Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mehatxatu, mehatxa, mehatxatzen (orobat mehatsatu g.er.) 1 du ad norbaiti, hitzez edo keinuz, eta beldurtzeko asmoz, kalte egin nahi zaiogula adierazi, bereziki baldintza jakin bat gertatzen bada.

Denok gaude mehatxatuak, ez europarrak bakarrik.  Berria - Kultura   2004-04-18

Horra zergatik [...] III. Errepublikak bere prefetak xaxatu zituen apezak mehatxatzera Flandrian eta Bretainian, ez baldin bazuten beren katiximetan eta predikuetan frantses soila erabiltzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.

Poliziak mehatxatu egiten ditu herritarrak euren alaben heriotzaren inguruan ikertzeko ahaleginak geldiarazteko.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Alabaina, herrian hori gehiago zabal ez dadin, mehatxatu egingo ditugu, gaurdanik Jesusen izena inori aipa ez diezaioten.  Elizen arteko biblia   Eg 4,17

Segurtamen hori gabe, ez direla berriz lanean hasiko mehatxatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Poliziak mehatxatu egiten ditu herritarrak euren alaben heriotzaren inguruan ikertzeko ahaleginak geldiarazteko.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Kalean labanarekin mehatxatzen gaituen edozein gaizkilerena baino egiazkoa den heriotz promesa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion: -etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu!  Elizen arteko biblia   Zen 24,10

-Ni mehatxatu nahian?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

-Ni mehatxatu nahian?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

2 (objektua esaldi bat delarik)

-Kasu zer ari haizen -mehatxatu zuen Monduteguyk-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

-Jan oraintxe bertan, bestela...! -mehatxatu ninduen, aulkitik altxatuta.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 15. orr.

-Onean bota ezazu, bestela nik bortxaz botako dut -mehatxatu zuen erregeak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 244. orr.

3 (objektua perpaus konpletibo bat dela)

Senarrak etxetik bota egingo zuela mehatxatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Uili esaten nion gelditzeko, isiltzeko, jo egingo nuela mehatxatzen nuen, baina hark jarraitu egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.

Isildu behar ukan zuen, hura ere preso altxatuko zutela mehatxatu baitzuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Berak orduan sardearekin mehatxatu ninduen: halakorik ostera esanez gero independentziaren aldeko mugimenduaren simaur fronteak lehen martiria izango zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Dorrera deitu zuten bietan, eta mehatxatu urkatuko zutela berriz hasten bazen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Sindikatuek mehatxatu zuten ez zutela espedienterik negoziatuko, aurretik ez bazen lan hitzarmena adosten.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

4 arriskugarria gertatu zerbaitentzat edo norbaitentzat.

Zein da bada mehatxatzen zaituen arrisku hertsagarri hori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.

Lucy garailea, mehatxatzen zuen esklabotzatik aske orain, soineko zuri-gorri koadroduna, oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Gerra ministerioan arrazoi franko zuten Omsk ordurako arras mehatxatuta egongo zela uste izateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Gure mundua eritasunek mehatxatua da, eta mehatxu horren pean osasuna negozio bihurtu da egun.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 139. orr.

Eztanda bakoitzak, mehatxatu ez baina gogortu egiten gaituela iruditzen zait, hemendik aurrera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Trichetek onartu zuen erregaiaren garestitzeak BPGren hazkuntza mehatxatu dezakeela.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

Aintzira bateko bizi-aniztasuna mehatxatuta dago bertan eraikiko den urbanizazio baten ondorioz.  Berria - Kultura   2006-02-04

Desertuak, lakuak eta itsasoak dira gehien mehatxatutako eremuak.  Berria - Gaiak   2004-02-10

5 (era burutua izenondo gisa)

Adiskide mehatxatuen askatasuna defendatzeko. Ibar mehatxatu batean bizi izan dira.  Berria - Kultura   2004-02-12

Askatasun mehatxatuaren ideia. Balizko gero mehatxatuaren iragarleak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

007 agentea edo estralurtarrak ez dira inoiz hain bakartia, intimoa eta larrutua daukadan bihotz antzeko galaxia mehatxatu honen salbatzera etorriko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus