Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

menderaezin [55 agerraldi, 29 liburu eta 11 artikulutan] 1 izond ezin menderatuzkoa. ik menperaezin.

Makina haiek, gainera, ez zuten jaurtigairik alferrik galtzen harresi menderaezinaren kontra. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 113. orr.

Katarsiaren zinemagile menderaezina. Berria - Harian   2005-09-15

Gure bi jotzaileak menderaezinak dira. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 119. orr.

Lehoi menderaezinak mendekua hartzeko gauza dira. Berria - Kirola   2006-01-19

Oldezko maitasun sakon menderaezin batez. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 357. orr.

Lo egiteko gogo menderaezin bat. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 147. orr.

Halako egoeretan, joera menderaezin bat izaten da hitz-joko eta jolasetarako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 71. orr.

Gauero eta goizero berritzen den tortura hori, eta logale menderaezin hori, eta esnatze oraindik ere beldurgarriago horiek, ongi ulertarazi behar nizkizuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 297. orr.

Burdina ere ez da menderaezina, altzairua ere hauts daiteke. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 171. orr.

Eginiko bideak ikertzera bultzatzen gaituzte, gaizki seinaleztaturiko pistak berriz irekitzera, menderaezin ziruditen oztopoak gainditzen ausartzera. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 93. orr.

2 menderaezinezko (corpusean mendera ezinezko soilik) izlag menderaezina.

Izakari goragoko bat bilakatua nintzen, mendera ezinezko adimen batez armatua, eta zoramenezko gozamena sentitzen nuen neure ahalmena frogatuta... Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus