Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkatari 1 iz ondasunak edo salgaiak erosiz eta salduz ogibidea irabazten duen pertsona; denda baten jabe den pertsona. ik salerosle.

Antzina, Kairo hirian, izan omen zen Sams Al-Din izeneko merkatari aberats bat. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 168. orr.

Aita Akreko merkatari handia zuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 9. orr.

Sortuko diren lanpostuak, ordea, galduko direnak baino gutxiago izanen direla salatu dute merkatari txikiek. Berria - Harian   2005-10-26

Gaueko ordu ttikietan, merkatari kristau bat agertu zen ingurumari hartan. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 64. orr.

Merkataria, itzalgarria bada, ez da merkatari hutsa, negozio-gizona ere bada nola edo hala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 507. orr.

Azaldu zion merkatari veneziarraren laguntzaileak nafarrari zein zen bere lana. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 176. orr.

Moskutik Irkutskera zihoan merkatari soil bat zen, Nikolas Korpanoff izenekoa. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 64. orr.

Hala, handizkako merkatariak BEZa aurrezten du. Berria - Ekonomia   2006-01-29

Tamalez, merke-merke saldu diet eztia merkatari batzuei. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 80. orr.

Hain zuzen ere berorrengana ekarri nauen merkatariak erosi ninduen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 73. orr.

Merkatarien eta ostalarien elkarteek bat egin dute greba egunarekin. Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Merkatariak arroz guztia berenganatu eta espekulatzen hasi ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 26. orr.

Nafarroako metaleko merkatariek greba mugagabea hasiko dute bihar. Berria - Ekonomia   2004-06-13

Zerbaitek merkatariari traba egiteak ez du esan nahi baitezpada merkataritzari traba egiten dionik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 17. orr.

Merkatariak ziren merkataritzako kredituaren agenteak, baina bankuak ere laster sortu ziren, nazioarteko tratuetatik haiek ere. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 25. orr.

Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 20. orr.

Merkatariak eta finantzariak estatuko aparatuen maila guztietan sartu ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 34. orr.

Ia ez da, beraz, jenderik hirugarren estatua osatzeko, hots, eskulangileak eta merkatariak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 85. orr.

2 irud/hed

Minaren merkatariek era askotako etekinak atera dituzte. Berria - Harian   2005-03-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hark antolatzen zuen merkatari-konboien babes militarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 24. orr.

Hara iritsitakoan, merkatari-karabana batean, Bakurainoko bidea egin zuten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 176. orr.

Hogeita bi urte bete berritan Juan Duñabeitia merkatari-ontzietako kapitaina zelarik, [...]. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 26. orr.

Ikasketa laburren ondoren, irabazi oneko merkatari-negozioetara eman zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 741. orr.

Sarriegi merkatari lanetan aritu zen Donostian, horixe zuen lanbidea. Askoren artean   «Rataplan» - 67. orr.

Bizkaian bezala merkatari lanbidean sartu ziren, Hego Afrikatik ekarritako diamanteak taiutu egiten zituzten, gero Europako errege-erreginei saltzeko. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 97. orr.

Merkatari jarduera bihurtzen ditu zerbitzu publikoak. Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Britainiar Indiako funtzionarioak ere merkatari-klasetik erreklutatzen ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 88. orr.

Iparraldeko antzinako hiri guztiak ikustera eraman ninduen, garai batean merkatari-ligak osatzen zituzten eta mundua menpean zuten hiriak. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 85. orr.

Kontrabando hitzak laztu egin ditu pasearien begitarteak, bekatu larria baita merkatari hirian, bakanetakoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 22. orr.

Mikel Strogoff eta mujik-a berehala iritsi ziren beheko hiriaren merkatari auzora. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 202. orr.

Gaztaroan aitaren merkatari-etxean inguruan izan zuen erlijio-itxurako guztitik hondar higuingarri, garratz eta sumingarri bat besterik ez zitzaion gelditu. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 80. orr.

Ugazabandre gazte bat irudikatu ohi zuen, lerdena, azalmintz zurikoa eta bizia, merkatari-familia batekoa beharbada. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 398. orr.

Argi zegoela merkatari odola zebilela haren zainetan. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 12. orr.

Itsas negozioetan zebilen merkatari jendearekin ontziratu nintzen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 188. orr.

Bere merkatari bizitzako hanka-sartzerik handiena egin eta handik gutxira. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 20. orr.

Urte hartako maiatzaren hasieran merkatari talde batek jo zuen beragana. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 44. orr.

Merkatari Elkarteko zuzendaritza osoa zegoen bertan Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 27. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mocco ontzi merkatari aberatsa abordatzean, ez zuten aurkitu zerez neurtu kapitainaren urre-hauts parteak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 142. orr.

Irule-gremioen, ehuleen eta oihal-merkatarien protestak alferrikakoak izan ziren. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 19. orr.

Ale-merkatari baten bulegora. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 91. orr.

Olio merkatari jantzian, nola ezagutu lapurren burua? Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 106. orr.

1944ko udan zeharkatu zuen Alois Miedl arte-merkatari germaniarrak Hendaiako muga. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 52. orr.

Eguna argitzen ikusi zuen Beiraki Merkatariak, eta goizeroko itolarria sentitu zuen.· Simeon eta Lebi anaiak, indarkeri merkatariak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 70. orr.

5 (izenondo gisa)

Burgesia merkatariaren lehentasunik eta ilusiorik gabe. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 82. orr.

Aluan ez zen gerraren aberats berri haietarikoa, ezpada "merkatari baten seme merkataria", berak esatea atsegin zuen bezala. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 90. orr.

-Heure dirua sakelan daukak, gogoak ematen dian bezala xahutu ahal izan duk, ardo, haxix eta emakume merkatariak aberastuz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 154. orr.

Betiere nazio txikiak merkatari onak izan direlako. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus