Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendebalde [3757 agerraldi, 155 liburu eta 894 artikulutan; cf sartalde 149 agerraldi, 44 liburu eta 5 artikulutan] 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia sartzen den aldeari dagokiona; mendebaldeko lurraldea. ik sartalde; mendebal 2.

Zure ondorengoak lurreko hautsa bezain ugari izango dira: mendebalde eta ekialdera, iparralde eta hegoaldera hedatuko zara. Elizen arteko biblia   Has 28,14

Atezainak tenpluaren lau aldeetan egon ohi ziren: ekialdean, mendebaldean, iparraldean eta hegoaldean. Elizen arteko biblia   1 Kro 9,24

Mapa handi bat marrazten zigun, iparraldean Turkia, hegoaldean Irak, ekialdean Iran, eta mendebaldean Siria. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 56. orr.

Mendebalde urrunean, Eguzki biribila sartzen da. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 290. orr.

Mendebaldeko Kristandadean helenismoaren literatur berpizkundea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 290. orr.

Denver atzealdean utzi, eta Mendebalde menditsuan barneratzen hasi garenean, Aspen inguruan ekaitza lehertu da. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 126. orr.

Izan ere, Salomonen agintea Eufratesen mendebalde osoan hedatua zegoen, eta bakean bizi zen inguruko guztiekin. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 66. orr.

Half Moon Street-en, Londres, Mendebaldea. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 21. orr.

2 (leku izen baten eskuinean) ik mendebal 5.

Aitzinetik jakina zen alta larrepoteak uholdeka zetorrela, eta Afrika mendebalde guzia izurrite baten bezperan zagola. Herria   2004-11-04

III. taulan, eskualdekako ardatz handien arabera sailkatu dira gai manufakturatuen mundu mailako trukeak: Ipar Amerika (Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko), Europa Mendebaldea, eta Japonia, Ozeania eta garapen-bidean dagoen Asia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 65. orr.

Aretxabaletan sartzeko Aretxabaleta mendebaldea eta Aretxabaleta ekialdea artean aukeratu behar duzuela. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 86. orr.

3 (-ko eta -en atzizkien eskuinaldean)

Europako mendebaldean administrazio politikoa ministroen esku uzten du, eta bera nolabait bere buruaren egoerari buruzko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 204. orr.

Kumas-en, Italiako mendebaldeko kostan, Napoles baino mendebalderaxeago. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 239. orr.

Donostiako mendebaldean elkarren pareko bizki agertzen diren bi tontor txorrotxetan. Txillardegi   «Putzu» - 278. orr.

Knud Rasmussen 1879. urtean jaio zen Ilullissaten [...] Kalaallit Nunaateko mendebaldean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 175. orr.

Central Park gurutzatu eta Manhattango Mendebaldean sartu ziren Broadway-ko thailandiar ostaturantz. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 52. orr.

Unibertsitateko ikasketak amaitu eta musika irakasten duela bigarren hezkuntzako eskolaren batean, Erdialdeko Mendebaldean nonbait. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 336. orr.

Erromatar Inperioaren mendebaldeko probintzietan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 202. orr.

Jan Klasenstraat kalean bizi da, hiriaren mendebaldean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 15. orr.

Tenpluaren mendebaldean, eraikin bat zegoen hutsartearen azkenean. Elizen arteko biblia   Ez 41,12

Uhartearen mendebaldean, fiordoetan gora eginda, [...]. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 173. orr.

4 jatorria Europako mendebaldean duen kultura partekatzen duten herrialdeen multzoa. ik mendebal 3.

Ekialde-Mendebalde bereizketa berria. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 181. orr.

Alabaina, kapitalismoaren sorrerarekin batera, Mendebaldea mundu osora eta etengabe zabaldu zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Mendebalde esaten zaion honetan, emakumea libre al da? Berria - Kultura   2004-06-25

Azken bi mendeotan, gurean, kulturaren aldetik mendebalde deritzogun honetan esan nahi dut, trenak ekarri duen bilakaera ikustean gizartearen beraren bilakaerari antzematen zaio. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 16. orr.

Mendebaldean ontologia eta teologia metafisika bakarraren bi aldeak izan dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 71. orr.

Txinako itsas ateak Mendebaldeko merkataritzari indarrez irekitzeak Mendebaldearen aurkako "Boxer" altxamenduaren erantzuna eragin zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 21. orr.

Komunismoa jatorriz, liberalismoa eta faxismoa bezala, Mendebalde modernoan kristautasunaren ordezko gisa sorturiko ideologia sekularretako bat zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 173. orr.

Hindu-munduak Mendebalde modernoarekin topo egin zueneko egoera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 185. orr.

Iberiako monarkien bultzadapean Mendebalde kristauak XV. mendean abiarazi zuen integrazio-higikunde handia, planeta osorainokoa, txinatarrek egindako esploraziozko bidaia handiekin bateratsu gertatu zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Mendebalde aurreratuko kontsumismo nazkagarri hori: kanila ireki eta ura izatea, hotz ala beroa aukeran, jateko nahi adina, etxetresna elektrikoak nonahi, gasolina nahiz gasa zenbatnahi... Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Harro begiratzen diogu mendebalde-kumeok historiari. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 115. orr.

Gaur egun, alokatzeko apartamendurik kaxkarrenak ere badu mendebalde erako sukalde bat, eta bainugela bat ur beroarekin. Bera, humanista, gogoa desberdintasunei zabalik zeukan gizona, horra bete-betean harrapatua etnozentrismozko, mendebalde-zilborkeriazko... eta auskalo zer besteko delituan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 29. orr.

6 hego-mendebalde (orobat hegomendebalde g.er.)

Goiz osoan [...] hego-mendebaldeko haize gozo leuna izan zen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 66. orr.

Frantziako hego-mendebaldean, Pauen. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 8. orr.

Irtish ibaiaren hego-mendebaldetik Turkestango mugetaraino hedatzen den eskualde zabal hori utzirik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 169. orr.

Ukrainako hego-mendebaldean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 61. orr.

Broad Peak-eko hegomendebaldeko aristatik jausi zela. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 105. orr.

Hego-mendebaldeko Asian. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 56. orr.

7 ipar-mendebalde (orobat iparmendebalde g.er.) ostertzeko zortzi puntu nagusietako bat, iparraldearen eta mendebaldearen erdian dagoena.

Hego-mendebalde eta ipar-mendebaldera begira dagoen Kretako portu horretan. Elizen arteko biblia   Eg 27,12

Ipar-mendebaldea izan da Justxenkoren garaipen eremua. Berria - Mundua   2004-11-30

Irango ipar-mendebaldean ez baitute egiten farsiz, hizkuntza ofizialaz alegia. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 125. orr.

Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 27. orr.

Hudson ibaian jotzen zuen iparmendebaldeko haize indartsuan gaindi hegaz zebilen kearen pare. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 141. orr.

Indiako Britainiar Inperioaren ipar-mendebaldeko mugan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 146. orr.

8 mende bete (orobat mendebete)

Duela mende bete, idatzizkoaren eta ahozkoaren arteko mugak argiagoak ziren. Aurten mende bete hirurak jaio zirela. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 107. orr.

Jiuzhang Suanshuren txinatar tratatu handia [...] gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 192. orr.

Sid-dhantha, astronomia-tratatu bat, taula eta guzti, mendebete lehenagokoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 224. orr.

Handik mende batera, Euklides eta haren "planoaren geometria" baino mendebete geroago, esferaren geometria jarri zuten abian Teodosiok, lehenik, eta Menelaok Sphaerica-n, ondoren. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 250. orr.

Mende beteko kronika nobelatua: mende hasiera, gerra kontuak eta gerra osteko isiltasun urteak. Berria - Kultura   2006-03-07

9 mendebalde hurbil

1991ko urriaren hasieran, telefono-dei bat jaso nuen Mendebalde Hurbiletik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 119. orr.

10 Mendebalde Urrun

Mendebalde Urruneko Kristaua, Ekialde Urruneko Kristaua eta Eskandinaviarra. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 413. orr.

Mendebalde Urruneko Kristau Zibilizazioa "Zerrenda Zeltikoan" sortu zen, Irlandan batez ere. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 413. orr.

Azken finean, zer ardura dio Mendebalde Urrunean gertatzen denak? Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 63. orr.

Amerikako Mendebalde Urruneko doinuen txandan, ez zen John Braun-ez margotutako aurpegirik falta izan. Berria - Kultura   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afrika mendebalde (3); ekialde mendebalde (3); hego mendebalde (8); mendebalde honetan (4); mendebalde moderno (7); mendebalde modernoa (14); mendebalde modernoak (7); mendebalde modernoan (4); mendebalde modernoarekin (5); mendebalde modernoaren (39); mendebalde modernoaren historian (4); mendebalde modernoaren kultura (6); mendebalde modernoko (49); mendebalde osoan (5); mendebalde urruneko (6)

ekialdea eta mendebaldea (6); erdi aroko mendebaldea (4); europa mendebaldea (3); hego mendebaldea (6); ipar mendebaldea (7)

afrika mendebaldean (3); bagdad mendebaldean (7); baiona mendebaldean (10); belfast mendebaldean (3); europa mendebaldean (9); europako mendebaldean (8); hego mendebaldean (27); hegoaldean eta mendebaldean (4); herrialdearen hego mendebaldean (3); herrialdearen mendebaldean (5); hiriaren mendebaldean (5); hiriburuaren mendebaldean (3); ipar mendebaldean (37); ipar mendebaldean dagoen (9); mendebaldean bizi (5); mendebaldean dago (8); mendebaldean gertatzen (3); mendebaldean izandako (5); mendebaldean kokatua (5); mendebaldean kokatua den (5); miarritze mendebaldean (3); sudan mendebaldean (5); sudango mendebaldean (6)

ekialdearen eta mendebaldearen (18); mendebaldearen aldeko (6); mendebaldearen aldekoa (3); mendebaldearen arazoa (3); mendebaldearen aurkako (6); mendebaldearen eta ekialdearen (5); mendebaldearen kontra (5)

leporatu diote mendebaldeari (3)

afrika mendebaldeko (10); afrikako mendebaldeko (5); alemania mendebaldeko (6); baiona mendebaldeko (5); donostia mendebaldeko (3); ekialdeko eta mendebaldeko (15); erdi aroko mendebaldeko (22); eufrates ibaiaren mendebaldeko (16); europa mendebaldeko (12); europako mendebaldeko (3); hego mendebaldeko (27); hego mendebaldeko asian (3); hego mendebaldeko haize (3); ibaiaren mendebaldeko (16); ibaiaren mendebaldeko gobernari (3); ibaiaz mendebaldeko (3); indiako ipar mendebaldeko (3); inperioaren mendebaldeko (5); ipar mendebaldeko (41)

mendebaldeko afrikako (4); mendebaldeko afrikan (6); mendebaldeko alemania (5); mendebaldeko alemaniak (7); mendebaldeko alemaniak eta (4); mendebaldeko alemaniako (7); mendebaldeko alemanian (5); mendebaldeko artean (6); mendebaldeko artearen (5); mendebaldeko asian (3); mendebaldeko barbaroen (3); mendebaldeko botere (3); mendebaldeko botereek (3); mendebaldeko demokrazia (3); mendebaldeko dibisioko (3); mendebaldeko ekonomi (3); mendebaldeko ekonomia (3); mendebaldeko ekonomietan (4); mendebaldeko erlijio (4); mendebaldeko erromatar (7); mendebaldeko erromatar inperioaren (3); mendebaldeko eskualdeetan (6); mendebaldeko esperientziak (4); mendebaldeko estatuen (8); mendebaldeko eta ekialdeko (8); mendebaldeko europa (12); mendebaldeko europako (18); mendebaldeko europan (18); mendebaldeko europar (8); mendebaldeko europaren (5); mendebaldeko euskal baladak (3); mendebaldeko euskal kantuak (5); mendebaldeko filosofia (4); mendebaldeko gizakia (4); mendebaldeko gizakiak (13); mendebaldeko gizakiaren (5); mendebaldeko gizarte (14); mendebaldeko gizartea (15); mendebaldeko gizarteak (12); mendebaldeko gizartean (5); mendebaldeko gizartearen (23); mendebaldeko gizarteari (4); mendebaldeko gizarteetan (6); mendebaldeko gizon (4); mendebaldeko gobernari (3); mendebaldeko haize (7); mendebaldeko haizea (4); mendebaldeko hemisferioko (3); mendebaldeko herri (9); mendebaldeko herrialde (12); mendebaldeko herrialdeek (7); mendebaldeko herrialdeen (5); mendebaldeko herrialdeetan (14); mendebaldeko herrien (5); mendebaldeko herrietako (4); mendebaldeko herrietan (6); mendebaldeko hiri (5); mendebaldeko historia (3); mendebaldeko historian (5); mendebaldeko historiaren (12); mendebaldeko hizkuntza (5); mendebaldeko ideal (3); mendebaldeko ideologia (3); mendebaldeko indietan (3); mendebaldeko industri (6); mendebaldeko izotz plaka (3); mendebaldeko jendea (4); mendebaldeko jentilen (5); mendebaldeko kantonamenduan (4); mendebaldeko kapitainak (6); mendebaldeko kapitainek (5); mendebaldeko kapitainen (3); mendebaldeko klase ertainaren (9); mendebaldeko konferentziako (17); mendebaldeko konferentzian (3); mendebaldeko kostaldean (7); mendebaldeko kostan (8); mendebaldeko kristandadea (17); mendebaldeko kristandadeak (11); mendebaldeko kristandadean (25); mendebaldeko kristandadearekin (6); mendebaldeko kristandadearen (16); mendebaldeko kristandadeko (3); mendebaldeko kristau (44); mendebaldeko kristauek (4); mendebaldeko kultura (11); mendebaldeko kulturak (5); mendebaldeko kulturan (7); mendebaldeko kulturaren (12); mendebaldeko lurmuturrean (3); mendebaldeko lurralde (6); mendebaldeko lurraldeetan (6); mendebaldeko matematika (3); mendebaldeko matxino (3); mendebaldeko mendi (3); mendebaldeko muga (4); mendebaldeko mundu (11); mendebaldeko munduan (14); mendebaldeko munduaren (18); mendebaldeko munduko (3); mendebaldeko nazioen (3); mendebaldeko pentsamenduan (3); mendebaldeko pentsamenduaren (4); mendebaldeko probintzietan (4); mendebaldeko sahara (62); mendebaldeko sahara okupatu (4); mendebaldeko saharak (7); mendebaldeko saharako (74); mendebaldeko saharako egoera (3); mendebaldeko saharako erreferendumerako (6); mendebaldeko saharako gatazka (6); mendebaldeko saharako gatazkaren (4); mendebaldeko saharako haurrak (3); mendebaldeko saharako herriaren (3); mendebaldeko saharako uretan (3); mendebaldeko saharan (32); mendebaldeko saharara (6); mendebaldeko sahararako (12); mendebaldeko sahararako erreferendumerako (4); mendebaldeko sahararen (38); mendebaldeko sahararen autodeterminazioaren (3); mendebaldeko sahararen deskolonizazio (3); mendebaldeko saharari (4); mendebaldeko saharatik (4); mendebaldeko siberiaren (4); mendebaldeko teknika (3); mendebaldeko teknologiaren (4); mendebaldeko tindua (4); mendebaldeko tradizio (3); mendebaldeko zibilizazio (9); mendebaldeko zibilizazio moderno (4); mendebaldeko zibilizazioa (11); mendebaldeko zibilizazioak (8); mendebaldeko zibilizazioaren (20); mendebaldeko zibilizazioaren etorkizuna (5); mendebaldeko zibilizazioari (3); mendebaldeko zientzia (7)

mendeko mendebaldeko (10); miarritze mendebaldeko (5); ukraina mendebaldeko (4)

europa mendebaldekoak (3)

ekialdera eta mendebaldera (3); ekialdetik mendebaldera (19); hego mendebaldera (4); ipar mendebaldera (14); jordanez mendebaldera (4); kilometro ipar mendebaldera (4); kilometro mendebaldera (9); mendebaldera begira (8); mendebaldera bidean (3); mendebaldera egin (5); mendebaldera egin zuten (3); mendebaldera jo (5); mendebaldera joan (4)

ipar mendebalderantz (4); mendebalderantz jo (3)

ekialdetik eta mendebaldetik (3); hego mendebaldetik (3); ipar mendebaldetik (4); mendebaldetik ekialdera (13); mendebaldetik jotzen zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus