Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maskarada (orobat maxkarada g.er.) 1 iz Zuberoako dantza eta kanta multzoa, kalez kale joanez jokatzen dena.

Ez da pastorala izan behar, aski duzue maskarada. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 347. orr.

Pastoralak maskaradak eta inauterietako beste errepresentazioak. Berria - Kultura   2004-05-19

Ihauteriaren burrunba handiena ixildua da, Xuberoko maskarada badoa haatik aintzina herriz-herri. Herria   2003-03-27

Larunbatean, Xuberoko maskarada Idauze-Mendin, Zalgize eta Iruriko gazteriaren eskutik. Herria   2004-05-06

Igandean, Mendikotan, Xuberoko maskarada, aurtengo azken ateraldia, Ixil-gune luze baten ondotik, maskarada bat da muntatu 1999an Idauze-Mendin. Herria   2004-06-03

Hurrengo egunean Urdiñarben maskaradak jokatzekoak ziren eta harako asmoa genuen asko eta asko, bezperan, Donibane Garazin zegoen jaialdira bildu ginen. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 169. orr.

Aurten, Sohütar gazteak dira maskaraden emaitera abiatzen. Herria   2003-01-09

Lehen baziren Pasqua eta Marcchiani (azken hau preso orain) bahituen askatzeko, oraikoak, aldiz Didier Julia eta Philippe Brett Sirian gaindi dabiltzanak maskaradako beltzen idurikoak dira. Herria   2004-10-07

2 fartsa.

Oposizioak, berriz, «diktadurak antolatutako maskarada» izan zela salatu zuen. Berria - Mundua   2004-10-26

Benetako maskarada da, beste zerbait dagoelako jokoan. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Taldeak ez du maskarada horrekin bat egingo. Berria - Ekonomia   2006-02-10

Baionako tribunalean, alegia maskaradan, Lafont epailearen 'votre profession?' galderari euskara garbian ihardetsi zion: 'Ni naiz Olasoeneko Monzondar Telesforo, franbuesak eta marrubiak artatzen eta saltzen ditut'. Berria - Kultura   2004-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xuberoko maskarada (45)

arbeko maskaraden (3); maskaraden lehen agerraldia (3); urdiñ

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus