Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

meatze (166 agerraldi, 44 liburu eta 23 artikulutan; orobat meatz g.er. eta mehatze g.er.) 1 iz mineral jakin bat ustiatzen den lur eremua; minerala ustiatzeko zuloen eta instalazioen multzoa. ik meategi.

Trenbiderik ez dago harribitxizko meatzeetara iristeko, nahiz meatze horiengatik Siberiako alderdi handien lur azpia aberatsagoa izan lur gaina baino. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 40. orr.

Nolanahi ere, meatze errentagarria da oso Yanacocha. Berria - Gaiak   2004-08-26

Meatze bat zulatzeko? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 43. orr.

Johnnyk urrezko meatze bat aurkitu du. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 228. orr.

Aitak meatzeetan aurkitu zian lana, iparraldean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 451. orr.

Landak eta meatzeak ustiatzeko bertako eskulana bazegoenez, landako biztanleek ia erabat indiar izaten jarraitu zuten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 42. orr.

Naturgune babestuetan daude meatzeen %75. hantxe biltzen da meatzeen zuzendaritza nagusia. Berria - Gaiak   2004-02-29

Elkarren besoetan erori ziren, elkarrekin arituak baitziren Quebecque-n, biak meatze berean. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 72. orr.

Potosíko meatzeetako zilarra huskeria da honen aldean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 228. orr.

Baina meatzeko zuloak lurrarekin berdintzea baino hobea duk hau, Olivier. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 20. orr.

Urek zubiak irentsi, ezpondak apurtu eta meatzeak bete egingo dituzte. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espainiako meatze herri batean girotutako Tierra negra (Lur beltza) lanarekin hasi zen. Berria - Kultura   2006-02-18

Aspaldian lurperatutako meatze-tren baten burdinbide morturen batean? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 32. orr.

Horra hor, adibidez, meatze ingeniaritzen ikasketen kasua. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 205. orr.

Rafael Ramirez Venezuelako Energia eta Meatze ministroaren esanetan. Berria - Ekonomia   2004-04-01

Eusko Jaurlaritzako Meatze Sailak leherketak egiteko baimena eman dio San Josepe Biri. Berria - Euskal Herria   2004-07-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1373an aipu dira Borddeleko, Irauzketako, Granadako eta Kurriagako lurretan diren burdin meatze batzuk. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 60. orr.

Ez da harritzekoa, beraz, Yanacocha munduko urre meatze handiena bihurtzeko bidean izatea. Berria - Gaiak   2004-08-26

Arbel meatzean aritu zen lanean, harik eta, 50 bat urte zituela, medikuak silikosia diagnostikatu eta lanerako ezgauza izendatu zuten arte. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 18. orr.

Harrikatz meatzeko tren batera bota zian bere burua, emazteak bere berri gehiago nahi ez zuelako. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 56. orr.

Burdin eta kobre meatzeek eta harribitxien ustiategiek langile ugari biltzen dute alderdi hartara. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 143. orr.

Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 129. orr.

Argentinan, berriz, San Antonio ibaia kutsatzen ari zen uranio mehatze bat ixtea lortu zuen,urteetako kanpaina baten ondotik. Berria - Gaiak   2004-09-23

4 meatze zulo [22 agerraldi, 4 liburutan]

Haitz baten atzean erdi ezkutaturik (berariaz ezarria baitzen han noski), meatze-zulo baten ahoa ageri zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 121. orr.

Eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan... Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 58. orr.

Bahitutako enpresaria Itsasondoko meatze-zulo batean eduki zutela ezkutatuta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 113. orr.

Esku ahurra zabaltzen du Katek orduan, eta hutsune horretan ezer ez egon arren, hutsune hori Askatasun Anderearen buruko koroa ez izan arren, hutsune hori minerala atera berri duten meatze zuloa ez izan arren, zakurrak muturra sartzen du Katen esku ahurrean. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdin meatze (3); meatze zulo (6); meatze zuloan (3)

yanacocha meatzea (3)

munduko meatzeen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus