Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marmartu (24 agerraldi 6 liburutan eta artikulu 1ean; orobat marmaratu g.er.), marmar(tu), marmartzen 1 du ad marmarka esan, marmarrean aritu. ik marmarikatu.

-Zer nahi du nik jakitea? -marmartu zuen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 83. orr.

"Putakumea!" marmaratu zuen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 8. orr.

Bi "Agur Maria" edo, marmartu nituen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 66. orr.

-Osagileak esan duenez -marmartu zuen Onorinok-, denbora luzean iraun omen dezake horrela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 220. orr.

Galdetu gabe hitz egiten zizun horietakoa zen, bakarrizketan ere somatu nuen behin baino gehiagotan, poema berri bat marmartzen bezala. Berria - Kultura   2004-09-23

On Camillo, ordea, ohera joan zen, gauzak herri kulturako ministerioa zegoenean baino okerrago zeudela marmartuz. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 118. orr.

Hark itzuli zuen burua ia kolpetik Niniren aldera, eta ulertu ezinezko zerbait marmartu zion lasterka, begiak itxita arnasarik gabe utzi zuen ahalegin batean. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 223. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Fonema horiek -kontsonante ahoskabeei legozkiekeenak-, existitzen dira, baina ezin dira bokal marmaratuekin -glotisa laxotua artikulaturikoekin- nahasi. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus