Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendeko iz mendean dagoen pertsona. ik mende2 3; menpeko.

Jaunak mendekoari hartutako fedeagatik zor zion onginahiaren kariaz. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 224. orr.

Nagusiek mendekoen artean banatu ohi dituzten sariak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 280. orr.

Betiko jaunskilak nagusi eta mendekoak beti bezain kontent beren hartan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 81. orr.

Pobreetan pobreena izan nahi zuen, denen mendeko eta zerbitzari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 22. orr.

Lege islamikoaren erreinua pixkanaka zabaldu zen kaliferrian musulman ez ziren mendekoak inperiogileen erlijiora konbertitzearen bidez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 66. orr.

Ezen ez du mendekoak goikoaren legea kentzen ahal. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 111. orr.

Britainiar mendekoak Erresuma Batuaren kolonia eta dependentzia gehienetan ez zirela autogobernuaz gozatzen ari. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 355. orr.

Ereduzko mendekoaren ahotsa zen nirea, sumisoa eta lotsatia. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 152. orr.

Gobernu baten lehen ardura bere aginpidea ezartzea eta agindutakoa betetzen ez duten egintza guztiak [...] zapaltzea baita, mendekoa gobernuaren nahia betetzeko uzkur agertzen denean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 65. orr.

Nagusitzan, erorketa arriskua dago; gorespenean, amildegia; mendekoaren apaltasunean, berriz, arimarentzat irabazia. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 309. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus