Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

medaila (183 agerraldi, 15 liburu eta 106 artikulutan; cf domina 805 agerraldi, 88 liburu eta 285 artikulutan; orobat medela g.er. eta midaila g.er.) 1 iz domina.

Berehala ezagun da armada gizona dela, lehenik bere soinekoen gatik, baina gehiago oraino papoaren bete dituen medaila, xingola eta gurutzeen gatik. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 87. orr.

Artetan gerlaz oroituz, medaila hemen, xingola han, Aljeriako soldado ohiak frantses patriota berri bihurtu ziren gehienak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 91. orr.

Goiok kutxatila eskuratu zion eta amamak, medaila eta sos zaharkituen artetik, erretratu txiki bat atera zuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 258. orr.

Bonet beltza buruan eta ez dakit zer sainduren medailak paparrean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 203. orr.

Nire gaitzaren makurrenean, sukarrak deusetaz ohartzera uzten ez zidalakoan, abemariaka abiatzen zen nire ondoan, Jainkoaren amaren medaila eskuan zerabilela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 183. orr.

13-etan Bazkaria BERRIA trinketeko jatetxean eta medailen eskaintza. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 11. orr.

Irabazdunek kopa ttipi bat eta galtzaileek medela bedera. Herria   2005-04-28

Aitatxik medaila bat eskuratu zuen, gerla bururatu eta hamar bat urteren buruan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 119. orr.

Medailarik igurikatzen zuenez? ez baitezpada. Itxaro Borda   «Hiruko» - 39. orr.

2 (izenlagunekin)

Munduko txapelketetan lau aldiz irabazle agertu da, urrezko medaila edo domiña eskuratuz Donibane Lohizunen 1994an, zilarrezkoa Gasteizen I986an, brontzezkoa Kuban 1990ean eta Mexikon I998an. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 48. orr.

Urrezko hameka medaila Frantziarentzat. Herria   2004-09-02

Pariseko erakusketa nagusian urrezko medaila ukan dutenak: Itsasuko GAEC Haranea eta Laurence Lastiri, Larresoroko Jean Michel Noblia. Herria   2005-03-03

Etxe hortako sei langileeri eman die laneko medaila. Herria   2001-04-05

Urte berri on bat desiratu ondoan Kanboar guzieri, Jaun Auzapezak ohoratu ditu Kanboar batzu Herriko medaila eskainiz. Herria   2003-01-14

Merezimendu zibileko medela. Herria   2002-09-12

Departamenduko kirol zerbitzuen izenean, Michel Hiriartziburutarrak eman dio kirolen ohorezko medaila. Herria   2003-07-10

Bazkaria bururatzean eskainiko dira ohorezko medailak. Herria   2005-09-15

3 (hitz elkartuetan)

Medaila-sailak papoan daldar zeramazkiten adineko soldadu-ohi batzuek banderak inarrosten zituzketen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 241. orr.

· Batek gerlariei eskaintzen zitzaien identifikazio medaila zekarren, Pierraren izen eta zenbakiekin. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus