Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mikatz 1 izond mingotsa.

Min egiten zioten piku mikatzak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 141. orr.

Mundua belar mikatzak baino mingotsagoa da zorioneko ezti hartatik behin bederen gozaldia izan dutenentzat. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 54. orr.

Te mikatza zen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 58. orr.

Kakao-ale hutsez egindako hautsa oso mikatza da. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 37. orr.

Aza-zopa mikatzaren usaina. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 39. orr.

Gaiztoari lore mikatzaz erantzun behar zaiok. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 84. orr.

Arimaren erdian hauspeatzen zitzaion ardo mikatz baten meia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 122. orr.

Izerdiaren zapore mikatza aurki da Inaxioren ezpain-ertzean. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 84. orr.

Eta leuna zakartzen edota mikatza eztitzen ote dian. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 122. orr.

Aviron-eko jokolariek gustu mikatza zuketen ahoan errugbiako partidatik etxera sartzean. Herria   2001-05-03

Zapore mikatz eta iraunkorra. Pako Aristi   «Note book» - 53. orr.

Txapelketak zenbait kontutan bertsolariengan utzi zuen aho-zapore mikatzak eragin zituen bertsolarien arteko lehen bilerak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 169. orr.

Pazientzia sustrai mikatza duen arbola dela, baina fruitu ezinago goxoak ematen dituena. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 196. orr.

Porrotaren zapore mikatza ahosabaiari itsatsita gelditu zait betiko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 123. orr.

Loaldi laburraren ostean geratu ohi den ahogozo mikatz hori kentzearren. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 114. orr.

Basaran heldu gabearen usain gero eta mikatzagoa zuen aireak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 139. orr.

2 irud/hed

Askoz mikatzagoa zen Martin, Martin Gonzalez Saragueta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 118. orr.

Gazia zen, ordea, gazi eta mikatza, neure irabazpiderik ez izatea, gurasoen etxean eta haien karitateari esker bizi beharra. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 79. orr.

Orduan ez zen ardo goxorik izan ordea, hitz mikatz eta eztabaida garratza baizik. Zorion mikatz batek betetzen ninduela sentitu nuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 48. orr.

Atsegin makur eta aldi berean mikatz batez ohartu nintzen nola zurruntzen zitzaion gorputza lagunaren izena ene ahotik aditzean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 284. orr.

Maitasuna deitzen zioten eta berak inoiz dastatu ez zuen eromen mikatz hura. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 14. orr.

Ni harritu egiten nintzen haren umorearekin, ez baitzen (nirea zen bezala) batere garratza, ez mikatza. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 118. orr.

Geroztik halako zinismo mikatz bat geratu zitzaion gaiari zegokion guztian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 43. orr.

Nahiz eta gertaera asko oso mikatzak izan, samurtasun handiko nobela da. Berria - Kultura   2006-03-15

Oso gogoan zuen, eta biziagotu baino ez zitzaion egin oroitzapen mikatz hura erresonantzia magnetikoan tumore bat ageri zela esan ziotenean. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 57. orr.

Non bilatzen diozu irtenbidea egoera mikatz honi? Berria - Kirola   2004-05-04

Banituen adiskide minagoak, hobeto ezagutzen nindutenak, nirekin hainbat une gozo eta mikatz igarotakoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 39. orr.

Malkoak ezkutatzeko denborarik gabe, ihes egin zuen jauregiko babes mikatzera. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 16. orr.

Eritasun hauek oso mikatzak dira. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 66. orr.

3 (izenondo elkarketan)

Halako sentsazio gozo-mikatz bat, Andreasen maitasunak eta Hesterrenganako errukiak aldi berean irabiaka sortua. maitearekin zorionaren eta etsipenaren zorabio gozo-mikatzak bizitzeko txoko bat. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 157. orr.

Izerdi usain sarkor-mikatzaz eta urduritasunaz gainezka. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 160. orr.

Atariko pasabidean barna galdu nituen begitik, zapore mikatz-eztia gelditzen zitzaidala ezpainetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 345. orr.

4 (adizlagun edo predikatu gisa)

Esku-atzea daukat zuretzat! -esan zion Kernan andreak, mikatz. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 239. orr.

Angelek barre egin zuen, mikatz, burlaka. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 283. orr.

Garratz eta mikatz agertzen direnak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 139. orr.

Etorkizun hurbila beltzenago begitantzen zaio, mikatz du gogoa, ehiztarien jostailu dakusa oraina. Jokin Urain   «Errotarria» - 55. orr.

Hurbiletik ikusita gauzak erabat aldatzen ditun, morboak duen zapore gazi-gozo hori mikatz bihurtzen dun. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 160. orr.

5 (izen gisa) mikaztasuna.

Ezin aurkituz orduko mikatzaren eta oraingo gozoaren arteko lotunea neskaren begitartearen ortzadarrean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 233. orr.

Etsipenak uzten duen mikatzaz. Gizonak patxadaz hitz egiteari ekin zion, lasai, mikatz izpirik gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 341. orr.

· Zer esan, inoren gozo-mikatzak zelatatzea lanbide duen gizon bati? Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 113. orr.

6 (izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean)

Kafearen mikatzak tonu indartsuagoan berba egiteko adorea eman zion. Josu Landa   «Odolbildua» - 35. orr.

Orduko hartan poliki-poliki edan zuen, garagardoaren mikatza zintzurretik behera lerratu bitartean su eta gar emana gogoetei. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 38. orr.

Umeek asko leundu zioten gerraostearen mikatza. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 128. orr.

Adarjotzearen makurra eta amesgaiztoaren mikatza! Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 215. orr.

Goitikaren mikatza nabari duzu aho-sabaian. Xabier Montoia   «Elektrika» - 149. orr.

Zin horrek ederki gozotu zituen despedidaren mikatzak. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gozo mikatza (3); mikatza da (5); porrotaren mikatza (3); zapore mikatza (6)

gozo mikatzak (3); zapore mikatzak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus