Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mespretxu (430 agerraldi, 98 liburu eta 123 artikulutan; orobat mespretxio g.er. eta mezprexu g.er.) 1 iz gutxiespena. ik mesprezu.

Mutilak hotz eta motz begiratzen dio neskari, mespretxu eta tristeziaren arteko keinu bat duela ahoan. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 9. orr.

Bere buruaren mespretxua eta apaltasun egiazkoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 214. orr.

Mespretxuak, nahigabeak, sufrimenduak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 159. orr.

Pariseren mementoko ihardespen bakarra mespretxua da. Herria   2003-01-21

Mehatxu eta mespretxu. Herria   2004-02-26

Mespretxu hori maitasun bilakatuko delako nobelan zehar, ezkontzarekin amaitzeko noski. Iban Zaldua   «Itzalak» - 147. orr.

Hiritarren mespretxuak gorabehera, nire kolegio hura, Donostiako La Salle, toki ona izan baitzen niretzat. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 18. orr.

Gure jarrerarekin arabarrei mespretxu egiten geniela. Berria - Harian   2006-02-22

Bere odoleko bastartarenganako mespretxua zeriola. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 47. orr.

Italiaganako mespretxu horrek aita-amak eta gu guztiok ere hartzen bide gintuen, gure ohiturak eta gure bizitza osoa. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 143. orr.

Mespretxua zion Alejandrori eta ia gorrotoa aitari. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 36. orr.

Gero nolako mespretxua nion erakusteko ttu egin nuen lurrera bere aurrean. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 168. orr.

Irain, mespretxu eta jauntxokeria merkea barra-barra darabilen irrati-uhinetako izar itzaltsuak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 86. orr.

Juduak, niretzat, mespretxua besterik merezi ez duten izaki miserableak direla. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 84. orr.

"Bizkorragoa hintzela uste nian", esan zuen Ubanbek mespretxuz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 227. orr.

Izetak eta Haussonvillek mespretxuz begiratzen zioten eliz aldera zihoan jendetza hari. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 160. orr.

-Zeure buruaz arituko zara, Peaceful andrea- ihardetsi zion Mollyren amak, mespretxuzko irribarreaz muzin eginez. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 74. orr.

Kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Bere lagunarenganako mespretxu handia sentitzen hasi zen Julio Aracil. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 87. orr.

Beren aurrekoen mespretxu bizi horrekin, mazedoniar enperadoreak Justinianoren Kodea berpizteko zereginean saiatu ziren. holako erranak salatzen du gure hizkuntzen kontrako mespretxu ikaragarria. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 282. orr.

Prokuradoreak ere mespretxu izigarria agertu du, fermuki bainan baketsuki jokatzen diren gazte horier buruz. Herria   2004-01-15

Mespretxu berezi batez beztitzen da hor "poeta" hitza. Herria   2003-10-23

Gorroto sakon bat zen, sentitzen duenari baretasuna ematen dioten horietakoa, mespretxu epiko, harro bat. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 232. orr.

Esperientziak iluminatuaren jakinduriazko mespretxu errukitsuz goitik behera begiratzen. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 156. orr.

Euskal Herriko sozialistak mespretxu totalaren tradizio horren heredero eta jarraitzaile suharrenak berak paratu dira. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bitartean irain eta mespretxu hitzak esanez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 946. orr.

Urduri egongo da denbora guztian, eta samintasun, mespretxu, larritasun, laztura keinuz jarraituko ditu haien arteko hitza. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 96. orr.

Lisa ederrarekin topo egin eta haren mespretxu begirada itzuli zion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 187. orr.

Kristinaren mespretxu hotsa hiztegiko edozein hitz baino adierazgarriagoa izan zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 370. orr.

-Hauek dira eztabaida ergelak! -esaten zuen Margaritak mespretxu-muzin batez. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 39. orr.

Badirudi mespretxu ardatz bi daudela gure munduan: bata iparraldetik hegoalderantz doana, eta bestea mendebaldetik ekialderanzkoa. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus