Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matela [119 agerraldi, 23 liburu eta 7 artikulutan –hitza eta eratorriak barne-] 1 iz masaila.

Matelak gorri zituen eta begiak dirdiratsu, sukarra balu bezala. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 280. orr.

Matela guztia hanpaturik sumatzen nuen, eta orobat mindurik eskuak, ezker belauna eta gerruntzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 318. orr.

Osabak pot eman zion matelan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 241. orr.

Haren eskuak nire matela mindua inguratu zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 321. orr.

Irrika tanpez desagertu zitzaion, eta haren ordez, matelak sutan sentitu zituen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 117. orr.

Hor daude bata besteari lotuak, gorputzak batetaratuak, elgar besarkatuz, mutikoek usaia ez duten bezala, matela matelaren kontra, eriak biloetan nahasiak, eskuak elgarren gosea ezin asez bizkarra gain beheiti perekatuz, matsukatuz. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Matela kuskuak laster gorritzen zitzaizkigun. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 64. orr.

Bi eguneko bizarra zuen, matela ziloak hortzak baino barnago sartuak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 106. orr.

Begiak urdin eta handi, ezpain-matelak gorri. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus