Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mehar 1 izond estua. (bide eta kidekoak)

Beste haran luze mehar eta desertu batean, non ez baitzen bazkalekurik ez oihanik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 120. orr.

Sakan mehar bat zeharkaturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 379. orr.

Zurezko zutoin txiki bat eta lubaki mehar bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 114. orr.

Izan ere, urak hartuta zegoen sakonune mehar hura Ubinsk eta Kamakova artean, isurbiderik gabeko aska eskerga batean bezala. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 223. orr.

Zeren Jainkoaren bideak hertsiak eta meharrak izan baitaitezke. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 557. orr.

Meharra da bidea, anaiok, eta estua bizitzara daraman atea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 914. orr.

Dena ilunpe, nekez hauteman zitekeen barrunbe beltz hartan bidezidor mehar bat, baranda erori batzuk, pergola okertu bat. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 169. orr.

Gaizki breaztatutako bidean barrena egin du bi karrika mehar eta hutsetara atera den arte. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 91. orr.

Nanterrera iristean, gurdiak ezkerretara jo zuen, kale txiki mehar batean sartu, murru batzuen ondotik igaro eta kale itsu baten amaieran gelditu zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 289. orr.

Kalexka mehar piko batean neskaz beteriko taberna bat aurkitu zuen. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 22. orr.

Moncalvo-ko hiriko galtzada mehar baten alde banatan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 22. orr.

Eskailera maila batzuk beheiti eta ibilbide mehar batean sartzen naiz, bi bazterretan eta gaineko aldean sarez inguraturik, bospasei metrotan, zaintzaleak ene ondotik. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 39. orr.

Eskailera mehar batzuk zeuden, teilatu maila batetik bestera pasatu eta goi guztian zehar ibiltzen uzten zutenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 47. orr.

Ni tximinia ilun eta mehar batean sartu nintzen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 159. orr.

Oina finkatzeko, lur lehorreko dike mehar batzuk besterik ez daude. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 139. orr.

2 (bestelakoak)

Zerurat nahi duenak ate meharra baitu ireki beharra, ez zabala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 228. orr.

Goialdean, argi bat zebilen hara-hona fatxadaren erpineko leiho meharreko errezelen atzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 39. orr.

Begiak berehala ohitu zitzaizkidan oholezko hormaren zirrikitu meharretatik sartzen zen argi urrira. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 82. orr.

Ferronnerie eta Aiguillerie kaleak, behinolako kale ederrak, denda mehar ilunez beteak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 256. orr.

Goizero-goizero harritzen zen bulego mehar hartako besaulki hartan bere burua topatzen zuenean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 188. orr.

Ohe txiker bi, estu eta lar bigunak, eta haiek bezain meharra komuna, horra eman ziguten gela. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 57. orr.

Anna nikelezko xingolaz inguratutako aulki mehar batean eseri zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 448. orr.

Airea ez da eteten, baina bai estutzen, ahots-bidea meharragoa egiten baita organo artikulatzaileak elkarrengana hurbiltzen direlarik. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 99. orr.

Ahoa, ezkerrerantz apur bat okerturik destain-imintzio moduko batean, ebaki bat bezalako mehar-zorrotza zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 148. orr.

3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, lehen osagaia izena delarik eta elkarketak izenondo balioa duela)

Kale kantoietako etxe leiho-meharrak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 52. orr.

Irudia agertu zen ur azalean: mutiko gaxte matrail-mehar bat, munduan milaka diren bezala. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 279. orr.

4 mehea.

Edo aitarena behar zuen liburu mehar hura, emakume biluzi potzolo andana erakusten zuena. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 17. orr.

Otorduan bospasei gasna xerra mehe, hain mehar non zirudien alde bat bakarrik ez zutela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 12. orr.

Zer duzu eskuan daramazun nabala zorrotz eta mehar hori Nizias? Itxaro Borda   «Hiruko» - 150. orr.

Tipula txiki eta mehar bakar baten truke ogi zati bi eskatzen zituzten. irazki batean hedatu oihal mehar baten bidez. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 165. orr.

Buruko zapiarekin lehortzen zituen malkoak, baina ezpainen artetik lerde hari mehar bat zerion lotsagarriro. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 63. orr.

Ondoren, beste zazpi galburu sortu ziren, zimelak, meharrak eta haizerreak ihartuak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 114. orr.

5 (pertsonez eta animaliez mintzatuz)

Gizon luze eta meharra zen, kapusai horia zeraman. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 58. orr.

Gizon bizardun mehar bat hurbildu zitzaion eta zerbait erran zion beharrirat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 103. orr.

Hara iritsi ginenean, gizon txiki, mehar bat azaldu zitzaigun atean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 65. orr.

Burdina haien artean tarte zabala zegoenez (ni bezalako mutiko mehar batentzat bai behintzat). Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 68. orr.

Gazte mehar eta zurbila zen, eta ilea zeukan oraindik, ile sarri, hori eta kirrua. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 208. orr.

Txabi zelako tipo mehar hark irribarre handi batekin begiratzen zion Aneri. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 216. orr.

Idazkari mehar plaxentak proposatu zigun: [...]. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 62. orr.

-Behi gizen eta meharrei buruz faraoiak izan zuen amets hari esker lortu zuen gizon hark Egipto gosetetik salbatzea. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 149. orr.

Gosez hamikatu kabala meharrek emaitza nasaia ñaka-ñaka irentsi zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 189. orr.

· Baina hatz azpian halako beso mehar eta arina sentitu zuen, non hotzikara bat eduki, eskua ireki eta erortzen utzi baitzuen jasorik zuen besoa. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 220. orr.

Gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari, eskailera-koska gainditzerakoan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 40. orr.

Leiho-ate bat erdi ireki eta esku mehar batek gazta bat eta ogi borobil handi bat utzi zituen erortzera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 191. orr.

Sugea, bere gorputz meharreko ezpalak kraskaraziz, begietara so zegokion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

Espero ez nuen indarrez besarkatu ninduen bere beso labur-meharrekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 93. orr.

6 irud/hed

Ezpainetan irri mehar bat jauki zitzaion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 324. orr.

Orduan hasi zen ahots mehar eta hunkigarri batekin idazleari buruz hizketan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 115. orr.

Argi mehar batek doi-doi argitzen duen logelan sartu, poliki-poliki erantzi da, zaratarik egin nahi gabe. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 409. orr.

Haren alboan Mandi moko-meharrak, gorro beltza buruan, hormigoneraren azpitik pale hautsi bat atera eta egur pilara botaz, zigarroa eskuan, samin antza, begi bizi: [...]. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 9. orr.

· 7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) mehartasuna.

Azkar zihoan urrats laburrak eginez, bere gonaren meharra zela eta. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 196. orr.

Zeren, bere meharrean, gogotik saiatuta erdietsitako mehartasuna, aldaka zabalak eta hezurdura sendo eta indartsua izaten segitzen baitzuen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 174. orr.

8 heste mehar [16 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan] hesteen lehen zatia, luzea eta mehea.

Zortzi organo gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin (AEB) Italiako sei hilabeteko haur bati. Berria - Gaiak   2004-03-20

Aho-sabaia sikatu, zangoak dar-dar hasi eta heste meharraren jarioak uzki aldera etorri zitzaizkidan esfinterreko atea jotzera. Jon Alonso   «Euskal karma» - 21. orr.

Digestio- eta xurgatze-prozesu gehienak heste meharrean gertatzen dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 209. orr.

Elikagaietan datorren proteina kantitateaz gainera [...], beste 150 gramo ematen dituzte urdail-paretatik eta heste meharretik bazterturiko zelulek (heste meharrak ere berritu egiten baitu bere barne-estaldura bi edo hiru egunetik behin) eta pankrea-urinean dauden entzimetatik bazterturikoek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 210. orr.

Heste meharretik xurgaturiko glukosa hartu, eta gorputz osora banatzen du berriro. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

eskailera mehar (5); galburu mehar (5); gela mehar (3); gizon mehar (4); kale mehar (3); karrika mehar (5); laino mehar (3); luze mehar (3); zazpi galburu mehar (5)

bide meharra (4); gorputz meharra (5); heste meharra (4); kale meharra (3)

heste meharrean (4)

kale meharretan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus