Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meategi (192 agerraldi, 39 liburu eta 47 artikulutan; orobat mehategi g.er.) 1 iz mineral jakin bat ustiatzen den lur eremua; minerala ustiatzeko zuloen eta instalazioen multzoa. ik meatze.

Erromatarrak, kobrezko meategiak eta zilarrezko meategi gutxi batzuk besterik ez zituztenez, [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 47. orr.

Ez zuten ezagutzen meategi guztietatik metalak ateratzeko sekretua. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 62. orr.

Itsasondon meategi bat egon zen eta jendeak baserriko lanak zeregin horrekin uztartzen zituen. Berria - Kultura   2004-02-14

Meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 63. orr.

Meategia ustiatzen duen enpresak. Berria - Mundua   2006-01-05

Gero, ordea, Hegoafrikako meategietan diamante ugari ateratzen hasi zirenean, gauzak asko aldatu ziren harribitxien lantegietan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 74. orr.

Asturiasko meategi batetik lehergaiak lapurtzeko antolatutako konplotari. Berria - Harian   2005-03-09

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 50. orr.

Gogoratu zuen, judu izatea oroimendun eta oroimenaren esklabo izatea baita, ibaia meategi dela, harri bitxiak, urre-zilarrak ateratzen dituztenak baino aberatsagoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 17. orr.

2 irud/hed

Vernek eta Hetzelek urrezko zaina aurkitu dute letretako meategian. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Meategi zilotik biltzen zuten ikatza eta burdin bide xume batean kargatu eta pusaka heltzen zuten behar lekurat. Herria   2004-02-05

Meategi-sarreran zaindari dagoen gizona. berrehun metro gehiago errepidean gora eginda aurrez aurre zabaldu zitzaion meategi harana, zulatze lanen poderioz gorriztutako paraje malkartsuak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire ahuntzak egunero pasatzen dituk urre-meategi baten gainetik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 19. orr.

Zilar meategia aurkitu zi-an Alaskan, eta aberastu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 87. orr.

Lanpostu gehiago sortzea, eta Mutungo burdin meategia esleitzeko exijitu dute. Berria - Mundua   2006-04-22

Txinako ikatz meategi batean izandako leherketan, gutxienez 60 meatzari hil eta 88 desagertu ziren atzo. Berria - Mundua   2004-10-22

Uranio, berun eta zink meategiak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 25. orr.

Sufre meategi batean ere lan gehiago egiten dela erantsi zuen. Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Salzburgon gatz-meategi baten jabe zena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 253. orr.

-Zer duzu, postariaren seme, gerrian esmeralda-meategia duzun mutil horrek? Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus