Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mespretxagarri eta (54 agerraldi, 10 liburu eta 9 artikulutan; orobat mespretxugarri g.er. eta mezpretxagarri g.er.) 1 izond gutxiesgarria. ik mesprezagarri.

Gizakia gezurtia, mespretxagarria eta heriotzaren beldur bizi den animalia baino ez delako. Berria - Kultura   2004-07-07

Gizona izaki zital eta mespretxagarria baita. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 56. orr.

Gérard-ek, [...] zeiharkako irri zozo, ezaxol eta mespretxagarriarekin erantzuten dio. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 173. orr.

Ez zuen edertasunik, itxura mespretxagarria baizik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 175. orr.

Bere begietarako buztinezko ontzi mespretxagarri baino ez zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 887. orr.

Munduak zorotzat eta mespretxagarritzat duena aukeratu duelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 260. orr.

Eudelek erantzun zion akusazioa «mespretxagarria» zela. Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Mespretxagarria iruditu zitzaion entzuten egotea, han egotea. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 89. orr.

2 baztergarria.

Airbusek garai hartan ez zuen gaitasunik Boeing taldeari itzal egiteko, hegazkin «kopuru mespretxagarria» fabrikatzen baitzuen, AEBetako enpresaren arabera. Berria - Ekonomia   2004-01-18

3 (adizlagun gisa)

Guztiz mespretxagarri agertzeko eta besteei benetako aitortzaren etsenplua erakusteko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 216. orr.

Nola ez mespretxagarri sentitu hildakoarekiko haserrea, aiherkundea eta herra bera gutaz jabetzen direnean? Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus