Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

minbizi 1 iz gorputz ehun bateko zelulak eragabeki haztean datzan eritasuna, inguruko ehunetara hedatzeko joera duena.

Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuraz agertu zen. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 84. orr.

Ez naiz ni minbizia dutenen motakoa, nire zelulek motibo gutxi dute matxinatzeko. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 159. orr.

Minbizia eragiten duen gene bat ezeztatzea lortu dute saguetan. Berria - Gaiak   2004-10-12

Detonagailuetan erabiltzen den tritioa da minbizia eragiten duena. Berria - Mundua   2004-03-07

Proteina horiek minbizia garatzea eragozten dute. Berria - Gaiak   2004-11-03

Minbiziari aurre egiteko tratamendu berri bat ikertzen ari dira. Berria - Gaiak   2004-01-06

Atzeman diren minbizi gehienak fase goiztiarrean zeuden eta gehienak sendatu egin dira. Berria - Harian   2005-10-19

Minbizia aurkitu zioten saihetsean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 23. orr.

Ama bat zen, bost urteko seme bakarra zuena, minbiziak jota. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 37. orr.

Minbiziak azken indarrak kendu zizkionean. Jon Mu˝oz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 51. orr.

Joxemari Aranaldeapez bertsuzalea [...] zendu da Ibarra herrian, 72 urtetan, minbiziak eremanik. Herria   2005-09-29

Ortzegunean itzali da minbiziarekin Michel Dassance Beskoiztarra hiruetanhogoita hamabi urtetan. Herria   2004-09-30

Javier Uria Bilboko Athleticeko lehendakaria zendu da joan den astean, 41 urtetan, minbiziak jorik. Herria   2003-06-26

Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen Nafarroako ordezkaritzak. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

2 (izenondoekin)

Ebakuntza egiteko mahaian [...] minbizi heriogarria oso aurreratua zuela konturatu ziren, eta ez zegoela ebakuntzarik egiteko gairik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 116. orr.

Minbizi hilgarriak ez baitu atarramentu onik. Jon Mu˝oz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 11. orr.

Duela hilabete batzuk, hasieran tripako mina zirudiena minbizi zurgarri bihurtu zitzaidan. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 65. orr.

Ann Marie Rogers emakumeak bularreko minbizi erasokorra du, baina Herceptin botikaren bidezko tratamendua ukatu dio osasun zerbitzuak, oso garestia dela argudiatuta. Berria - Gaiak   2006-02-16

Minbizi orokortu baten ondorioz, Alazne Olabarrieta Garzia borrokakidea hil da Bordelen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 74. orr.

3 (izenlagunekin)

1946an hil zela, garuneko minbizi batez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 289. orr.

Buruko minbizi sendaezinak tratatzeko modu berri bat eskain dezaketela cannabinoideek. Berria - Gaiak   2004-08-15

Aurpegiko minbiziaren ondorioz masailezurra galdu zuen gizon bati ordezkoa jarri dio Akiel Unibertsitateko (Alemania iparraldea) mediku talde batek. Berria - Gaiak   2004-08-28

Gibeleko minbizia, metastasikoa, laugarren fasean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 116. orr.

Johnny Ramone The Ramones taldearen sortzailea eta gitarrista hil egin zen asteazkenean prostatako minbizi baten ondorioz. Berria - Kultura   2004-09-17

Prostatako minbiziaren genea identifikatu dute. Berria - Gaiak   2004-06-10

Hezurretako minbizia duela jakin dute, sei hilabeteko bizi-itxaropena eman diotela. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 118. orr.

Gazterik hil zelako, biriketako minbiziaz. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 9. orr.

Bularreko minbizia sortzen duen genea blokeatzea lortu dute Kanadako zientzialariek. Berria - Gaiak   2004-08-31

Bularreko nahiz umetokiko minbizi gehiago izaten dira azterketa egiten ez duten emakumeen artean. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 52. orr.

Bularreko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarrerako programa. Berria - Harian   2005-10-19

4 irud/hed

Etxe eta kale, irudi luke garapen ikaragarri azkarreko minbizi suntsitzaile bezainbat eraikizale batek kaotikoki ugaldutako herri murritz bat baizik ez dela hiria, etxe bakarrekoa eta kale bakarrekoa. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 176. orr.

Geroxeago, baina, beldurra hazten eta hazten joanen zitzaion, minbizi goseti bat bezala bere barrenak karraskatzen. Atzean utzi nahi zituen gerrako oroitzapenek eta europar erraiek hozkatzen zuten minbizi izpirituala. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 113. orr.

Kreditu mekanismo hauen bidez merkatu ekonomien minbizia sortu da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 235. orr.

Gerra eta esklabotasuna zibilizazioaren minbizi bikiak izan ziren beti gizarte-mota hau lehenengoz sortu zenetik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haragia erretzen denean sorturiko gai batek minbizi zelulen ugaritzea abiatzen eta sustatzen du. Berria - Gaiak   2006-04-04

Ustez minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa. Berria - Gaiak   2004-11-23

Lantokietan [...] beste gai kutsakor eta minbizi sortzaile gehiago daude. Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Lehenbizi, minbizi-sortzaileak dituzten elikagaiak daude; bigarrenik, salmonellak dituztenak. Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Errauste plantak dira minbizi eragile handienetakoak. Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Bularretako inplanteek ez dute handitzen minbizi arriskua. Berria - Gaiak   2006-04-23

Adituek diotenez, minbizi kasu gehienak ez dira agertzen erradiazioa jaso eta 20, 30 edo 40 urte pasatu arte. Berria - Gaiak   2006-03-26

Entzun dudanez, tratamendu horren eraginez minbizi-kasuak gertatu izan dira. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 400. orr.

Trebatuxe gara jada hainbat eritasunetarako joera neurtzen; zenbait minbizi motaren kasuan, kasurako. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 132. orr.

Edo eritasun larriak, esaterako minbizi-hantura, elefantiasia eta gangrena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 195. orr.

Bielorrusiako minbizi estatistika nazionalak. Berria - Gaiak   2006-04-19

Jean Bernard Minbizi gaietarako Zentroko arduraduna da. Berria - Gaiak   2004-09-16

· HIFU giza gorputzean dauden zelula minbizi-eragileak suntsitzeko erabiltzen den teknika da Berria - Gaiak   2004-01-20

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire birika-minbizia aienatzen ari zen, eta azken azterketaren ostean onkologoak esandakoaren arabera, bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 10. orr.

7 minbizi gene ik onkogene.

Baziren, beraz, "minbizi-geneak" edo "onkogeneak". Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruko minbizi (3); haurren minbizi (5); minbizi baten ondorioz (5); minbizi kasu (24); minbizi kasu gehiago (5); minbizi kasuak (14); minbizi kasuen (10); minbizi mota (23); minbizi sortzaile (5)

ahoko minbizia (7); azaleko minbizia (3); biriketako minbizia (17); bularreko minbizia (37); bularreko minbizia atzeman (3); bularreko minbizia duten (3); bularreko minbizia izateko (4); eragiten du minbizia (3); gibeleko minbizia (4); haurren minbizia (4); hesteetako minbizia (6); koloneko minbizia (5); maskuriko minbizia (7)

minbizia atzeman (5); minbizia aurkitu (3); minbizia aurkitzeko (4); minbizia diagnostikatu (5); minbizia du (8); minbizia duela (5); minbizia duten (31); minbizia duten haurren (8); minbizia eragin (11); minbizia eragin dezakete (4); minbizia eragiten (37); minbizia eragiten du (4); minbizia eragiten duten (17); minbizia gainditu (3); minbizia garaiz atzemateko (4); minbizia garatzea (5); minbizia garatzeko (14); minbizia garatzeko arriskua (9); minbizia ikertzeko (8); minbizia ikertzen (3); minbizia izan (7); minbizia izateko (25); minbizia izateko arrisku (4); minbizia izateko arriskua (15); minbizia saihesteko (4); minbizia sor (6); minbizia sortu (3); minbizia sortzen (12); minbizia sortzen duten (4); minbizia tratatzeko (6); minbizia tratatzeko erabiltzen (4); minbizia zuela (6); minbizia zuen (6); minbizia zuten (4)

obarioko minbizia (3); prostatako minbizia (18); umetokiko minbizia (4); umetokiko minbizia izateko (3); urdaileko minbizia (6)

biriketako minbiziak (5); biriketako minbiziak jota (3); bularreko minbiziak (5); minbiziak eragindako (3); minbiziak eraman (8); minbiziak eraman zuen (3); minbiziak ereman (3); minbiziak jota (31); minbiziak jota hil (3); minbiziak jotako (4)

minbiziarekin hiltzen (3); minbiziarekin lotu (3)

bularreko minbiziaren (23); bularreko minbiziaren aurkako (3); bularreko minbiziaren diagnostiko (3); bularretako minbiziaren (3); koloneko minbiziaren (3); minbiziaren aurka (9); minbiziaren aurkako (17); minbiziaren diagnostiko (3); minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako (3); minbiziaren inguruko (3); minbiziaren kontra (8); minbiziaren kontrako (24); minbiziaren kontrako tratamendua (4); minbiziaren ondorioz (12); prostatako minbiziaren (4)

bularreko minbiziari (5); minbiziari aurre egitea (5); minbiziari aurre egiteko (7)

minbiziaz hil (7)

minbiziz hil (3); tiroideetako minbiziz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus