Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metodo (orobat metoda g.er.) 1 iz emaitza edo helburu jakin batera heltzeko, adibidez zientzian egia aurkitzeko eta frogatzeko, egin behar diren gogo urratsen multzoa.

Proposamenak metodo bat dakar, eta metodo horrek ez du behin ere huts egin. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 131. orr.

Inspirazioa eta horrelakoak ere ez baitira deus metodorik gabe. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 108. orr.

Metodo bera erabil daiteke itsasoz egindako bidea neurtzeko ere. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4970. orr.

Bakoitzak, izan ere, bere metodoaz baliatuz erantzuna eman zion Apolok Delori buruz egindako galderari. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 4150. orr.

Metodo berbera ahabiari aplikatuz eta esnearekin nahastuz purpura dotorea egiten dute. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3550. orr.

Bai Oginoren metodoarekin, bai atzerako martxarekin beti dago nahi gabe haurdun geratzeko beldurra. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 87. orr.

Dela agiri mordoa modu sakonean jorratzeko, dela datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 17. orr.

Ultrasoinuen bidezko metodo bat aztertzen ari gara, enpresa batek eskaini digu... Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 130. orr.

Nik niotsen ez nintzela anarkista, ez nituela metodo horiek onartzen. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 55. orr.

Metodo hori erabilgarria gertatu da beste logika batzuetara aplikatzeko ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 152. orr.

Harentzat, aljebra ez zen zientzia, metodoa baizik: metodo unibertsala. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 351. orr.

Arazoa etikoa zenez, ipuina plajiatzeko metodo baten kasu praktikoa bailitzan argitaratu nuen, hartara aitortua geratzen baitzen gaiztakeria. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 147. orr.

Ekonomiako iragarpenetan asmatzeko metodo baten bila ari zela, baina oraindik ez zuela emaitza positiborik lortu. Iban Zaldua   «Itzalak» - 96. orr.

2 (izenondoekin)

Metodo okerrak, ehuneko 29,5 dontsua ematen zuen etengabe; metodo zuzenarekin, berriz, zabal barreiatzen ziren emaitzak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 211. orr.

Metodo kaltegarri batek instituzio onuragarri bat usteldu du. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Ez dut uste neskatxak limurtzeko oso metodo gomendagarria denik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 31. orr.

Garunak metodo eraginkorrak baititu estimulu indartsu bat agertzen denean sentikortasuna gutxitzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 144. orr.

Badago metodo farmakologikoa erabiltzea, kirurgikoaren ordez. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 115. orr.

Poliziak "metodo" propioa dauka bere datuak zehatz eta ziur egiaztatzeko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 71. orr.

Metodo matematiko berriak garatzen ari dira argazkietan egindako aldaketak detektatzeko. Berria - Gaiak   2006-01-31

Metodo zientifikoaren jarraitzaileei dagokienez, hauek metodo dogmatikoaren edo eszeptikoaren arteko aukera dute. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 283. orr.

Metodo axiomatikoaren defendatzaile sutsua Hilbert logikaria izan zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 142. orr.

Horrela ulerturik, gramatika egiteko metodo taxonomikoak lekuz kanpo gelditzen dira. zeren eta arrazoiketaren metodo induktiboa tresna osagabea baita nabarmenki proposamen negatibo bat frogatzeko. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 12. orr.

Metodo deduktiboari jarraituz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 80. orr.

Filosofoek infinituraino deskribatzen dute metodo hipotetiko-deduktiboa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Galtzea metodo kontua da. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 117. orr.

Erregistratzeko eta oharrak hartzeko metodo-multzo oso bat erabili ahal izan dela. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 191. orr.

Hasteko, metodo arazo bat dago, positibismoaren eta metafisikaren artean ezbaiti. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikerketa-metodo bat da nobela, gogoetarako fikzioa. Berria - Kultura   2006-02-19

Heroi bihurtu nahi nuen, nire herriaren aldeko borroka-metodo berriak sortu. On-line analisia (hala deritzo une bereko lan-metodo horri). Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 92. orr.

Hurrengo kapituluak ekintza-metodoak aztertzen ditu, bai komunista eta bai JOCeko taldeen ekintza estrategiak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 30. orr.

Mendebaldeko ekoizpen-metodoak eta kontsumo-arauak eraman zituzten herrialdeotara. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 117. orr.

Mendebaldeko nekazaritza-metodo zientifikoak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 383. orr.

Errusiarrak Mendebaldeko administrazio-metodo berrietara bultzatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 87. orr.

Eurostat estatistika erakundeak «datuak egiaztatzeko ikuskaritza metodo zientifiko bat» ezartzeko eskatu dio Europako Batzordeari. Berria - Ekonomia   2004-09-24

"Eskolastikoa" deritzan beren gogoeta-metodoaren ezaugarriak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 61. orr.

Jarraitzen nuen analisi-metodoa ez zen gehiago liburu-dogma bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 103. orr.

Bide hori nabariagoa da hermeneutika-metodoaz baliatzen direnengan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 267. orr.

Kontrazepzio metodoak -kondoia, espermizida, pilula, DIUa, basektomia- koitoa egin baino lehen edo koitoa egin bitartean erabiltzen dira. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus