfuriatsu irten zen, marmarka, mundu guztiaren, auzunearen eta Raduan Husainiren kontra gaizki esaka. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 133. orr.

-Kaka! -esan zuen marmarka amorruz-. Ederki, segi hortxe jarrita eta muzinduta, zeure buruarekin marmarka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 109. orr.

Orain, berriz, etxea eta autoa galtzekotan nagok eta, kontuz ibili ezean, familia ere bai, ekin zion Letuk ia marmaraka, mihia busti ondoren. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 261. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haurtzarotik, handien jeloskor izan zen Cecco; mesprezatu egiten zituen, eta otoitz-marmarka jarduten. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus