Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masa 1 iz osotasun bat, bereziki tamaina handikoa, eratzen duten gauzen edo zatikien multzoa; gai gotor baten edo isurkari baten kopuru aski handia, bere hartan (ez bere forman edo nolakotasunean) hartua.

Gazteluaren masa beltza eskuinaldean genuela. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 291. orr.

Etxe baten tamainako masa handi batek. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 260. orr.

Merkatu nagusi garbi berriak bere masa itzela hedatzen zuen haren azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 376. orr.

Tente dago Sainte-Cécile elizaren masa zuri ikaragarria. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 89. orr.

Atzealdean Tuilerietako lorategiaren masa handi berdea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 285. orr.

Lurraren masa kontinente bakar batean kontzentratzen zen antzina. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 281. orr.

Pioleta masa jelatuan indarka tinkatuz. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 84. orr.

Poliedroak zabalduz, espazioak masan parte-hartze handiagoa izan zezan nahi zuen.· Euskal kultura masa konpaktua eta uniformizatua dela sentitzen dut eta kudeatzaileek hori sustatzen dute. Berria - Kultura   2004-10-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da ederra, desorekatuak ditu masa-multzoak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Presondegia urrutiratu egin zaizu, hormigoi masa hila. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 77. orr.

Itsasontzi puskak ageri ziren gure gainetik nahiz azpitik, egur masa handiak eta zuhaitz enborrak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 75. orr.

Gihar masa gorri astun haietako batek sorbaldatik heldu eta gogaikarriro astindu ninduen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 48. orr.

Itsasoa bera etengabeko mugimendu sortzailean dago, baina ur-masa handi horren eragina bere ertzetara baino askoz harantzago hedatzen da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 25. orr.

Izotz masa handiak askatuko dira kontinentearen banda zuritik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 283. orr.

Aire-masa desegonkorren borrokak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 227. orr.

Eskuineko espaloian, suzko arrastoak dituen gas masa gris batek maskor batena bezalako hotsa egiten du. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 59. orr.

Eguzki esaten diogun su-masa hori. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 28. orr.

Hodei masa umel bustiak, euri erraza oparitzen dutela. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 456. orr.

Berdintsu gertatzen da, ipar-mendebaletik datozen laino-masa umel askorekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 288. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, irud/hed)

Diru-masa izugarri murrizten da, beraz, debaluazioaren aurretik, eta berehala puzten da ostera debaluazioaren ondoren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Kontua zera da: txukun antolatzea hilabetetan eta urtetan bilduriko datu-masa bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 165. orr.

Ea zientzia gai denetz ezaguera-masa jakin bat gainditzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 192. orr.

Itzal masa baten arnasa umelak eta taupada ospelak larrua bustitzen diotela sumatzen du Abelek. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 64. orr.

5 pertsona multzo handia, jendea.

Alemanian Volksgeista ustiatua, kritikatua, higatua eta aspaldi abandonatua zegoen filosofian eta zientzian, edo herrien (masen) psikologietan antzaldatua. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 21. orr.

Honelako gizakiak, dena dela, gutxi dira; eta masa beti da Freuden iritziz ezjakin, alfer eta ezgai irrikak arrazoia baliatuz bideratzeko. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 42. orr.

Gizaki guztiengandik, are masa ezjakinetako kideengandik, espero da erlijio-irakaskuntzak entzun ditzaten. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 21. orr.

Maimon pentsamenduzko aristokrata bat da, elite intelektualak masekiko duen erantzukizunean sinesten duena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 11. orr.

Masen kultura goiburutzat hartuta. Berria - Kultura   2004-02-06

Jende espainola da masa malapartatu bat, egonda ere elite gidaririk onartzen ez duena. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 234. orr.

Zeren ezin onartuzkoa baita, egia, gizon bakarrak Masa bat tiranizatzea. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 182. orr.

Nahiz eta gure hitzak David txikiaren harriak izan (nire 2.000 irakurle horiek osatua) Goliat erraldoiaren aurka (aldizkariak dituen bi milioi irakurleren masa). Pako Aristi   «Note book» - 58. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badugu masa literatura bat, kalitatezko hizkuntza erregistroan mundu zibil eta moderno bat islatzen duena. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 95. orr.

Bertsolaritzak baditu hainbat ezaugarri gaur egungo masa-kulturaren norabide nagusiekin guztiz bat ez datozenak. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 51. orr.

Gauza bera gertatzen da berez masa doktrina den marxismoan. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 20. orr.

Egunkaria irakurtzea eguneroko masa zeremonia da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 17. orr.

Zanpatzaileen aurkako masa-mugimendua bildu ez ezik, abangoardia iraultzailearen gidaritzapera ekarri beharra dago. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 215. orr.

Masa garaiak masa gizona sortu du. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 133. orr.

Kontsumo-gizarteari eta masa gizarteari lotutako kontzeptua da; zoriontasuna ondasun jakin batzuei lotzen zitzaien gizarteari lotutakoa. Berria - Gaiak   2004-03-24

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik masibo.

Masa-konbertsioak lortzeko helenismoaren gaitasuna proban jarri zuen Antioko Epifanes seleukotar helenizatzaileak [...] Jerusalem Antiokia bezain heleniko bihurtu nahi izan zuenean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 320. orr.

Horretarako ikus-entzunezko hedabideen eta masa mobilizazio erraldoienen laguntzaz baliatuz. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 14. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

2005-2012 garaiko Afrikako etorkin-masa handia. Iban Zaldua   «Itzalak» - 72. orr.

Gizartean jarraitu zuela zergak ordaintzen zituen laborari-masa bat agintari-klase pribilegiatu txiki bati eusten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 91. orr.

Hizkuntza, gizarte masaren bizitzarekin dago gorputz egina, eta gizarte masa, izaeraz bizigabea izanik, batez ere iraunarazteko faktore gisa agertzen da. Berria - Kultura   2004-10-15

9 orea.

Botako zituen ehun gramo gurin, beste hainbeste azukre eta bi arrautza sopera handi batean, eta haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion, eta irina, masa pixka bat loditu arte. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 223. orr.

Zabaltzen zuen masa mahai gainean, eta anisa hartzeko kopa txikiak ipurdiz gora ahotik masatan sartu eta pasta biribil eta pottolo batzuen forma ematen zion masari. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 223. orr.

Masa egin, adreiluak garraiatu eta halako lanetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 163. orr.

10 irud/hed

Bi masa formagabeen artean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4130. orr.

Haren azpian, gai zuria dago, nerbio-zuntzezko masa trinko bat. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 219. orr.

Lurrean, argizuloaren azpian, masa itxuragabe bat zetzan, bere baitara bildua, hain lohi eta higuingarri non, hezur-haragizko gorputz adarrak eta gizatasun aire bat ematen zioten beste hainbat ezaugarri nabarmendu ezean, ez baitzen lurretik bereiziko. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 80. orr.

Jada okina dozena pikotxek zati-zati egina irudikatzen zuen, halako masa odoltsua bilakaturik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 82. orr.

11 (hitz elkartuetan)

Mandik masa palekada batez hornitu zuen llana, bankuaren gainaldea raseatu zuen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 162. orr.

· Odolbildu masa gorri ilun bat agertuko da, globuluz osatua gehiena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 155. orr.

12 (fisikan) gorputz batek daukan materia kopurua; gorputz bati ezartzen zaion indarraren eta horri dagokion abiadura aldaketaren arteko erlazioa, beti bat irauten duena.

Behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua, horretarako (fisikan adibidez) "masa", edo "elektroi" bezalako izaki hipotetikoen araberako arau orokorrak sortuaz. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 101. orr.

Zelako ezagutza lortzen dugu, esaterako, masa eta energia kontzeptuak erlazioan jartzen ditugunean e=mc2 ekuazioan? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 160. orr.

Kilo bateko masa izango dute nanosatelite horiek eta bi urte egingo dituzte orbitan. Berria - Gaiak   2004-10-07

Izar baten inguruan aurkitutako planetarik txikienak dira eta Lur planetak baino 15 aldiz masa handiagoa dute. Berria - Gaiak   2004-09-02

Globulu gorrien masaren heren bat-edo hemoglobina da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 156. orr.

Izan ere, radioak erradiaktibitatea eman eta masa galtzean, materia sortu edo desegin zitekeelako tesia zalantzan jartzen zuen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 300. orr.

Berdin zion klasea masa atomikoaz edo Avogradoren zenbakiaz edo elementu kimikoen sailkapenaz izan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 100. orr.

Atomoen artean, Hidrogenoak du masarik txikiena; ez da, ordea, dauzkagun politikoen masa entzefalikoa baino txikiagoa. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 100. orr.

Masa txiki batek mastodonterik astunena altxa zezakek, bere zamaz, palanka bati esker. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 478. orr.

Nire gorputz masaren indizeak honezkero oso behean egon behar du. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 218. orr.

13 masa hedabide [18 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean]

Lurrikarak eta haiek sorturiko egoerak aski errazak dira ulertu eta azaltzeko masa hedabideetan. Berria - Harian   2006-01-14

Ohiko masa-hedabideen nagusitasuna krisian dago. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 42. orr.

Gustatuko litzaidake eliteak masa-hedabideak nola kontrolatzen dituen jakitea. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 19. orr.

Eta funtsezkoa da, halaber, masa-hedabideek saihestea giza ingurumenaren hondatzea ekar dezakeen oro eta, aitzitik, informazio hezitzailea zabaltzea ingurumen hori babestu eta hobetu beharrari buruz. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 114. orr.

14 masa komunikabide [4 agerraldi, 2 artikulutan]

Gizakien arteko komunikabidea da, telefonoa bezain iraultzailea izango ez dena, eta masa-komunikabidea da, bere garaian idatziriko prentsa, irratia eta telebista bezain iraultzailea, akaso gehiago, bilakatu daitekeena. Berria - Gaiak   2004-09-03

Presoen aldeko elkarteak salatu zuen Euskal Herriko instituzio, alderdi politiko eta masa komunikabideek lotsagabeki ezkutatzen dutela indarkeria hori. Berria - Euskal Herria   2004-12-11

15 masa kritiko1 kate erreakzio nuklear bat eragiteko behar den gutxieneko erregai kopurua.

Horretarako, Uranio 235aren masa kritikoa ezagutu behar zen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 199. orr.

16 masa kritiko2 irud/hed

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; [...] bere merkatu-parametro eta masa kritiko bereziak ditu. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 35. orr.

Euskal Herrian bada masa kritiko nahikoa Bestelako Komunikazioa garatzeko, alternatiba kritikoak praktikan ipintzeko, komunikazioaren eredu ofizialari astindu eder bat emateko. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 64. orr.

EHUn «masa kritikoa» handitu gura duela dio, ikertzaileen bokazioak sustatu. Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Ez da masa kritiko nahikorik aurre egiteko zanpatzen gaituen estatuari. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

LABeko Rafa Diezek zehaztu zuen «aldaketa politiko eta sozial baterako masa kritiko indartsu bat» osatzen ari dela. Berria - Ekonomia   2004-02-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus