Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mihise 1 iz maindirea.

Berriro etzaten zen, mihise eta estalkien gerizpearen segurtasunean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 9. orr.

Denbora ematen zuen etzaten, SNCFko ohe hertsien mihise bereziak desplegatzen eta kotoi arruntezko estalia ez hozteko moduan hedatzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 257. orr.

Hiru urte bazuen ez zituela etxekoak besarkatu, ez zela etxeko mihiseen artean etzan, ez zituela Itsasuko landareak usaindu. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 14. orr.

Bokata horrela egin ondoan, mihiseak hedategietan ezartzen ziren, berdin hamabost edo hogei bat, alanbre batzuetarik dilindan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 185. orr.

Nork zekien noizkoak ziren mihise horiek, oraingoak baino zailagoak, segur, baina ere azkarragoak... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 185. orr.

Txitxikov mihisea baino zuriago jarri zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 520. orr.

2 hil mihisea, hil oihala.

Erregearen gorpua, ordea, urrezko mihise handi batean bildu, eta zuziek inguratuta eraman zuten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 163. orr.

Heriok hotzak ditu hatzak, mihiak eta mihiseak bezain luzeak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 85. orr.

Beste batzuek gorputzari mihise hutsa lotzen diote. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 33. orr.

Mihise bat ederrik emaiten dü hiler. Herria   2001-11-15

3 idur/hed

Aldare bat beztitu mihise xuritan. Herria   2005-04-28

Maslacqera orduko, arratsa bere mihise iluna ezartzen hasia zen gure gainean eta goseak errabiaturik geunden. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 190. orr.

Dena du arrotz bakardadearen mihiseak estaltzen duen eremu hotz horretan. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 12. orr.

4 margolaritzan, oihala. ik oihal 8.

Bere mihiseak, bere ospearen oinarri ziren margolan abstraktu koloredunak, gris edo zuri-beltz agertzen zitzaizkion orain. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 28. orr.

Migelen anaia erdiaren hazpegiak artoski eramanak ziren mihisera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 86. orr.

Nik, gutxienez, ez diat poemarik idazten, mihiserik margotzen edo eskulturarik egiten. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 116. orr.

4,50 x 2,60 metroko obra da, mihise gainean eginiko olioa. Berria - Kultura   2004-06-08

5 hil mihise (orobat hilmihise) hila biltzeko erabiltzen den oihala.

Amamaren mantalet eta kapeletak zein armairutan zeuden bazekien, hil mihise amironatuak, ezko-argiak eta izai merkezko kutxa distiratsuaren gainean pausatzen ziren hornigailu sainduak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 328. orr.

Ehizatzea eta paperera ekartzea lortzen ez badu ez diola bizirik eutsiko, paper hori bera hilmihisea bilakatuko baitzaio, besteren begiak gozatzera letorkeen hegaztirik ederrenaren hegalaren ordez. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus