Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendikate (orobat mendi kate; Hiztegi Batuan mendikate agertzen da) iz elkarri lotuak dauden mendien multzo handia. ik mendilerro.

Laster burdinbidea egingo dute Permekin lotzeko, Ural mendikatea gurutzatuz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 302. orr.

Jekaterinburg, ikuspuntu geografikotik, Asiako hiria da, Ural mendietatik hara kokaturik baitago, mendikatearen ekialdeko azken hegaletan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 169. orr.

3.500-4.400 metroko garaieran ari dira lanean, Ande mendikatean. Berria - Gaiak   2006-04-19

Argi pixka bat bazegoen oraindik, eta gure mahaitik Atlas Handiko mendikate elurtua ikusten genuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 222. orr.

Eskuinera, iparraldean, Kantabriako mendikatearen masa ederretsiz, Picos de Europa famatuak urrunera asmatzen nituen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 150. orr.

Kaspiar itsasoaren hegoaldean zut, hantxe Elbruz; mendikate luze bat, gailurrik garaienak 6.000 metrorainokoak dituena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 262. orr.

Hegazkinak itzuli bat egin zuen Sierra Nevada mendikatetik hara, Washoe Valleyko goi-ordokiak zeharkatzeko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 151. orr.

Aldez alde, ezkerrean Larrun eta eskuinean Atxuria mendiak agertu zitzaizkigun mendikate batek lotuta. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 34. orr.

1.500 kilometroko itsaspeko mendikatea. Berria - Gaiak   2004-09-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus