Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendi 1 iz inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. ik muino.

Hura Aralar mendia, eta, harako tontor hura, Txindoki. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 136. orr.

Aizkorri mendiari loturik hor dago Arantzazu-ko Andre Maria eliza. Herria   2001-06-21

Kaukaso mendiaren gailurrean bizi zela. Ni hamabostekin zaldiak hartuta ibiltzen ninduan mendi horietan gora eta behera. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 236. orr.

Herritik hiru kilometrora dago, horko mendi horren magalean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 246. orr.

Mendi gehiena laiatu gabe zegoenean. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 69. orr.

Bailararen baten hutsunean edo mendi basoz beztuen maldetan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 45. orr.

"Zer da, laku bat eta mendi batzuk, edo hiri bat bere zeru urdinarekin, edo zer?", galdetu nion. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 49. orr.

Mantxa zuri bat ikusten zen mendiaren maldan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 82. orr.

Horra non aurkitzen garen mendiaren gailurrean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 228. orr.

Badago posta kotxe zerbitzu bat Ural mendien lerroa arin samar zeharkatzen duena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 129. orr.

Ikaratu zen lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu. Elizen arteko biblia   Sal 18,8

Mendien gailurrak mundu ezezagunak zaizkigu. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 140. orr.

Karakorum mendien gainak distirarazten zituen eguzki goiztiarrak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 171. orr.

Laino gris batek hartuak zituen mendien erpinak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 105. orr.

Bi mendien artean gordea zegoen baratze miresgarrira. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 28. orr.

Pirinio mendietako gailurretan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 210. orr.

Mendietako arranoen izen ohoretsua. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 138. orr.

Teilatu gainetik harkaitzean eskailera batzuk ikusten ahal ditut, berdetasun multzotan barrena, eliza zuri zaharreraino igaten dutenak; mendiko lepoari lotutako behia ematen du elizak, joarea inarrosten. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 119. orr.

Oraingoz osteak San Franciscoko mendiko gain eta maldetan barreiaturik daude. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 259. orr.

Mendiko gailurretik bistatu dugun ibai sigi-sagatsuaren ibilbideari jarraitzea oso atsegina izan da. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 239. orr.

Ararat mendiko tontorretik hurbil, hego-mendebaleko mendi-hegian, Küp deritzan aintzira bat dago. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 62. orr.

Ez da zilegi hondakinak mendiko zuloetara botatzea. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 69. orr.

2 (izenondoekin)

Hondarribiko Golfetik, Bidasoa suge bihurriari segika, mendi garaienen magalak topatu arte. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 89. orr.

Mendi garaietako gailurrak hartu zituzten, hango herrixkak gotortu. Eguzkialderago, frango urrun, mendi gorak ziren; han gidariak behar. Elizen arteko biblia   Jdt 4,5

Zedro-oihan bat mendi gora batean. Xabier Montoia   «Elektrika» - 55. orr.

Trapobaniako uhartean xinaurriek zaintzen dituzten urrezko mendi handi batzuk badira. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 79. orr.

Inguruko herrietako mendietara ere joaten hasi nintzen gero, baina mendi txiki eta ez oso urrunetara beti. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 21. orr.

Erroma inguruko mendi apal, haizetsu eta jendez beteak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 263. orr.

Eraman ezinezko tristura ematen zioten hango herri zuriek eta mendi ilunek. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 79. orr.

Badia erraldoi horren erdian, urrezko zeru argitasunez betearen azpian, mendi ilun zorrotz bat zutik, hondar artean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 310. orr.

Paisaia negukoa zen: mendi elurtuak eta baso ilunak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 252. orr.

Mendi sakratua eta indar sinboliko handikoa. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 123. orr.

Ia ametsezko leku batean dago kokatua Branford, Mendi Harritsuen ospelalde batean habia eginik bezala, British Columbiako hego-ekialdean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendi-tontor bat, harkaitz huts zirudiena, zeruari ausika. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 149. orr.

Mont Ventoux ari dira igotzen, meta mendi buruan dagoela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 403. orr.

Ezar itzazu mugak mendi inguruan eta esaiozu herriari ez dadila igo mendira ez eta maldara hurbildu ere. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 184. orr.

Hiriko auzo batzuk, azken etorkinentzat eraikitakoak, mendi malkarretan daude kokatuta. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 232. orr.

Eguzkiak gorritzen zituen mendi arteka gordeetan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 250. orr.

Gaztaroko oporretan gure mendi xolako pentzean belar edo soro metak moldatzen genituen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 28. orr.

Bandidu hotsa zabaltzen zenean, berriz, hartu zaldia eta mendi zuloak eta baso ilunak miatzera aurreratzen nintzen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 160. orr.

Igandetan egin ohi zuten asteko mendi-irteera, astelehenetan inoiz ez. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 83. orr.

Goizean goiz abiatzen zen, mendi-igoeretarako bezala jantzita, baina soka, kranpoi eta pioletik gabe. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 13. orr.

Munduko onenak ariko dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Berria - Kirola   2004-04-23

Mendi-taldean ibilitakoak gara biok. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 99. orr.

Inolako bizitzarik ez zen ageri mendi itsaso hartan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 276. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi lagun galdu egin dira Irurtzun inguruko baso-mendietan. Han mendebal isurian dauden harkaitz-mendiak joz, oihartzun gisara, iristen zen Aizelekura. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 13. orr.

Beste elur-mendi bat bisutsa sortzen hasi zen, amiltzeko zorian zegoelako seinale. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 172. orr.

Arbel-mendiaren beheko aldean geratu da bera, eta jaistea baino zailago iruditzen zaio orain igotzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 116. orr.

Bat-batean sabai osoa erori zen hormen barrura, eta zeruraino altxatu zen gar mendi bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 337. orr.

Harkaitzetatik amilduko zaitut eta errauts-mendi bihurtuko. Elizen arteko biblia   Jr 51,25

Nolanahi ere, hura ez zen, urrundik ere, gihar mendi erraldoi hari buruz zebilen zurrumurrurik okerrena: gerra garaian, Bavariako gure sukaldaria aski ospetsu egin omen zen Polonia aldean. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 51. orr.

5 goi mendi (orobat goimendi g.er. ik goimendizale)

Errealitateak berak eta esperientziak erakusten baitigute goialdeak zer haizetsuak diren, goi mendietara igoten garenean. Goi mendietatik heldu den haizea entzutean berantetsi du Abelek. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 421. orr.

Gutxi izango dira goi mendietan urretxuarrak adina gailur egindakoak. Berria - Kirola   2004-10-19

Udaminean egonagatik, goimendietan elurra ikusi ahal izan genuen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 133. orr.

6 mendi alde ik mendialde.
6b mendi arro (corpusean mendiarro soilik) iz

Mendiarro maldatsuak belarrez tapizaturik zeuden; baina ordu hartan dena grisa zen, eguzkia ezkutatu egin baitzen, eta behean, urruntasunean, gizakien bizilekuetako argien zohardura ikusten zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 68. orr.

7 mendi behi (corpusean mendibehi soilik) mendiko behia.

Behiala Orreagatik Ainarbe aldera ekartzen omen zituzten mendibehiak negutzera. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 126. orr.

Hantxe hil zen Fermina Iribarren Arratetakoa, mendibehi batek izterretik adarra sartuta, bertan odolusturik 1974ko uztailaren 15ean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 127. orr.

8 mendi bide ik mendibide.
9 mendi bizkar (orobat mendibizkar g.er.)

Sofiak ez die begirik kendu, harik eta mendi-bizkar berdearen bestaldean desagertu diren arte. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 115. orr.

Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea, galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak alde batean, eta bestean, berriz, Tentetnikovek hainbestetan ibilitako lekuak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 379. orr.

Mendi-bizkar lauetan ibiltzen zen, eta bere zabaltasun osoan ikusten zuen handik beheko harana. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 397. orr.

Mendi bizkarrean behera datoz. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 76. orr.

Judasek hizketaldia bukatu zueneko, gudari-talde bat ikusi zuten mendibizkarrean zelatan. Elizen arteko biblia   1 M 4,19

10 mendi gailur (orobat mendigailur g.er.)

Lehenengo elurrek zurituak zituzten ordurako Baikal ondoko mendi gailurrak, udara arte horrela iraungo zutenak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 385. orr.

Han eta hemen badira mendi gailur batzuk, hala nola Gunnbjorn Fjeld izenekoa, 3.700 metroraino igotzen dena. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 25. orr.

Gu gauden mendi gailur hau Helseggen da, Mendi Lainotsua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 58. orr.

Jotamek, hori jakitean, Garizim mendi-gailurrera igo eta esan zuen garrasika: [...]. Elizen arteko biblia   Epa 9,7

Euskal Herriko mendi gailur garrantzitsuenetan izan ginen elkarrekin. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 20. orr.

Harrigarria zen: ez zuen gizon garijale baten antzik, mendi-gailur bakarti basoz estali batena baizik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 51. orr.

Urek jaitsi eta jaitsi jarraitu zuten hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendigailurrak agertu ziren. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 28. orr.

Mendi gailurreko elurrak urtzen direnean bezala. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 146. orr.

Heriotza bera, mendi gailurraren erpinera -jaungoikotasunera- iristeko eman behar dugun azkeneko pauso ilun neketsua izanik ere, pozgarria ere da, bai. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 118. orr.

Mendi-gailurra oinpean duela eta mendean harturik bezala izan behar du derrigor mendizalearen amodiozko egintzak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 274. orr.

10 mendi gain (orobat mendigain g.er.) iz

Zer ikusten da mendi-gain batetik begira jarri ezkero? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 210. orr.

Gu mendigain lau bateko harkaitz-ertzetan ginen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 52. orr.

Eta huna berriz orain apirileko elurra mendi gain horietan. Herria   2001-04-26

Kaleak ez ditu oraingoz hartu, baina bai mendi gainak, eta haiei begira nago. Pako Aristi   «Note book» - 6. orr.

Urruneneko mendigainak garden ageri ziren, hego haizearen lana. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 245. orr.

Sei etapa mendi gainetan bukatuko dira. Berria - Kirola   2004-12-16

Mendi gainetara zeuzkan begiak, urrutira zuzenduta, baina ez zirudien bere barrura baino begiratzen zuenik. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 96. orr.

Herrialdeko mendigainetan ezarriko zaitut eta zeure arbaso Jakobi agindu nion ondarea gozaraziko dizut. Elizen arteko biblia   Is 58,14

11 (leku-atzikiekin singularrean)

Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximistak izan ziren mendi gainean. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 184. orr.

Mendi gainean, tenplua inguratzen duen esparru osoa guztiz sakratua da. Elizen arteko biblia   Ez 43,12

Bere burua hilko zuen eguzkia mendi gainean azaltzearekin batera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 263. orr.

Behin hartz bat jaitsi nian mendi gainetik bizkarrean, gutxienez berrehun eta berrogeita hamar kilokoa. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 178. orr.

Mendi gainetik kostalderaino aspaldiko bideetan. Herria   2001-06-21

Hutsaren eraginez, ura igo egiten da mendi gainera eta beste ondorio harrigarri asko ere egin ohi ditu, guk hemen aipatuko ez ditugunak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 20. orr.

12 mendi ganadu (corpusean mendiganadu soilik) mendiko ganadua.

Baina oraindik gelditzen diren baserritar mendiganadu bakanentzat, jendejera betizu temoxo paranoidetxo horrentzat, zer gara gu?, nor gara gu? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 169. orr.

13 mendi goi (orobat mendigoi g.er.) mendi garaia.

Aldi hori dela eta, igoera zaileko mendi goi batera erretiratu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 913. orr.

Mendi goietako eguraldi aldakorra: gauez hotz, egunez bero, bat-batean lanbroa. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 116. orr.

Eta mendi goietan bake gehiago izango zuela pentsatu, eta bertan ere laguntza falta sentitu. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Eta, euri ugarian handiturik, mendi goietatik urjauzi handian oldartzen denean, [...]. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 47. orr.

14 mendi gune ik mendigune.
15 mendi kasko (orobat mendikasko g.er.)

Mendi kasko garaienetako elurrak urtu eta errekak ongi hornituak joan ohi dira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 227. orr.

Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak. Elizen arteko biblia   Is 41,18

Ur bazterreko mendi kasko batean pinudia zegoen eta hark hornitu zien ur gainean irauteko materiala. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 387. orr.

Etsaien armadak hor berean dira, gure mendi kaskotan, Urepeletik hasirik. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 88. orr.

Bai, zaldiak eraman du gizona burrukara; zaldiak amodiotara; zaldiak leizezulora eta mendikaskora; zaldiak itzalpera eta zaldiak eguzkitara. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 113. orr.

-Ezin da mendi kaskora igan, gailurreraino daraman bidea ezagutu gabe. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 88. orr.

Haietariko batean, Migel Mailuk Iruñeko katedraleko dorreak ikusi uste izan zituen Saioa mendi kaskotik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 69. orr.

Oihanez oihan lehenik eta mendi kaskoetatik gero, Amaiurreraino heldu zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 65. orr.

15a mendi kate ik mendikate.
16 mendi lepo (orobat mendilepo)

Biriatu-tik Urepelen gaindi Arnegirainoko mendi lepo gehienak zer pasabideak ez dira izanak, bi eskualdetarik berdin. Herria   2005-02-03

Mendi lepo ttipi batean dago, Erredoraira heldu gabe. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 111. orr.

Mendiko zabalgune batean zegoen berau; mendilepo baten itxura hartu zioten ama-alabek, bi mendi elkartzen zituen lur puska bat balitz bezala. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 27. orr.

Hortako ez zuten frontoi beharrik, aski baitzen toki edo soropil luze eta legun bat, bereziki mendi lepoetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 104. orr.

Baina onetsi behar izan zuten guarda nazional konpainia batek oihal etxolak beren funtsetan finka zitzan, mendi lepotik landa haien baserria lehena baitzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 273. orr.

Igan beharko den mendi lepo gorena 5760 metretan izanen da. Herria   2003-10-23

16a mendi lerro ik mendilerro.
17 mendi martxa (orobat mendimartxa g.er.)

Bihar hasiko da AHTren aurkako mendi martxa. Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Bihar eta etzi mendi martxa egingo da Irunen hasi eta Astigarragara Abiadura Handiko Trenaren aurka. Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Parke eoliko handien aurkako mendi martxa eratzeko asmoa zutela azaldu ziguten. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 108. orr.

Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

18 mendi-mendi

Bidea mendi-mendian sartzen zen, trokarte sakonen ertzetik eta gailur antzu, zorrotz, basatien azpitik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 259. orr.

Mendi-mendiko etxe baten bizi omen zen bere arreba maitearengana joan omen zen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 81. orr.

Mendi-mendira iritsi ginen eta zuhaixken bestaldean gelditu ginen kamionetarekin. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 205. orr.

19 mendi muino muinoa.

Mendi-muino gehienak ilun zeuden; kanposantukoa, berriz, eguzki betean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 38. orr.

Paola Florentzian bizi zen, Fiesoleko mendi-muinoetan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 219. orr.

Mendi muinoaren bizkarrean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 67. orr.

Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 170. orr.

Haizeak inarrositako mendi-muino txiki biluzi batzuen aldera ematen zuen hotelak atzealdean. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 204. orr.

Negu eguzkiaren azpian mendi muinoak zuri-zuri, haritz baso txikiaren ondoan... etxea. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 95. orr.

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 111. orr.

20 mendi tontor (orobat menditontor g.er.)

Mendi-tontor bat, harkaitz huts zirudiena, zeruari ausika. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 149. orr.

Hura ere harrigarria izan zen niretzat, inefablea: hilerria non eta mendi tontorrean, mila metrotik gora. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 19. orr.

Herriaren gainean, mendi-tontorrek, zuri eta euriak leundurik, lehen eguzki-izpiekin distiratzen zuten. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 216. orr.

San Francisco-Reno hegaldia oso laburra da, eta apenas dagoen astirik Sierra Nevadako mendi tontorrei goxo-goxo antzemateko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 116. orr.

Igo zen buruzagia Eliasen bila eta mendi tontorrean eseria aurkitzean, esan zion: -Jainkoaren gizon, jaisteko agintzen dizu erregeak. Elizen arteko biblia   2 Erg 1,9

Bidez bide eta mendi tontorrez tontor zaldi gainean ibiltzeak, rugbyan aritzeak bezainbat sentsazio eskainiko didala, ez dut dudatzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 192. orr.

Santu Guztien Eguna, mendi tontorretan elurra. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 425. orr.

Alabaina, desafio berezi eta bitxi bat bete nahi izan du Iñazio Arregi azpeitiarrak [...]: 104 kiloko burdin pieza bat, 2,25 m. luzetasunekoa, bizkarka 793ko mendi tontor kaskora eraman. Herria   2002-12-19

21 mendi zerri (corpusean mendizerri soilik) mendiko zerria. · irud/hed

Hori ez zekiten ni atxilotzera heldu ziren mendizerriek, eta senperrak entzun behar izan zituzten lekuko gisa sinarazi nahi ziotelako paper bat, nire etxeko miaketan ikusle egon gabetanik. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 134. orr.

Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora, mendizerri haiek sua pizten zutela ardi izterra jateko asmoz. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 148. orr.

22 mendi zulo (orobat mendizulo) mendiko zuloa.

Bandidu hotsa zabaltzen zenean, berriz, hartu zaldia eta mendi zuloak eta baso ilunak miatzera aurreratzen nintzen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 160. orr.

Jaitsi zaitez Libanotik, jaitsi Amanako gailurretik, Senir eta Hermon tontorretatik; utzi lehoien eta panteren mendizuloak. Elizen arteko biblia   Kt 4,8

23 mendiko bide

Ia ordu bete egin dugu mendiko bide bihurgunetsu batean gora. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 187. orr.

Ordu erdi luzeko ibilaldia, mendiko bide aldapatsuan gora, pagadi ederra zeharkatuz. Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Horretaz gain, diruaren parte bat mendiko bideak zaintzeko erabiliko da, bertzeak bertze, GR10 eta GR8 bideak. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Hilerrietatik aparte ere, mendiko bide baten bazterrean hilarri bat agertuz gero, pausoak gelditu eta errespetu handiz begira geratuko nintzaion. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 22. orr.

24 mendiz mendi

Igandean, Baztango itzulia, oinez, mendiz-mendi, Erratzutik Erratzurat. Herria   2001-05-31

Orotarat 80 bat kilometro mendiz mendi. Herria   2003-06-12

Bidez bide, mendiz mendi eta presarik gabe. Herria   2001-02-01

Hoinbeste urrats, mendiz mendi, zelaiez zelai, hoinbeste zubi, eta hiri handietan ezin finituzko karrikak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 226. orr.

Txikitan, gu behin batean Ataundik Altsasuraino joan ginen, mendiz mendi, autoak ikustera. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 151. orr.

25 su-mendi ik sumendi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aizkorri mendi (9); aizkorri mendi maratoia (4); amozko mendi (4); ararateko mendi (9); cho oyu mendi (4); europako mendi (16); europako mendi txapelketa (6); euskal herriko mendi (8); euskal mendi (4); frantziako mendi (4); idauze mendi (11); inguruko mendi (21); izeneko mendi (4); la verna mendi (6); larrun mendi (8)

mendi alde (10); mendi aldean (12); mendi aldeko (13); mendi aldera (43); mendi aldera jo (9); mendi aldetik (5); mendi arte (5); mendi artean (10); mendi arteko (8); mendi barrenean (6); mendi bat bezain (4); mendi baten magalean (6); mendi bide (9); mendi bidea (5); mendi bixta (5); mendi bizikleta (4); mendi bizkar (6); mendi bizkarrean (4); mendi buelta (11); mendi buelta bat (4); mendi elkarteak (10); mendi elkarteak antolatzen (5); mendi erraldoi (4); mendi eta muinoek (4); mendi eta oihanetan (5); mendi eta zelaietan (4); mendi gailur (15); mendi gailurra (4); mendi gailurrak (6); mendi gailurrean (13); mendi gailurreko (4); mendi gailurrera (4); mendi gailurretan (9); mendi gain (13); mendi gaina (5); mendi gainak (5); mendi gainean (17); mendi gainera (5); mendi gainetan (14); mendi gainetik (4); mendi garai (13); mendi garai batera (4); mendi garaiak (8); mendi garaietako (4); mendi garaietatik (4); mendi giroko (5); mendi gora (9); mendi gorena (4); mendi gorenetan (4); mendi gune (8); mendi handi (21); mendi handiak (5); mendi harritsuen (5); mendi harritsuetako (4); mendi hegaletan (7); mendi hegi (4); mendi hegian (5); mendi honen (6); mendi honetan (8); mendi honi (6); mendi honi aldatu (4); mendi hori (14); mendi horiek (8); mendi horien (7); mendi horietan (20); mendi ibilaldi (12); mendi ibilaldia (18); mendi ilun (6); mendi inguru (4); mendi inguruan (5); mendi inguruetan (6); mendi irteerak (4); mendi kasko (30); mendi kaskoak (6); mendi kaskoan (12); mendi kaskoetan (11); mendi kaskorat (8); mendi kate (6); mendi kaxko (5); mendi lasterkaldi (6); mendi lasterkari (4); mendi lepo (10); mendi lepoetan (4); mendi lerro (9); mendi lerroaren (4); mendi magal (4); mendi magalaren (4); mendi magalean (8); mendi magaleko (6); mendi magaletako (4); mendi magaletan (4); mendi malda (6); mendi maldan (4); mendi maratoi (4); mendi maratoia (5); mendi martxa (33); mendi martxa egingo (4); mendi martxak (4); mendi martxan (6); mendi mazela (19); mendi mazelan (10); mendi mazelaren (4); mendi mazeletako (4); mendi mazeletan (12); mendi mendian (4); mendi muino (8); mendi muinoak (7); mendi osoa (11); mendi punta (4); mendi sakratua (4); mendi sakratuan (4); mendi santu (8); mendi santuan (20); mendi santuaren (4); mendi santura (4); mendi ta (7); mendi taldea (4); mendi taldeko (4); mendi tontor (12); mendi tontorrak (4); mendi tontorrean (10); mendi tontorretan (4); mendi txapelketa (7); mendi txapelketako (4); mendi txapelketako lehen (4); mendi xoko (6); mendi xola (16); mendi zintzur (4); mendi zoko (10); mendirik mendi (8); mendiz mendi (53); mendiz mendi ibili (4)

munduko mendi (6); ursu mendi (13); ursu mendi elkarteak (5); urtsu mendi (5); zortzimilako mendi (5)

ararat mendia (5); cho oyu mendia (5); everest mendia (4); itsasoa eta mendia (4); la verna mendia (7); libano mendia (5); mendia bezain (10); mendia igo (6); mendia maite (6); mendia utzi (6); metroko mendia (4); patuaren mendia (4); sion mendia (6); urgull mendia (4)

euskal herriko mendiak (5); inguruko mendiak (14); mendiak baino (8); mendiak bezain (7); mendiak eta haranak (4); mendiak ikusi (4); mendiak ikusten (4); mendiak mugitzen (4); mendiak zeharkatu (5); ural mendiak (11); zortzimilako mendiak (4)

ararat mendian (7); gargano mendian (4); garizim mendian (4); gauaz mendian (4); gilboa mendian (5); horeb mendian (11); jaizkibel mendian (4); karmel mendian (6); la verna mendian (20); mendi mendian (4); mendian baino (5); mendian barna (5); mendian barrena (12); mendian behera (45); mendian behera erori (4); mendian bizi (13); mendian egon (5); mendian erakutsi (5); mendian gaindi (8); mendian galdu (4); mendian galduta (5); mendian galdutako (6); mendian goiti (5); mendian gora (118); mendian hil (9); mendian ibili (11); mendian ibiltzea (4); mendian ibiltzeko (15); mendian ibiltzen (16); mendian zebilen (4); mendian zegoen (4); mendian zehar (4); moria mendian (4); sinai mendian (15); sion mendian (13)

ararat mendiaren (13); ararat mendiaren sumina (6); fuji mendiaren (5); fuji mendiaren tankera (4); jaizkibel mendiaren (4); larrun mendiaren (10); mendiaren azpian (5); mendiaren gailurrean (6); mendiaren gailurrera (11); mendiaren gainean (6); mendiaren gainera (5); mendiaren inguruan (7); mendiaren kaskoan (4); mendiaren kaskorat (4); mendiaren magalean (13); mendiaren maldan (4); mendiaren oinetan (6); pisga mendiaren (4); sinai mendiaren (4); sion mendiaren (6)

mendiari begira (7); mendiari buruz (10); mendiari buruzko (6)

mendien artean (15); mendien arteko (12); mendien gainean (5); mendien gainetik (6); mendien inguruan (4); mendien kontra (4); ural mendien (8)

inguruko mendietako (4); ural mendietako (4)

europako mendietan (5); euskal herriko mendietan (5); inguruko mendietan (16); israelgo mendietan (7); mendietan barna (6); mendietan barrena (8); mendietan bizi (9); mendietan gaindi (16); mendietan gora (5); pirineo mendietan (5)

ural mendietara (4)

ekialdeko mendietatik (5); mendietatik jaisten (4); ural mendietatik hara (4)

mendiez bestaldeko (4); mendiez bestaldera (4)

errege mendiko (6); espainiako mendiko (5); espainiako mendiko duatloi (4); europako mendiko (7); ezkaba mendiko (4); idauze mendiko (11); la verna mendiko (7); larrun mendiko (4); mendiko artzaintza (4); mendiko bide (4); mendiko bideak (4); mendiko bizikleta (5); mendiko borda (4); mendiko botak (7); mendiko duatloi txapelketa (4); mendiko errepide (4); mendiko etapa (7); mendiko etapak (4); mendiko etapetan (14); mendiko europako (4); mendiko landan (9); mendiko sailkapena (11); mendiko sailkapena irabazi (6); saint michel mendiko (4); subasio mendiko (6)

jaunaren mendira (5); mendira atera (6); mendira begira (4); mendira begiratu (4); mendira eraman (8); mendira eramaten (4); mendira igo (43); mendira igo zen (24); mendira igo ziren (5); mendira igotzeko (5); mendira igotzen (6); mendira jo (13); mendira jo zuen (4); mendira jo zuten (5); mendira joan (33); mendira joan zen (7); mendira joatea (5); mendira joateko (11); mendira joaten (17); moises mendira igo (4); sinai mendira (6); sion mendira (11)

hermon mendiraino (4)

mendirik mendi (8)

menditik behera (5); menditik jaisten (4); menditik jaitsi (23); menditik jaitsi zen (6); menditik jaitsi zenean (5); sinai menditik (5); sion menditik (4)

mendiz inguratuta (4); mendiz inguratutako (4); mendiz mendi (53); mendiz mendi ibili (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus