Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mastekatu (orobat mastakatu g.er.), masteka, mastekatzen 1 du ad ahoan ibili, ahoan txikitu. ik murtxikatu; mamurtu.

Plazan, sekula ez nuen astirik izaten lasai jateko, ongi mastekatzeko, ahoa zuku betean, hortz-haginen artean kraska eta kraska. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 17. orr.

Aitonari kosta egiten zitzaion mastekatzea eta irenstea. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 103. orr.

Urrebotoiak topatzen nituen beti plazan, udaberria zen berriro, eta astiro mastekatzen nituen gordeka. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 42. orr.

Pizza-zati bat ahoratu eta mastekatzen hasten da. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 79. orr.

Arrastiria goxo goxoa luzatzen ahalko da talo ta xingar batzu mastakatuz. Herria   2001-06-14

Mokadu bakoitza 25 aldiz mastekatzen zuen, okela izan, arraina izan edo beste edozer izan. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 139. orr.

Mastekatzeko belar zatitxoak saltzen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 34. orr.

Koka mastekatzen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 63. orr.

Neskak, bien bitartean, kexu-zirkinik gabe eusten zion araketari, xingoma mastekatuz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 233. orr.

Txiklea mastekatzen nuen, etengabe. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 194. orr.

Paper puskak mastekatu eta gela sabaira jaurtitzea. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 386. orr.

Tootles, kontramaisua, euren artean zebilelako, soka baten muturra eskuan hartuta eta tabakoa mastekatzen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 197. orr.

2 irud/hed

Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak, masaila gorriak puruak mastekatzen, oliba-koloreko aurpegi iharrak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 175. orr.

Ezer ez da ongi-ongi ezagutzen eztabaidaren haginekin mastekatua izan ez bada. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 286. orr.

Amorrazioa mastekatuz aldegin zuten denek. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 34. orr.

Paranoiko bat naiz, paranoiko bat naiz, paranoiko bat naiz hitzak mastekatuz behin eta berriz ahopean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 74. orr.

Zeregin berezirik gabe zain eta euriari begira egoteak bazuen denbora mastekatzearen antza. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 18. orr.

Lehengo batean, lagunarte on batean nengoela, gure aberriaren gaia ekarri zuen solasak, gai mila aldiz aztertua, xehatua eta mastekatua, baina ez haatik amaitua, finitua edo flakatua. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 127. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Janari mastekatuan bat-batean aurkitzen den harriak adierazten duenez. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 205. orr.

4 mastekatzeko goma gomaren antzeko gaia, azukreduna eta aromaduna, mastekatzen dena.

Ehun eta berrogeita hamazazpi dolar eskudirutan, hiru barra mastekatzeko goma, hogeita bost zentimoko lau txanpon, hamar zentimoko bi txanpon, zentimoko lau txanpon eta paper zati bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denbora mastekatzearen (3)

mastekatzen eta tragatzen (3); txiklea mastekatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus