Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

marruskatu, marruska(tu), marruskatzen 1 du ad gogor igurtzi.

Astiro eta nekez, erratza eta pertza hartuta, fregatzen, marruskatzen, hondamena eta ustela geldiarazi zuten. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 138. orr.

Palaz jotzen zituen lehentxeago zurezko taulan salboinez marruskatu zituen jantziak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 241. orr.

Eskuak marruskatzen zituela ematen zuen bere iritzia agertu zuen aldietan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 184. orr.

Horren ordez, Del Valleren harridurarako, ezpain ertzetik zintzilik zeraman zigarreta hartu eta Wagnerren diskoaren azalean marruskatuz itzali zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 84. orr.

2 gogor igurtziz higatu.

Egurra marruskatzeko makinen eta zerren artean, etzanda egon behar izan genuen txirbilaren gainean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 55. orr.

Begiak ikusteko, haginak marruskatzeko. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 107. orr.

Harriak lurraren kontra marruskatzean egiten duen urratu-hotsa ateraraziz. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 121. orr.

Gero hartzen ditu hitz horiek eskuetan, eta irakurri egiten ditu edo, (euskaraz) gauza bera dena, aletu [...] eta zukutu egiten ditu, elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 56. orr.

5 irud/hed

Marruskatu egingo dut Jerusalem, garbitzeko alde batetik eta bestetik platera marruskatu ohi den bezala. Elizen arteko biblia   2 Erg 21,13

Bere gogoetak suntsituta ikusten zen gizon hura, harrak fruitua jaten duen bezala, pentsamendu batek, bere Pentsamenduak, marruskatua. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 193. orr.

3 esku artean gogor erabiliz, zimurtu edo desitxuratu. ik lauskitu.

Malkoak lehortu eta musuzapia marruskatzen hasi nintzen, kabitu ezinez. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 27. orr.

Tarteka, painelua hartu eta zintz egiten du, eta berriro jasotzen du berehala, hots, marruskatzen du bere esku urdurian. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 189. orr.

Nire izarak marruskatzen ari da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 119. orr.

Hartu zuen, kri-kra papera marruskatu zuen, aitonari begiratu zion... eta bota. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 128. orr.

Zerbeza lata hatz artean marruskatu, eta HIESaren kontrako txosnara abiatu da. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 7. orr.

Mami sendoa eta zaporea barnean gordetzen zituen oskol zakarra marruskatzera. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 29. orr.

4 marraskatu, hortzikatu.

Jaiki, komunera joan, bi galleta marruskatu -igandekoak bezain zahar eta jangaitz- eta baso bat ur edan ondotik egunkarira deitu nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 232. orr.

Sagu tripa-hutsak iduri, soin gaineko arropen larru higatua marruskatzera abiatzeko puntuan ginen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 269. orr.

Hurrena, hortzez marruskatu ditu bere familiak xerretan utzitako arrasto hori gozoak. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 31. orr.

5 irud/hed

Indarra erakutsi beharko du gaurkoan Lleidaren kontra (18: 30, ETB1), hain zuzen, Eibarren zelaian, Ipuruan, puntu bat marruskatu duen talde bakarra. Berria - Kirola   2004-12-04

Umeak, libre duen eskua zerurantz altxatu, eta atzamarra luze, inoiz erabili gabeko hitza marruskatu du ezpain artean: [...]. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 63. orr.

Tapaxek hitzerdi batzuk marruskatu zituen; bere painueloa atera zuen urduri, harekin buruko zauria buxatu zion lagunari; laster gorritu zen hura. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 45. orr.

Nik oihu egin behar nukeela; nire eskuek txiki-txiki egin behar zuketela elkarren kontra euren etsipen larria marruskatuz. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 106. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Baina orain eraikin triste bat iruditzen zait, latorrizko pote marruskatu bat erreka-bazter zikinera jaurtikia. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 44. orr.

Hagrid mahuka-hutsik zegoen zurezko mahai marruskatuan eserita. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 100. orr.

Sabai marruskatuen gainera jausten ziren harriak, haurrek hondartzan egindako uhinak legez. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus