Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maskaratu, maskara(tu), maskaratzen 1 da/du ad zerbait beste itxura baten atzean ezkutatu. ik maskatu1.

Doktrinak eta teoriak astindu ziren, benazko eskrupuluak agertu ziren, baita arrazoi sasikoak estaltzeko ideologiaz maskaraturiko beste batzuk ere.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.

Apaltasunez maskaraturiko harrokeria pittin batez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 9. orr.

Uste zuen aduana zergak kobratzea maskaratutako estortsioa baino ez zela, hau da, Estatuak gutako bakoitzaren poltsikoan sartzen zuela eskua, ordainetan onurazko ezer eman gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

2 du ad maskara jarri. ik mozorrotu; maskatu1.

Handik maskaraturik ateratzen bada eta azkar ihes egitea lortzen badu, inork ez du pentsatuko bera izan denik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 80. orr.

Ez diot beste inori aurkitu dohain hori, begirada maskaratzeko beste batzuek aurpegia maskaratzen duten bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 138. orr.

Erreparatuak ditut legearen teatroko aktoreok maskaratzeko dituzuen toga beltz eta zilarrezko puinetak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Aurpegia oinazez maskaratua zuen, eta kriseiluak argitzen zizkion begiek dirdiratzen zuten, leinuru beldurgarriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Horrela, zenbait saio maskaratu egin zituen, eskaera formalik ez, apenas zeharkako hitzen bat bazkide zenbaiti, esaterako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 150. orr.

Pozoi maskaratuen bidez bere biziaren aurkako jutrukiak asmatzen zituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 319. orr.

Aurpegi maskaratua daramaten aktoreak dira: gaur egungo finantza merkatuen garapenarekin nekez bereiz daitezke epe motzerako eragiketak eta epe luzerakoak, produktu eratorrien merkatua tarteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Maskaratuak eta base-ball makilak eskuetan zatxizkatela etorri ziren gauerdi aldera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.

Ondoren, maskaratu batzuk agertu eta inguruan zegoen emakume bat eta beste zenbait pertsona zauritu zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus