Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

minbera 1 izond mina erraz sentitzen edo hartzen duena; zirrara txikiei sentibera dena.

Munduen artean ez zela leizerik zabaltzen ohartzen nintzen, ez abererik eta ez jenderik, ez etsairik ez baitezpadako adiskiderik, bizidun minberak baizik. Itxaro Borda   «%100 basque» - 126. orr.

Hobe haragi minbera ukitzen ez segitzea, goxatu ordez gehiago erretzen baitu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 33. orr.

Ipurtzuloak gaur bezain minbera ez ziren garaietan, periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 120. orr.

Alderdirik minberenak aukeratzen ditik: belarriak edo sabelaldeak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 93. orr.

Untxiak, edo estoikoak dira, edo ez batere minbera oinazerarekiko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 165. orr.

Biziki presuna minbera naiz. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 19. orr.

Burua biziki pisu nuen eta bihotza arrunt minbera. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 133. orr.

Minbera neuzkan oinak oso. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 200. orr.

Gorputza baino minberatuagoa zeukan arima, eta petrikilorik edo ukendurik ez neukan hartarako. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 196. orr.

Erredura sentitu du berriz ere, biziagoa, minberagoa. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 207. orr.

2 irud/hed

Txomini korapilo minbera bat tinkatu zaio bihotzean, taupadak bizi bizi direla. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 210. orr.

Helduden astean, deputatuek dute aztertu beharra erretreten auzi minbera hori. Herria   2003-06-05

Estaturik minberenean aurkitu ninduen beraz Mathiasek, eta kurri abiatu orduko, golkoan nituenak oro kontatu nizkion. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 161. orr.

Hastapen hartan ere, deportazioaren gai minbera ez zuten hunkitu, edo doi-doia. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 104. orr.

Ondorioz, halako giro mintu eta minbera bat. Herria   2001-01-25

Eztabaida minbera baten inguruan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 113. orr.

Gure agerraldiaren zatirik minberena eta delikatuena izan daiteke hori agian. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 100. orr.

Ondorioz, irakurlea galtzen ahal da, baina liburua hesten duenean, osotasun minbera baten sentimendua ere ukan dezake. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 298. orr.

Ustez ulertu ditudan gauzak kuriostasun minberari zor dizkiot. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 121. orr.

3 (adizlagun gisa)

Aipatu biltzarrera abiatzeko unean, ahul, hauskor eta minbera sentitzen nintzen, gorago nioen eran, segurtasunez eskas. Itxaro Borda   «%100 basque» - 145. orr.

Buztanari eragiteari ekin nion, hortaz, baina ez oso eroso hasieran: zakilburua lehor sentitzen nuen eta mottoa minbera samar horregatik. Aitor Arana   «Onan» - 72. orr.

Gero eta laburrago sentitzen nuen arnasa [...] eta eztarria gero eta minberago. Txillardegi   «Labartzari agur» - 161. orr.

4 (izen gisa)

Bizkarrezurra tentetu zuen Mentxuren atzamarrek sortutako minberagatik. Josu Landa   «Odolbildua» - 25. orr.

Minbera hori sendi zen ere euskal legebiltzarrean, joanden ortziraleko bilkuran. Herria   2002-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus