Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mesprezu (130 agerraldi, 40 liburu eta 5 artikulutan; orobat mesprezio 55 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1ean, eta mezprezu g.er.; Hiztegi Batuan mespretxu agertzen da) 1 iz gutxiespena.

Mirespenari kontrajartzen zaio Mesprezua, haren kausa hau baita gehienetan. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 329. orr.

Erantzuna iraina eta mesprezua, errepresioa eta jipoia izan dira.Gure produkzioarekiko interesa berpiztu egin behar dugu, azken urteotan interes falta eta mesprezu ezkutu bat azaleratu direlako. Berria - Harian   2005-04-02

Etengabe borrokatu baitziren [agoteak] XVI. mendetik hasita, jasaiten zuten mesprezioa eta bazterketa geldiarazteko. Herria   2003-10-30

Nekeak gogoa galtzera eramaten ditu, eta gogoa galtzeak, laster, mesprezura. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 140. orr.

Erruki izango nauzu, mesprezu izango didazu, halakoxe miserian baitago nire gogoa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 174. orr.

Eta damudun nintzen; zeren, barru-barruan, mesprezu pixka bat izan bainion beti. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 41. orr.

Aginteari mesprezuz gogor eginez. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 284. orr.

Gazteak mesprezuz erantzun zion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 150. orr.

Mesprezuzko begirakunea josi zion langileak ezarri berria zuen irratiari. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 26. orr.

Mesprezuzko ezpain okertze bat eginez behatu die bekoz beko. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 36. orr.

Bere herrialde maitatuari buruz egiten dituen komentario isekari eta mesprezuzkoengatik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 253. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Eta hori esan bitartean mesprezu-keinua egin du amak-. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 50. orr.

Eta aitak, aitona Nikolasi mesprezu puntu batez behatzen ziola, honela ihardetsi zion: [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 133. orr.

Mesprezu-aurpegikeraz ibiltzen hintzen ehizan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 133. orr.

"Betiko hemengoak gara" zioten, beren buruak sinetsirik edo sinetsarazi nahirik-, joan egiten ziren, azken etorkinentzako mesprezu eta narda-aztarnak atzean utzita. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus