Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mazela (orobat mazel g.er., maxel g.er. maxela g.er. eta mazala g.er.; Hiztegi Batuan maxela agertzen da) 1 iz masaila.

Emakumearen aurpegi izerditsuari herabetasun bozkariotsua zerion, mazela latzen gogortasunaren leungarri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 381. orr.

Gorputz gizena zuen, aurpegi-mazela beteak eta hainbat egunetako bizarra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 233. orr.

Hats-handitua, mazelak are hanpatzenago eta gorritzenago zitzaizkion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 137. orr.

Enpresari itxurako bat, orizta ilun baten jabe mazelan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 251. orr.

2 mendiez mintzatuz, alboa, aldatsa.

Mazela freskoetan alhan utziak izan ziren ardien marraka ahulak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 91. orr.

Karrandiko mazela arrokatsuetan. Txillardegi   «Labartzari agur» - 216. orr.

Aitxuriko gotorlekuko kanoiak ari izan dira berriro ere; mendebal aldeko mazela harritsua latz astinduz. Txillardegi   «Putzu» - 139. orr.

Loitzate mendiaren hego-mendebaldeko mazela batean, Zumarresta errekaren ondoan. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 109. orr.

Snowdon mendiaren mazeletan, arteak eta izenik ez dakidan beste landare batzuk hazten dira. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 135. orr.

Bertze bat, Larrun maxelean den azken etxea, erre dute. Herria   2002-09-12

Azken bi asteotako euriteek luizi txikiak eragin zituzten zonaldean eta atzo goizean mendi baten mazela erori zen herriaren gainean. Berria - Mundua   2006-02-18

Mazela honek baditu egongaiztasun zantzu nabariak, eta haiek zuzendu beharko lirateke. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 168. orr.

Gaitzeko sua hedatu da Biriatun, mugari dauden mazela horietan gaindi. Herria   2001-02-15

Urak behera eta trena gora, nonahi ikusten dira mahasti txikiak mazal-mailetan landatuta. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 18. orr.

3 irud/hed

Kontaezinak dira oihartzunak, infinituak ia, oroimenaren zurubiko mailetan eta denboraren mazaletan gora eta behera ibili dabiltzanak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 33. orr.

Andreasek olatu-mazelen kontra zuzentzen zuen branka belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 143. orr.

4 ipur mazela ik ipurmazela.
5 ipurdi mazela [16 agerraldi, 7 liburutan] ipar ipurmasaila.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 10. orr.

Bere borondatez ipurdi mazela presentatu zion, pikura egin ziezaion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 117. orr.

Gustatzen zitzaidan ipurdi-mazela oparo haiek ene sabelpe gosetiaren jo-mugatzat sentitzea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 40. orr.

Kapitain galtzak kitatzen zituenean Janinaren begiak ez ziren haren ipurdi mazela zainart eta ilezuetarik kantitzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 91. orr.

6 mendi mazela

Mendi mazela baten puntan, urrunetik lau argi gorri zenbatu nituen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 220. orr.

Badakizu zubi hori leku hertsi batean dagoela, zilo batean bezala, dena etxe bazter guzietatik, mendi mazela zut baten azpian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 172. orr.

Betidanik xoratu izandu nau, urrungo mendi mazeletik eperraren ttor-ttor-ttor hirutar hori aditzeak, eta zer esanik ez, haren belar tarteko ibilera isilgordeak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 153. orr.

Uda beteenean da, baina bide bazterreko belar erre horitzen hasiak beste ezerk ez du erakusten eguzkiaren lana, zelai eta mendi-mazeletako belarra berde baitago artean, kolorerik galdu gabe. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 197. orr.

Ez da neke holako leku batean: zeru eder bat teilatu, mahain aldare ttipi bat mendi mazelan altxatua, ez, ez da neke Jainkoari hurbiltzea eta salmoaren kantatzea "Zelü Lürrak zoin diren ederrak, Jinko Jauna gük züri eskerrak". Herria   2005-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mazel biribilak (3)

ipurdi mazela (4); mendi mazela (19); mendi mazela batean (3)

ipurdi mazelak (7); mazelak eta (3); mendi mazelak (3); sudur mazelak (3)

mendi mazelan (10)

mendi mazelaren (4)

mendi mazeletako (4)

iparlako mazeletan (3); mazeletan gaindi (4); mendi mazeletan (12); mendiaren mazeletan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus