Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mendixka (orobat mendiska g.er.) 1 iz mendi txikia edo garaiera txikikoa. ik muino.

Usaian bezala, mendia edo edozein mendixka aski zait, beste norbait bilakatzeko. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 44. orr.

Mendixka baten tontorrean zegoen, eta Naches ibaia ikusten zen bertatik. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 71. orr.

Hemen mendixka eztiak daude. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 204. orr.

Belokeko mendixkaren zolan. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 14. orr.

Muskildiko mendixka baten kaskoan. hantxet, Akoka mendixka inguratu orduko, Atxuria mendi pollitaren lepo batean. Herria   2004-08-12

Tomsk, hogeita bost mila lagunen bizilekua, modu ikusgarrian hedatzen da mailaka-mailaka hegal aldapatsu samarreko mendixka batean gora. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 303. orr.

Lertxunez, haltzez eta haritz bakan batzuez estalitako mendixkek zeru ertzaren lerro patxadazkoa marrazten zuten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 125. orr.

Mendixketako herriak ikusten genituen pasaeran bi aldeetako maldetan, han-hemenka sakabanaturik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 185. orr.

Herri ttipi batzuk mendixka artean barreiatuak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hantxe, mendixka mazeletan, gatzak lur grisari moldatzen dizkion mihise xuriak eguzkitan daude. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 115. orr.

Aurrean daukaten mendixka-muinoen gainetik altxatzen den bizkarrak Oskitx duela izena esaten ari zaio. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 197. orr.

· Ez zen han zuhaitzik babesteko, baina baziren errepiderako zehatutako harri-mendixka batzuk, eta haietako batean Martin jarri zen eta bestean atzerritarra. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hakila mendixkan (3)

mendixkaren gainean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus