Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mediku (4180 agerraldi, 206 liburu eta 1274 artikulutan; orobat midiku g.er. eta miriku g.er.) 1 iz lanbidetzat medikuntza duen pertsona, horretarako gai egiten duten ikasketak bururatu dituena. ik sendagile.

Mediku eta petrikilo guztiek beren sendagaiak eskaini arren, erregea ez zen osatzen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 118. orr.

Zauri txiki bat, herriko mediku Erramun Ibargoienek hiru punturekin itxi behar izan ziona. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 179. orr.

Bayer etxeak Altzako anbulatorioko mediku guztiok gonbidatu gintuen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 187. orr.

Barne-medikuntzako medikua zela Columbia-Presbyterian Hospital erietxean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 16. orr.

Etorri zitzaion medikua ikustera eta kauterizazioa egin nahi ziola esan zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 595. orr.

Medikuak dio bihotzeko beste ebakuntza bat beharko duela. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 377. orr.

Medikua etorri, injekzioa ipini eta halaxe pasatu zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 262. orr.

Medikua hautatzeko askatasuna: jendea zuzenean joan zitekeen nahi zuen medikuarengana edo espezialistarengana. Berria - Harian   2006-01-04

ik beherago 10. 10369

Zalantzan egon nintzen etxeko medikua izan edo pediatra. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 48. orr.

Nik, berriz, familiako medikua izan nahi nuen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 107. orr.

Ongintzako mediku izan zen Manuel Val y Vera ere, Barojaren zahartzaroko lagunik leialenetakoa eta barojazaleenetakoa. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 16. orr.

-Mediku jauna, ekarri bizkor litro bete eter eskatzeko errezeta! Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 109. orr.

Lagundu behar zidan medikua emakumea zela ikusi nuenean, askoz erosoago sentitu nintzen. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 56. orr.

Heietan guzietan, badute zer egin "Munduko Medikuen" Elkartekoek. Herria   2003-04-03

2 (izenondoekin)

Mediku aparta da. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 48. orr.

Baina bagenuen gure artean preso bat, Longarte, oso mediku ona. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 128. orr.

Harriduraz ikusi zuen munduak mediku gazte batek, Christian Barnard-ek, arras gaixorik zegoen gizon bati hondaturik zuen bihotza kendu eta istripuz hil berria zen 25 urteko neska gazte batena jarri ziola. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 83. orr.

Ospetsua, gainera, hainbesteraino, non Eduardo VI.a errege gaztearen mediku pribatua izan baitzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 298. orr.

Mediku adituen aholkuari jarraituz. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 144. orr.

Urteetan normal bizi naitekeela esan zidan mediku espezialistak lehengoan. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 244. orr.

Mediku militar bat hiltzea izan zuan organizaziora itzuli eta gero agindu zidaten lehen ekintza. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 57. orr.

Errehabilitazio programa bateko mediku psikiatrak sinatua. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 78. orr.

Hala nola izaten baita gozoegia mediku antzetsuak, gaixoari alaigarri izango zaiolakoan, neurririk gabe eztitzen duen edabea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 51. orr.

Masturbazioa, horixe izan da apaiz, fraide eta mediku jainkojaleen obsesioa. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 22. orr.

3 (izen soila aditzekin)

Luzaz eta luzaz mediku egona Donibane Lohizunen, arrunt horkoturik, sortzez Gers eskualdekoa zelarik. Herria   2004-07-01

Joachim Errusian baitzegoen mediku eta, beraz, harengandik diru-laguntzarik batere ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 217. orr.

Zergatik ez diote uzten mediku jarduten? Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 132. orr.

Armada honetan mediku jarduteko odol garbitasunaren froga behar delako. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 250. orr.

Han ikasi nian nik mediku. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 211. orr.

Alboan, gero mediku agertu zen pertsonaia bat jarri zitzaion zutik eta hexur-ziri bat eskuan zuela. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 178. orr.

· Aita, aitona eta birraitona mediku izan nituen. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 15. orr.

Erregeren Etxeko mediku izendatu zuten arte. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 237. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mediko.

Zutaz inkesta egin dut mediku zerbitzuetan, ardura eri egona zira, eta ez duzu lan bortitzik egiten ahal. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 89. orr.

Lehenago mediku azterketa pasa behar genuen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 89. orr.

Mediku-galdeketek, azterketa klinikoek, aurrekarien ikerketek eta bibliografia-erreferentziek. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 53. orr.

Batetik, nahitaezko agiriak, salmenta-agiriak eta mediku-agiriak behar ziren. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 390. orr.

Oraindik «oso larri» daude, mediku partearen arabera. Berria - Ekonomia   2004-07-15

Hemen ez dizute emango, mediku-errezetarik ez baduzu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 171. orr.

Apur bat gogoz kontra izanik ere, bigarren mediku-iritziaren bila doanaren antzera. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 58. orr.

Mundu zabalean jakingo zela, mediku-sekretu guztien gainetik ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 277. orr.

Donaldsonen hilketari dagokionez, mediku iturriek jakinarazi dute orotara lau tiro jaso zituela. Berria - Mundua   2006-04-07

Mediku-laguntza hartzeko 1226ko udaberrian hara [Sienara] eraman zutenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 45. orr.

Ez baitu ezer aurreratuta mediku-gastuak ordaintzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 337. orr.

Mediku-zuhurtziaz, edo are zuhurtzia arruntez, aztertu izan balitz haren egoera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 61. orr.

Eta gaitza hain larria zenez, mediku-sendabideez etsita zegoen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 271. orr.

Mediku-hizkeran hasi zenean ez zioten lehendabizikoan ulertu. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 64. orr.

Neure mediku-poltsatik tentsioa hartzeko tresna atera nuenean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 137. orr.

Oposizioz ospitalean mediku lanpostua lortu berria baitzuen hark. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 56. orr.

Mediku-ikasketak egina zen eta sendagile ona izatera iritsia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 29. orr.

Mediku taxua har ziezaiokeenik ere bazen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 315. orr.

Gizon serio bat zegoen nire aurrean mediku-jantziekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 440. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Aurki hutsik geratzekoa den higiene-mediku lanpostu bat baizik ezin dizugu eman. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 263. orr.

Harreman erotiko baten deskripzioan, Hurtadok landa-mediku diharduen Alcolea herrian bere etxekoandrearekin daukana azaltzerakoan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 14. orr.

Bere baserri mediku jarduera mingotsa, berezi eta etsigarria Zestoan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 15. orr.

Ba ote da -galdegiten zien ero-medikuei- osasunaren, gaztetasunaren neurosirik? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 134. orr.

Lau asteren buruan, ordea, hobera egiten ez zuela ikusirik, familia-medikuak psikiatrarengana bidali zuen ama Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 129. orr.

· 6 izond ik mediko.
7 auzi-mediku [133 agerraldi 57 artikulutan] auzitegiko medikua.

Nazio Batuen Erakundeak tortura atzemateko auzi medikuei jarraitzeko esaten dien protokoloa. Auzi-medikuaren txostenak bat datoz Otamendiren salaketarekin. Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Auzi-medikuaren bisita jaso ondoren, galdeketari ekin zioten guardia zibilek. Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Eutanasia egiten ostean, medikuak ohar bat bidali behar dio herriko auzi-medikuari eta zergatik egin duen azaldu behar dio, idatziz. Berria - Gaiak   2004-12-17

8 auzitegi-mediku [28 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan] auzitegiko medikua.

Auzitegi-medikuaren arabera egia jakiteko ehun-lagin bat aztertzea beste modurik ez zegoelako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 235. orr.

Defentsako abokatuaren arabera, auzitegi-medikuen ondorioek haien alde jarri dute kasua. Berria - Harian   2005-08-12

Altxatzeko esan eta begiak estali zizkidaten, auzitegi medikuarengana eramateko. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Borreroak ez du gogoko auzitegi medikuaren gorpuekiko hoztasuna, ez eta epailearen itxurazko axolagabekeria ere. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 83. orr.

9 auzitegiko medikua [28 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan]

Auzitegiko medikuaren txostenak ez zuen zalantza-biderik uzten: seiak era berberean izan ziren asasinatuak, erritual ongi taxutu bati jarraikiz. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 11. orr.

Hilketa, ordea, gauerdia baino lehenago kokatzen zuen auzitegiko medikuak, eta ordurako ilehoriarekin zebilen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 204. orr.

Auzitegiko medikuen eskuetan dago dagoeneko, tiro batek jugularra zulatuta. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 285. orr.

Auzitegiko medikuek ez dute zehaztu, ordea, zerk eragin zituen odoluriak. Berria - Harian   2005-04-24

10 mediku andre

Eta han beheraxeago, madariondo zaharraren azpian, mediku andrea ikusten nuen, ez naiz haren izenaz gogoratzen, behin izan nintzen haren etxean begiak sendatzera joanda. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 29. orr.

"Mediku andrea", dio hark, "andrea, ez jauna". Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 139. orr.

11 medikuarene- (leku atzizkiekin singularrean, medikuaren etxea adierazteko)

Andres egun horretantxe eztulaldi makur batek jo zuen, eta medikuarenera eraman behar izan zuten presaren presaz. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 30. orr.

-Noizbait medikuarenera edo eramango zaituzte... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 67. orr.

Medikuarenera joan naiz, probak egin ditut, zentzuz jokatuta egin daitekeen guztia egin dut. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 165. orr.

Ezta hagin ustel bat ateratzera ere ez naiz joan ni medikuarenera neure garaian. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 67. orr.

Asier Olaizolak, aldiz, min hartu zuen belaunean Errioxako Torneoko finalean, eta medikuarenera doa gaur. Berria - Kirola   2004-06-12

Azkenekoz medikuarenean izan zinenean, kezkatzeko arrazoirik ez zuela ikusten esan zizun. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 130. orr.

Txunditu egin baininduen haren adierazpenaren segurantziak, besterik ez; eta horrexegatik galdetu nion: izan al zara medikuarenean? Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 69. orr.

Ezetz, ez zela medikuarenean izana. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 69. orr.

Medikuarenean egindako saioan ez zuen minik sentitu, baina frontoian batera eta bestera aritzea ezberdina dela badaki pilotariak. Berria - Kirola   2004-04-07

Unicefek lehengo urtearen amaieran publiko egin zuen txostenean argi utzi zuen helburua ez dela ablazioak medikuarenean egitea. Berria - Gaiak   2006-02-04

Baraurik hartzen da ura, eta beti medikuarenetik pasata. Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Urduritasunak eragindako arazo bat izan zuen atzo, baina medikuarenetik pasatu zen, eta hasieran ez zuela jokatuko zabaldu bazen ere, Unanue eta Peñagarikanoren kontra jokatuko du Oier Zearrarekin. Berria - Kirola   2004-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

armadako mediku (6); aspeko mediku (4); auzi mediku (7); azterketa mediku (5); herriko mediku (4); kirol mediku (4); konfiantzazko mediku (4); mediku agiriak (4); mediku azterketa (25); mediku azterketa egingo (5); mediku azterketak (15); mediku azterketak egin (4); mediku eta erizain (4); mediku frantses (5); mediku gazte (8); mediku gazte bat (4); mediku izan (7); mediku izateko (4); mediku jaun (4); mediku jauna (11); mediku jaunak (6); mediku jose (4); mediku laguntza (5); mediku ona (7); mediku orokorrak (4); mediku pertsonala (4); mediku pribatuen (5); mediku psikiatra (8); mediku psikiatrak (7); mediku talde (13); mediku talde bat (6); mediku talde batek (6); mediku taldeak (8); mediku taldeko (5); mediku txosten (5); mediku txostenak (7); mediku zerbitzuek (4); ospitaleko mediku (8); taldeko mediku (5)

auzi medikua (6); azterketa medikua (11); etxeko medikua (4); familiako medikua (5); jaun medikua (7); medikua etorri (6); medikua ikustera (4); medikua izan (8); medikua izango (4); medikua izateko (4); medikua naiz (4); medikua zen (18); ospitaleko medikua (6)

asegarceko medikuak (6); aspeko medikuak (4); auzi medikuak (43); auzitegiko medikuak (8); azterketa medikuak (6); esan zuen medikuak (10); jaun medikuak (4); medikuak agindutako (4); medikuak egindako (4); medikuak egiten (4); medikuak eman (6); medikuak erran (7); medikuak esan (16); medikuak esan dit (4); medikuak esaten (5); medikuak eta erizainak (4); medikuak ikusi (4); mugarik gabeko medikuak (18); munduko medikuak (22); taldeko medikuak (5); txosten medikuak (9)

medikuarekin hitz egin (5)

auzi medikuaren (24); auzi medikuaren bisita (4); medikuaren aginduz (4); medikuaren agiria (9); medikuaren alaba (10); medikuaren arabera (17); medikuaren aurrean (7); medikuaren bisita (5); medikuaren esanetan (9); medikuaren etxera (4); medikuaren kontsultan (6); medikuaren kontsultan izan (4); medikuaren txostena (5); medikuaren txostenak (5)

medikuarenean izan (10); medikuarenean izan zen (8)

medikuarenera joan (10); medikuarenera joan behar (5)

familiako medikuarengana (4); medikuarengana eraman (6); medikuarengana joan (9); medikuarengana joateko (6); medikuarengana joaten (5)

auzi medikuari (14); medikuari deitu (6)

auzi medikuei (6)

auzi medikuek (7); auzitegiko medikuek (8); erabaki zuten medikuek (5); erietxeko medikuek (4); esan zuten medikuek (7); medikuek artatu (4); medikuek azaldu (4); medikuek egin (7); medikuek egindako (8); medikuek egiten (4); medikuek esan (14); medikuek esan zioten (4); medikuek jakinarazi (4); mugarik gabeko medikuek (21); munduko medikuek (5); nafarroako medikuek (4); ospitaleetako medikuek (4); ospitaleko medikuek (6); taldeko medikuek (6); zerbitzu medikuek (8)

auzi medikuen (18); auzitegi medikuen (5); medikuen arabera (33); medikuen baimena (4); medikuen batzordeak (6); medikuen esanetan (8); medikuen esku (4); medikuen lana (4); medikuen sindikatuak (8); medikuen txostenak (6); mugarik gabeko medikuen (8); nafarroako medikuen sindikatuak (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus