Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendigoizale 1 iz mendizalea, bereziki mendi goietara igotzen dena. ik alpinista.

Egun hotan, bi mendigoizale euskaldun hupatu dira Lhotse mendiaren kasko-kaskoraino. Herria   2003-05-29

Uztailaren 15ean, asteartez, Jon Beloki mendigoizaleak moldatutako "Jainkosen altzoan" diaporama. Herria   2003-07-10

Egunkariak zioenez, Rahn mendigoizale porrokatua zen eta azken egun haietan txango bat egiten ari zen mendialde hartan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 235. orr.

Mendigoizale suharra zen Manex, euskaltzale, abertzale eta historialari suharra zen bezala. Berria - Kultura   2004-05-05

Lehen mendigoizale nintzena mendibehezale bihurtu nintzen, neure arima barruko isuri ilunari men eginik. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 21. orr.

Bezperan iritsi zen Cho Oyun zendutako mendigoizale gaztearen gorpua jaioterrira. Berria - Kirola   2004-11-10

Mendizale elkartea antolatu; herri arteko mendigoizaleen topaketak bultzatu... Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 94. orr.

Baztango mendi ibilaldia iraganen da ere igandean, Baztango Mendigoizaleen Elkarteak antolaturik. Herria   2005-05-26

2 (hitz elkartuetan)

Larunbat aratsean, Posta biltokian, mendigoizale filma. Herria   2003-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus