Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mekano 1 iz makinak, garabiak eta kidekoak muntatzeko jostailua, eskuarki metalezko piezez osatua.

"Ez dik meritu handirik, ez", pentsatu du, "arratsaldero mekanoa hartu eta garabi berbera egiteak". Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 28. orr.

Baina amak ez daki mekanoa montatzen. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 18. orr.

Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da, eta mekano erraldoi baten itxura du, eboluzioak atergabe darabilen brikolajetik sortua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 13. orr.

Espezieak konbinatoria batek, "Lego" joko edo mekano moduko batek sortu balitu bezala. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 120. orr.

Gazteluan sartu zen, sartzen den bakoitzean hain txikia izateak harritzen du, jostailuzkoa dirudi, lego edo mekano bat bezalakoa da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sapaia altua da, lau metro bai, eta horma bat, sapairaino iristen diren mekano-itxurako apalategi batez dago beteta. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 61. orr.

Gure gelako mekano-apalategi handian kokatu ditut diskoak, han eta hemen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 101. orr.

Pabilioia erabat hutsik zegoen, hormen kontra jarritako mekano-apalak salbu. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 117. orr.

3 irud/hed

Udalak festetarako ekartzen ohi zuen zezen plaza aldakorretik mekano ketu bat baino ez zen gelditu, burdinazko hondakin erromatarra. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 164. orr.

4 mekano-errezeptore (orobat mekanoerrezeptore) iz

Horretarako, ukipen errezeptoreak garatu zituzten -mekanoerrezeptoreak; guk haiengandik jaso genituen gero-, eta horien nerbio bukaerek bulkada elektriko bihurtzen dituzte estimulu mekanikoak; ondoren, bulkada horiek ziztu bizian burmuineko plazeraren gunera joango dira. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 177. orr.

Larruazaleko geruza guztietan daude, eta mekano-errezeptore esaten zaie; izan ere, kanpotik datozen estimulu mekanikoak hartzen espezializatutako korpuskuluak dira. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus