Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendafin 1 iz menda mota fina, baratzeetan hasten dena (Mentha piperita).

Sofia etxe ondoko estalgunearen gerizpean dabil usain-belarrak muselinazko poltsatxoetan sartzen, mendafina eta erromeroa batez ere, gogokoen dituenak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 109. orr.

Etxera iritsi direnean, igogailuan, birramonak Aramara bidean hartutako mendafina ipini du, igogailu itxian usain fresko eta goxoa zabal dadin. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 141. orr.

Eta gero aitak, Alik, tea prestatu du mendafin horrexekin, te gozo-gozoa. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 141. orr.

Bidaia luzeetako ginebraz eta mendafinez perfumatutako itsas haize goxoko gau izarratuak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 167. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Behin ahuntz baten ezkilak asaldatu gintuen, baina segidan berriro isiltasuna mendafin-usainezko muino haien gainean, isiltasuna. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus