Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meatzaritza (orobat mehatzaritza g.er.) 1 iz meategian mea ateratzeko lanbidea.

Ondoren, antolamendu modu kapitalistak beste sektore batzuk eskuratzen hasi ziren: meatzaritza, ontzigintza eta burdingintza. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 26. orr.

Bilbo hiri aberats-itsusia da, meatzaritzan diharduena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 29. orr.

Estatu Batuetan, mendearen hasieran, % 39 ari zen lanean nekazaritza eta meatzaritzan, % 39 zerbitzuetan eta % 29 manufakturan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 151. orr.

Halaxe gertatu zen nekazaritza eta meatzaritzako lehengaietan ere. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 60. orr.

Meatzaritzak «balio ekologiko handiko» lurretako ekosistemei egiten dien kalteaz ohartarazi du WRI World Resources Institute erakundeak txosten batean. Berria - Gaiak   2004-02-29

ICMM Metalen eta Meatzaritzaren Nazioarteko Kontseiluak. Berria - Gaiak   2004-02-29

Beste proiektu bat Gallartako Meatzaritzaren Museoa izango da. Berria - Ekonomia   2004-07-27

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia, eta nekazaritza eta meatzaritza-gaiena bereziki, etengabea izan zen aldi horretan guztian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 60. orr.

Ekoizpen-harreman kapitalisten sarbidea nekazaritza- eta meatzaritza-sektoreetara baizik ez zen iristen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 109. orr.

Inbertsioak Mendebaldeko "meatzaritza-gerrikoan" kontzentratzen dira (Kanada, Australia, Latino Amerika, Hego Afrika). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 126. orr.

Lege hutsuneez baliatzen direlako meatzaritza enpresak, beste leku batzuetan egin ezin dutena han bertan egiteko. Berria - Gaiak   2004-02-29

Survival International erakundeak, esaterako, 35 urtez borrokatu behar izan du Rio Tinto meatzaritza enpresa multinazionalak Australiako herriei beren lurren jabetza eskubide kolektiboak onartzen hasteko. Berria - Gaiak   2004-11-26

Argi eta garbi dago ibaiaren goiko aldean meatzaritza lanak egiten badituzte, horren eragina ibaiaren beheko aldean bizi direnek ere igarriko dutela. Berria - Gaiak   2004-08-26

Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak argitaratutako plano geologikoan. Berria - Euskal Herria   2004-11-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Benetako bero astun eta zink-meatzaritzakoaren modukoak ardura ez badizu, eta zezen ederrak eta bikain haziak ikusi nahi izanez gero, Bilboko abuztuko feria duzu aukerako lekua. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

meatzaritza enpresa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus