Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mitin 1 iz gizarte edo politika arazoez hitz egiteko bilera ageria edo jendaurrekoa.

Bertsogintza, sermoia, mitina... zuzeneko emanaldiak dira. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 46. orr.

Luzeenean, Goebbels ikusi genuen Hanburgoko portuan emandako mitin batean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 46. orr.

Ohe gainera igota, zutik, hizketan hasi zen handik, ozen eta eskuineko besoa indarrez astinduz, mitin bat ematen ariko balitz bezala. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 60. orr.

Oroitzen zara mitinak ematen genituen denboraz? Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 265. orr.

Igandean hitza hartuko du Bilbaon Euskadiko Ezkerrak eginen duen mitinean. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 230. orr.

-Pepponek mitin handi bat egin du eta dena entzun dut nik -azaldu zuen emakumeak-. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 235. orr.

Batak euskaraz egin zuen mitineko hitzaldia eta besteak erdaraz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 64. orr.

Ernest aldiz ez da Agirreren mitinera etorri, eta hobe beharbada. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 170. orr.

Izeba Margari Euskal Emakume Batzako mitin batean. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 56. orr.

Mitin askotara joaten zen banderak hartuta, eta azkar asko adierazi zidan benetan komunista zela. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 107. orr.

CDNko presidenteak mitinak entzutera doan jendea izan zuen hizpide. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Igandeetako mitin haietan beste gauza batzuk ere gertatzen ziren. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 121. orr.

Nazien jendaurreko agerraldiak eta mitinak liskar larriekin bukatzen ziren. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 99. orr.

Utz ditzagun mitin eta futbol zelaietarako "jo ta ke, irabazi arte" eta antzekoak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 143. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalezuloko gainerako auzokideen gisara, uste izan zuen hauteskunde mitin bat baino ez zela izango, literatura arabieraz egindako hitzaldiz betea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 201. orr.

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria eta Josu Jon Imaz EBBkoa izan ziren afari-mitinean. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

3 kirol bilera.

Larunbatean lehiatuko da, Zorrotza kiroldegiko pistan, Villa de Billbao mitinaren laugarren aldia. Berria - Kirola   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mitin bat eman (3)

lehen mitina (5); mitina bukatu (3); mitina eskaini (3); mitina izango (3)

afari mitinean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus