Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masusta 1 iz laharraren edo sasiaren (Rubus fruticosus) fruitua, jateko ona, lehenik berde, gero gorri eta umotzean beltz diren pikor hazidun askoren multzoak osatua.

Pikuak, mertxikak, masustak...! Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 48. orr.

-Ekarriko al dizkizut masustak esnearekin? Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 30. orr.

Masustaren ehundura leuna eta usain freskoa zeuzkan zapiak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 155. orr.

Zorro honetan bi masusta sartuko ditut, bata gorria eta bestea beltza. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 144. orr.

Lau pote haragi, bi pitxer marrubi, bi pitxer masusta gorri eta larramahats, hogei pitxer tomate, bost kilo olo maluta eta lau kilo arroz. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 193. orr.

Bi pertz bete masusta hartu eta hamar, agian hamabi tarta egitea. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 192. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ironia bilatu nuen masusta koloreko begi horietan, baina ez nuen halakorik aurkitu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 392. orr.

Borrokara eragiteko, mahats- eta masusta-zukua erakutsi zizkieten elefanteei. Elizen arteko biblia   1 M 6,34

Tea limoiarekin edo masusta marmeladarekin hartuz.Eta sorberri diren masusta-kimuek / nire oroitzapenen ardo mikatzarekin / elikatzen dute / etorkizuneko fruituaren kolorea. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 204. orr.

Gero, biribilean eseri ginen hilobiaren inguruan eta hileta-oturuntza izan genuen, masusta-jana. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 36. orr.

Masusta usaina edo sasietan sortzen diren fruitu bitxi eta baliogabeen usaina. Berria - Kultura   2006-03-02

Bi masusta-pazien pisuarekin makurtua. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 190. orr.

Masusta formako botoi biribilez. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 277. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Udako tximista sigi-sagatsuek urratzen zuten aldian-aldian zerua argi masusta-zukutsu batez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 216. orr.

3 masusta arbola ik masustondo.

Toki honetan, masusta arbolak eta basa mahastiak erauzi eta Medalliongo golf munizipala egin duten honetan, lehenago, auzo bat zegoen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 272. orr.

4 masusta ardo (corpusean masustardo soilik)

Masustardotarako erabiltzen dira bakarrik han, Britainia alde haietan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 349. orr.

5 masusta-gorri mugurdia.

Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 259. orr.

6 masusta-kolore izond masustaren kolorea duena.

Eguerdiko belaontzi bera ikusi zuen Norak, bela zuriak zeru masusta-kolorearen kontra haizez puzturik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 217. orr.

7 masusta landare

Labore kulunkariz estalitako alorrek erakusten dute lurraren emankortasuna, makaletara lotutako mahasti ilaraz eta masusta landare hostotsuz inguratuta... Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masusta gorri (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus