Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

metropoli (orobat metropolis g.er.; Hiztegi Batuan metropoli agertzen da) 1 iz hiri handia, estatu edo eskualde bateko hiri nagusia.

New York munduko bigarren metropoli bihurtuko duen dekretua onartu du. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 32. orr.

Hegazkinetik jaistear ginela, andereak leihotik metropoliko bide nagusiak autoz hanpatuak susmatzen zituela erran zidan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 180. orr.

Bilbo eta inguruko herriek osatzen duten metropoliaren barruan. Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Familiak Bilboko Plaza Eliptikoan zuen bizilekua, metropoliaren bihotzean, Guggenheim museotik nahiko gertu. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 165. orr.

Mendebalde globalizatuaren erretratu kritikoa egiten du Rozasek: lan baldintza kaxkarrak, etorkinen egoera prekarioa, metropoli garaikideko bakardadea. Berria - Kultura   2006-04-11

2 estatu kolonizatzailea bere koloniei buruz.

Kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren, metropoliarekin harremanak izan zituzten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 36. orr.

Elkarrekin zerikusi zuzenik ez duen lurralde multzo hori da periferia, metropoliarekiko baino ez diren eremuak, deszibilizazioa. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 40. orr.

Berriz ere, periferizazio-prozesuak metropoliaren premien arabera berregituratu zuen tokiko ekoizpena, eta prozesu horretan bertako ekonomia eta gizarte-orekak ere suntsitu zituen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 53. orr.

Ameriketan -edo dena delako kolonietan- finkatutako europarren ondorengoak, metropoliaren kontra beren herrien independentzia lortu dutenak, maiz, ondoren beren herrialdeetako aginteari eusteko eta indioa baztertzen duen elitea osatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 129. orr.

Neurri zehatzen bidez galarazi zuten metropoliek hainbat koloniaren industrializazioa, lehiakide arriskutsuak zirelako. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 297. orr.

Metropoli kolonialistako intelektualen "kontzientzia txarra". Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 125. orr.

Ez dago probintziarik metropolirik gabe, ez legerik fundatzailerik gabe, ez kanturik musarik gabe. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik metropolitano.

Tokio hiriaren metropoli-aldean Afrika osoan baino telefono linea gehiago daude. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 292. orr.

Lurralde oso baten eremua metropoli ikuspegi batera murriztuko dela gaineratu zuen.. Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Bartzelonako Metropoli Eremuko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planak. Berria - Euskal Herria   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bartzelonako metropoli eremuko (3)

metropoliaren barruan (4)

bilboko metropoliko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus