Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

memoria (lehen adieran Hiztegi Batuak oroimen hobesten du) 1 iz oroimena, oroitzeko ahalmena.

Ezer ez da benetan gertatzen memoriak gordetzen ez duen bitartean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 367. orr.

Memoria eta denbora dira Aureliaren gai nagusiak: memoria zaintzeari garrantzi handia ematen dio; memoria bere hizkuntzan dagoela aitor du eta horregatik aritzen dela hitz galduen bila. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 122. orr.

Bere memoria ohitua dago aldez aurretik pentsatua buruan ongi gordetzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 107. orr.

Hitz egiten hasi dela, memoria ere errekuperatzen ari dela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 213. orr.

Memoriak huts egiten duenean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 110. orr.

Zabal dezadan tabernako atea, eta sar bedi haize harroa istorio zahar batekiko ene memoria loratzera. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 13. orr.

Memoria galdu banu bezala. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 184. orr.

Nekea, depresioa, mugimenduak koordinatzeko zailtasunak, memoria galtzea, [...]. Berria - Gaiak   2004-09-22

Memoria lantzea ona izan daiteke Alzheimerra ahalik eta gehien atzeratzeko. Berria - Gaiak   2006-03-16

Ez zezakeen deus segurta, denborak memoria higatzen baitzion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 329. orr.

Gure memoriak batez ere gauza onak gogoan izateko duen jarrerari esker. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 58. orr.

Bitxia da nola funtzionatzen duen memoriak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 226. orr.

Eta horra hurbiltzeko memorian arakatzea beste biderik ez du. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 22. orr.

Zerbait gogoratzeko duenarentzat da memoria plater hautsi bat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 93. orr.

Memoriaren ur uherretan murgildu naiz, zeren memoriaren urak kasik beti baitira uherrak, nahiz eta ezin gardenagotzat ditugun maiz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 12. orr.

Izan ere, ongi oroitzen zituen Tristanek paraje haiek guztiak, eta, aurrera joan ahala, memoriaren ur geldi baldarreko irudi urrunak joan zitzaizkion pixkanaka aktibatuz · Sufrimenduak memoria du eta ama bere oroitzapenetako leku ezkuturen batean bilduta egongo zen Ingorekin. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 104. orr.

2 (izenondoekin)

Memoria ona duenak asko sofritzen dik, dena gogoratzen baitu! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 334. orr.

Horretaz gogoratzen naiz, memoria txarra badut ere. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 229. orr.

Gezurti guztiek bezala, memoria laburra zuen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 29. orr.

Zikoina ez bezala, gaur egungo gizartea oso memoria kaxkarrekoa da eta aise ahantzi du kulturen arteko elkarbizitzaren aldi gogoangarri hura. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miren aztoratuta dago bere memoria faltaren kariaz, eta nekez entzuten ditu mutilaren hurrengo hitzak. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 185. orr.

Aurkikuntza honi esker, memoria arazoak tratatzeko modu berriak landu ahalko direla uste dute adituek. Berria - Gaiak   2004-05-08

Antz izugarria izanik ere, ordea, memoria ariketa soil baino gehiago nostalgia ariketa zirela esan zitekeen, sorkuntza lana alegia, haurtzaroa berpizten eta ederresten saiatzen baitzen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 51. orr.

Batzuetan, memoria-hutsarte bat edo amets bat eragiten du estimulazio elektrikoak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 221. orr.

Memoria tailer antzekoak ziren, baina ondo zuzenduta egin behar dira, emaitza batzuk bilatu nahian. Berria - Harian   2006-02-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Informazioa giza-memorian metatu eta informazio hori handik berreskuratzeko bideak asmatu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 221. orr.

Perfumearena etorri zitzaion bat-batean, usaimen-memoria ona izan behar zuen lehengusuak. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 91. orr.

Leinuaren herio memoria zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 328. orr.

5 (adiera honetan Hiztegi Batuak oroitzapen hobesten du) oroitzapena, oroitzapen saila.

Memoria ez da argazki segida bat besterik. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 172. orr.

Esandako hitzak afektoaren memorian irauten du; irakurritako hitzak, aldiz, gogoetaren gordelekuan. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 77. orr.

Oroimena dela eta, aipagarri egin zait Hannoverko memorian bizirik gorde dutela 1924ko hiltzaile ospetsu baten izena: Fritz Hartmann. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 141. orr.

Hilezkor izateak txunditzen al zaitu? hara bada, maitea, larrua jotzen baduzu, gizonen memorian geratuko zara. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 113. orr.

Frantziskoren hasierako lagunak [...] saiatu ziren Frantziskoren memoria bizirik mantentzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 47. orr.

Beti oroitu eta maitatutako dugun hildakoaren memoria gordetzeko. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 124. orr.

Ikastolan jasotakoaren memoriak huts egiten ez bazidan, garai hartakoa zen hain zuzen ere idazle lapurtarra. Iban Zaldua   «Itzalak» - 175. orr.

Al-Gafiqiriren ospea eta memoria ahaztua dago ia, eta gogoratzen denean ere frankoek menperatu eta hil zutela gogoratzeko izaten da. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 84. orr.

Ez nuen ene anaiaren memoria zikindu eta saldu nahi. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 59. orr.

Momentu berezi batzuen memoria atxikitzeko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 299. orr.

Eta bizitzan zehar ikusitako arbolen memoria dugulako dakigu orain lehendabizikoz ikusitako hori arbola bat dela eta ez beste zernahi, errealitateak oroimenaren baitan hartzen baitu ostatu. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 121. orr.

Memoria, oroitzea, hori da bizitza, biziera bakarra, batak bestearengan izan dezakeen lekua. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 84. orr.

Gerra hartan fusilatutako eta desagertarazitako askoren hezurrak bolada honetan ari dira agertzen, memoria eske. Jokin Urain   «Errotarria» - 20. orr.

Erdi Aroan garatutako barne-sentimenen (memoria, imajinazioa, etab.) teoriarekin analogia eginez.herri bat badagoelako kontzientziari eutsi, erraustu ziguten memoria berpiztu, galtzailearen arrazoia errebindikatu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 238. orr.

Bere agiriak memoria mayaren zati dira. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 105. orr.

6 (izenondoekin)

Gure baitan dagoen materia horrek gordetzen duen memoria ñimiño hori ari zaiguk hizketan, guk garunaren akats jotzen dugun horretan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 76. orr.

Memoria lanbrotsua da. Jokin Urain   «Errotarria» - 173. orr.

7 informatikan eta, gero erabiliko diren datuak eta jarraibideak biltzen diren gailu eskuarki elektronikoa.

Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 15. orr.

Konputagailu baten memoria edo informazio-gordailua zinta magnetiko batean sar daiteke. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 235. orr.

Konputagailuaren diseinatzaileak, bada, lastertasun handiko memoria horietariko bat jarriko du maiz beharko den informazio eta instrukzioetara iristeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 235. orr.

Edukiera handiko memoria. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 235. orr.

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 100. orr.

Oinarrizko bertsioak 320X24ko pantaila du, 32 ram megako memoria, Intel strong-arm prozesatzailea eta Linuxa du sistema eragiletzat. Berria - Gaiak   2004-04-18

Memoria, disko gogorrean. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 190. orr.

Teknologikoki, hobeto hornitutako formatua da Sonyrena, eta memoria handiagoko diskoak dira Blu-Ray formatukoak. Berria - Gaiak   2006-04-01

Bi aplikaziok, esaterako, kalkulagailu bana erabiltzen badute, zergatik ez kendu horietako bat memoria aurrezteko? Berria - Gaiak   2006-04-01

Barne memoriak, informazio pantailak, telekomandoari erantzuteko prestutasuna, bateriak betetzeko funtzioa... Berria - Gaiak   2006-02-01

8 txostena.

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko familiek duten zorpetze maila inoiz izan gabeko mailan dagoela jakinarazi zuen atzo 2003ko memoria sozioekonomikoaren aurkezpenean. Berria - Ekonomia   2004-07-28

Osalanen 2005eko memoria onartu da, baina desadostasunak handiak dira alde guztien artean. Berria - Ekonomia   2006-03-31

Isabelle Duguine Agur-ekoak, euskal ikasketen sailean Toponimiaz [...] aurkeztu duen tesia edo memoria aipamen bereziarekin onartua izan zaio. Herria   2005-10-13

Liburutegira itzuli nintzen abenduaren erdialdetik abandonatuta neukan memorian lan egitera. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 76. orr.

Chrétien de Troyesi buruzko bere memoria maiatzean entregatu behar zuen eta harrituta geratu zen nirea hasi berria nuela jakitean. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 78. orr.

J. Etcheberri delako baten ikasketa-memoria bat zirudiena, baina itsutasunari buruzko eskuizkribu laburra dena... lapurteraz idatzia! Iban Zaldua   «Itzalak» - 175. orr.

9 pl oroitzapenak biltzen dituen idazkia. ik beherago 12.

Beste modu batera esanda: Davidek idatzitako memoriak berridatzi eta zabaldu nahi nituen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 21. orr.

Simone de Beauvoir-en memoriak gehiago laketu zitzaizkidan bere Bigarren sexua baino. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 294. orr.

Chateubriand-ek kontatzen du Hil ondoko memoriak liburuan: [...]. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 104. orr.

Hori liburu batean kontatua du, gerraondoko memorietan, hantxe aipatzen nau...Sasi-erreferentziak emateko garaian maisu, memoria apokrifoak idatzi zituen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 18. orr.

Bertan Ignacio Hidalgo de Cisneros errepublikar gasteiztarraren (1894-1966) memoria ezin interesgarriagoak jasotzen ziren. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 126. orr.

Nik uste gure familiaren menturazko memoriak idazten zituela, baina hainbeste emanalditan, ze ez ziren inoiz bukatzen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 200. orr.

Kroniketan, memorietan, gutun-trukaketetan eta eskolioetan aurkitzen da haien obra. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 23. orr.

10 memoria historiko

Elkarteak urteak daramatza gerra garaiko memoria historikoa berreskuratu nahian. Berria - Harian   2005-07-24

Memoria historikoa berreskuratzeko irudiak. Badira memoria historikoari eutsi nahi izaten dioten gasteiztarrak, eta martxoaren 3ko gertakari latzak gogora ekarri zituzten atzo berriro. Berria - Kultura   2004-08-01

Nazioak haiei lotuta dauden gizakiek egiten dituzte eta lotura horretan dago memoria historikoa. Berria - Harian   2005-10-21

Memoria historikoa iraganarekiko errespetua dela, eta biktimekiko sentiberatasuna. Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat. Berria - Harian   2006-04-14

Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu dugu etxeetan. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 10. orr.

Espainiako Gobernuak onartuko duen Memoria Historikoaren Legearen barruan sartuko dira Gasteizko martxoaren 3ko gertaeren biktimak. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

11 memoria kolektibo

Egitura dramatiko soilak dira [...] memoria kolektiboan gordeak eta ahoz zabalduak, sorketa literario etengabe berriei bidea egiten dietenak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 74. orr.

Memoria kolektiboari lekua egingo dion museo baterantz. Berria - Kultura   2004-11-10

Sarriegi da, dudarik gabe, Donostiako hiriaren irudikapenik biziena herri memorian sustatu duen musikagilea, eta era berean da memoria kolektiboan finkatuena dagoen erreferente emozional eta sentimenduzkoaren eraikitzailea. Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Oraindik 36ko gerraren inguruko memoria kolektiboa osatu gabe dago; eta hori gertatzen ez den bitartean, gertatu zena ezagutarazteko ekimenak beharrezkoak dira. Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Indarkeria «premiaz» desager dadin, «gertatutakoaren memoria kolektiboa» manten dadin eta biktimen ezagutza gerta dadin. Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Memoria kolektibo bat, makrotestu bat, izan errealitatearena edo irudimenezkoa, osatzen dute Mendez Ferrinen prosazko lanek. Berria - Kultura   2006-03-07

12 memoria-liburu oroitzapen liburua.

La Risiera di S. Sabba erdi nobela erdi memoria liburuan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 43. orr.

Bere memoria-liburuak irentsi egin nituen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 95. orr.

Canok hitzaurrean dioenez, pertsona baten memoria liburua baino areago, pertsonaia baten memoria liburua da Groucho eta ni. Berria - Kultura   2006-04-18

"1942ko urte ikaragarrian -dio emazteak Travels With Another and Myself bere memoria liburuan-, ni neu eguzkitan bizi nintzen, salbu, eroso eta hura dena gorrotatzen". Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 151. orr.

Memoria liburu bat izan nahi du honek, balantze sinple eta delikatua, biografia baten antzekoa, baina ez tamainan agidanez, 189 orri baino ez dakartza-eta. Berria - Kultura   2006-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus