Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

merkealdi (orobat merke-aldi eta merkaldi g.er.) 1 iz prezioen beheraldia, bereziki dendetan aldian behin egiten dena.

Ekainaren 28an, 10etatik 16ak arte, Merkealdi erraldoia muntatzen dute Kanboko Xalbador kolegioan. Herria   2003-06-26

Epaiak dioenez, «erkidegoetako legeek» ezin dute arautu merkealdiaren iraupena, eta ezin dute erabaki zer den merkealdia. Berria - Ekonomia   2004-10-21

Merkealdian salneurria da behera egiten duen bakarra, ez produktuaren kalitatea. Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Udako merkealdia dela eta, ordea, merkatu ziren jantzi eta oinetakoen prezioak. Berria - Ekonomia   2004-09-11

Prezioak %0,6 jaitsi ziren urtarrilean, merkealdiarengatik. Berria - Ekonomia   2004-02-14

Karrotxo zuri batekin ibiltzen zen saltzailea, bata zuriarekin, eta izozkiak merkealdian zituen, udatiarrak desagertu zirenetik ia sobran zituelako. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 21. orr.

Merkealdiko liburu-denda. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 188. orr.

· Azokez eta egun bateko merkealdiez gain, liburuarekin lotutako hainbat ekitaldi ere antolatu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Liburuaren Nazioarteko Eguna gogoratu eta ospatzeko. Berria - Kultura   2006-04-19

2 pl

Astelehenean, komertsanteen merkealdiak eta feriak karriketan. Herria   2004-07-05

-Larunbatean, Donapaleun, merkaldien eguna. Herria   2005-08-11

Merkealdien eragina nabaritu, eta prezioak %0,1 jaitsi ziren otsailean. Berria - Ekonomia   2006-03-15

Merkealdien bukaerak eta petrolioaren etengabeko igoerak dute, batez ere, inflazioaren gorakadaren errua. Berria - Ekonomia   2004-11-13

Merkealdietan ere, erosleek beren eskubideak dituztela gogorarazi dute. Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Merkealdiak direla eta, denda irekia zen. Berria - Ekonomia   2004-01-13

Altzariak ez ziren merkealdietan erositakoak. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 13. orr.

Merkealdiak tokatu, eta espaloi guztiak jendez gainezka. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 176. orr.

Eibarrek fitxaketak egiteko dituen mugak ikusita, merkealdietan erosketak egin beharrean izango dira eibartarrak. Berria - Kirola   2004-07-25

3 (hitz elkartuetan)

Bere sindikatuaren garaipenak ekarri ditu gogora, besteak beste merkealdi egunetan dendak gauez ixtearen kontrako garaipena. Berria - Harian   2006-05-02

Azkenean, norbaitek harrotu ditu bazterrak eta merkaldi-egun hori helduden larunbatean izanen da. Herria   2005-09-22

Ia arratsaldeko zazpiak dira, merkealdi-garaia da. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 155. orr.

Hala ere iduritzen zaie udako merkealdi denbora sobera luze ezartzen duela administrazioak. Herria   2004-09-23

· -Egingo nuke sute baten ondorengo arropa-merkealdietan eskuratu duela. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

merkealdiek eragin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus