Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

moldatu , molda, moldatzen 1 du ad antolatu, eratu, prestatu, ondu.

Stephenek asteroko ikastaldietako bat zuen egun bererako moldatu nuen Londresera egin behar nuen bidaia bat, eta neure iloba Liz Chase eraman nuen neurekin. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 232. orr.

Inuiten laguntzarekin topatu zuten Wulf etzateko moldatu zuten babeslekua, baina han ez zegoen gorpurik, ez beste inolako adierazgarririk ere. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 183. orr.

Nahastura hori berotan moldatu, eta gai gogor, arin eta merke bat ateratzen zen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 22. orr.

Zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak. Elizen arteko biblia   Sal 74,17

Arropak frailea egiten duen bezala, funtzioak izaitea moldatzen du. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 88. orr.

Baliabide gutxirekin perpausak itxuroso moldatzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 113. orr.

Orduantxe sortu, moldatu eta eraiki ziren lehenengo hiribilduak, eta haiekin batera, unibertsitateak Burgesen semeak soilik hartzen dituen eskola izango da etorkizuneko klase-zuzendariak diseinatzen eta moldatzen dituen fabrika. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 310. orr.

Denok dakigu zuzenbidea konbentzio hutsa dela, hau da, legeak eta arauak garai batean moldatu eta beste batean utzi eta aldatu egiten direla. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 217. orr.

Zenbat aro motak, zenbat populu ezberdinek, zenbat eliza eta monumentuk moldatu dute Lizarra? Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 55. orr.

Faboretxoa zor dit iaz moldatu nizkion ziurtagiri batzuen kontura. Josu Landa   «Odolbildua» - 38. orr.

2 egokitu.

Ohitura amerikarrak geure erara moldatu beharko ditinagu ba? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 267. orr.

Urteen poderioz, garaiak aldatu ahala, moldatu egin da bertuteen zerrenda. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 204. orr.

Brunsveld van Hultenek, ESAko adituen laguntzarekin, bi seinaleen frekuentziak moldatu ditu biak batera erabili eta zelula kutsatuak topatu ahal izateko. Berria - Gaiak   2004-01-20

'Copyright' araudiek Interneten arora moldatu beharko dutela dio Bravok, lanen zirkulazio librea saihestezina delako. Berria - Gaiak   2004-12-09

3 (musika edo literatura lanei eta kidekoei buruz)

Neuk moldatu nizkion koplak, berak gaia emanda, Londongo egun lanbro haietan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 72. orr.

Jakin behar da Frantziskok "Jaunaren Gorespenak" moldatu zituela bere gaixoaldian eta noizik behin bere lagunei kantarazten zizkiela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 574. orr.

Bestetik, modan zeuden piezak moldatzen zituen, hala nola pasodobleak, tangoak, mazurkak, polkak, fox-trotak... Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 15. orr.

Ruchek saiakera bikain bat moldatu zuen ontologiaz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 17. orr.

Berak moldatu du testua, zuzendu du obra, eta jokatuko du pertsonaia. Berria - Kultura   2004-12-09

Brecht eta Preverten hitzak Izagirrek moldatu ditu euskaraz kantatuak izateko. Berria - Kultura   2006-04-06

Kastigu beharra badabe semeak, bebil gorosti makila, zioen misiotako kanta aspaldikoak, Añibarrok moldatu zuenak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 273. orr.

4 (gauzaki bat) molde baten bidez egin.

Burdinolako langile batek egiten zion dei, pieza moldatuak hozten utzi ohi zituzten zabaldegitik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 96. orr.

5 gai jakin bati nahi den forma eman; forma jakin bati egokitu. ik moldeatu; moldekatu.

Zur ustelkaitza aukeratzen du eta artisau treberen bat bilatzen, zartatuko ez den irudia molda diezaion. Elizen arteko biblia   Is 40,20

Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen. Elizen arteko biblia   Has 2,7

Urrea zizelez landuz, zekor-irudia moldatu zuen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 188. orr.

Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eman zion. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 226. orr.

Artistaren gela buztinez moldatu itxurez betea da. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 164. orr.

Gizakia "plastikoa" da, hots, moldagarria; historiak moldatzen du era bateko edo bestekoa. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 238. orr.

· Bizitzan Jaungoikoak bakarrik molda dezake gogoa bere ohiko graziaren bitartez. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 296. orr.

Gu, idatzizko kultur moldeak gehiegi moldatu gaitu. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 62. orr.

Ohartu berria naiz: ale bakana izateak moldatu eta araberatu dit bizitza. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 230. orr.

Espiritu kartsuak hainbesteraino arindu eta moldatu zuen gorputza, non barrena Jainkoaren egarri bazen, haren gorputz txit santua ere egarri baitzen modu askotara. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 361. orr.

· 6 da ad aritzeko edo zerbait egiteko, adierazten diren bideei askietsirik jardun. ik konpondu.

Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 110. orr.

Neurketa une jakin batean eginez moldatu behar izango zuen Talesek: eguzki-izpiak onarriaren aldearekiko zehazki zut zirenean! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 50. orr.

Hor ez da ezer ikusten, hasteko: "moldatzen ikasi beharra dago gauzak ikusi gabe", eman zuen abisua Heisenbergek aspaldi. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 45. orr.

Oraingoz, zeure baliabideekin moldatu beharko duzu, saia zaitez bizibidea zeure kabuz ateratzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 296. orr.

Gainera, esaten zuten burmuinean ontzi bat zegoela ernal haziz betea, eta ontzi hura ez zela berriz betetzen, zegoenarekin moldatu behar zela. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 22. orr.

Orain, herrian, bertako ganaduarekin moldatu beharko duk; ez duk arraza txarrekoa, baina gobernatzeko zaila. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 147. orr.

-Tira, nire zoroarekin moldatu beharko duzu... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 314. orr.

Ikusi gabe eta ukitu gabe moldatu behar, beraz; sinestun txintxoek, maitale platonikoek eta Heisenbergek erakusten duten bezala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 186. orr.

Kasu batean zein bestean, geure nekeen saria galduko genuke, Monsieur G... rekin moldatu behar baitugu. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 147. orr.

7 egokitu.

Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo dio ingeniari hidraulikoari, duen diseinu sotilagatik, karga desberdinetara aise moldatzeko gaitasunagatik eta fidagarritasun paregabeagatik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 12. orr.

Hasiera batean erabateko ilunpean egon zen, eta itsu bat bezala moldatu zen egoera berrira. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 266. orr.

Leireren lagunak ere moldatu beharko du egoera berrira eta jolas sexual berrietara. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 34. orr.

Baina ez zen inoiz Alemaniako bizimodura moldatu, ezin izan zion herriminari eutsi. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 99. orr.

Atsoa ez zen sekula moldatu neskamerik gabe bizitzera. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 50. orr.

Latina bihurtu zen [...] Mendebaldeko ahalegin zientifikoaren espresiobide, intelektualek hizkuntza tekniko gisan beren premietara moldatu ondoren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 60. orr.

Aldizkako oreken teoriaren arabera, makroeboluzioaren mailan eboluzioak ez du pitinka aurrera egin organismoak hautespen naturalaren bidez euren ingurunetara moldatu heinean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 289. orr.

Hizkuntza mintz bat bezala ezartzen da bizitzaren gainean, hizkuntza bakoitza leku jakin batera moldatzen da. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 185. orr.

8 (pertsonak elkarren artean)

Sekula ez ziren hobeto moldatu bi lagun, hain desberdinak izanda. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 73. orr.

Oso ongi moldatzen ginen biok. Txillardegi   «Putzu» - 341. orr.

Izan ere, emaztea sekula ez da ondo moldatu amaginarrebarekin. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 128. orr.

Touraineko kondea zen egoera berrira ederkien moldatu zena, aldaketak maiteak baitzituen oso. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 136. orr.

-Ongi moldatzen den bikote bat, behingoz. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 45. orr.

9 zerbaitetan halako trebetasunez aritu.

Zuek, berriz, moldatu zarete epea laburtzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 137. orr.

Charlie primeran moldatzen zen gezurretan, eta beti sinesten zioten. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 41. orr.

Gero eta errazago, eta dotoreago, moldatzen nintzen galdera hari erantzuten. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 166. orr.

Berrogei urtetik goitiko bakarra zen eskifaian, baina ongi moldatu zen bakailaoari burua, tripak, hezurra kentzen ontziko faktorian. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 272. orr.

Ondo baino hobeto moldatu ohi gaituk gizakiok gehien beldurtzen gaituen hori azkenean halaxe gerta dakigun. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 508. orr.

Borroka franko izaten zen eskolan, baina inoiz ez nintzen ongi moldatu halakoetan.Sekula ez zen metroan ibili eta ez zekien nola moldatu. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 23. orr.

Baina moldatu zen, ozta-ozta izan arren; aireplanoaren gurpilek landare-hesiaren gaina moztu zuten, gorantz jo eta aldentzerako. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 57. orr.

Eztarrian korapiloa neukan eta ezin hizketan egoki moldatu nintzen. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 12. orr.

Fernando tartean sartu zen eta primeran moldatu ginen hirurok. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 158. orr.

Moldatzen haiz frantsesez? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 130. orr.

10 ataka gaizto batetik ateratzea edo zerbait egitea lortu asmamena erabiliaz

Nola moldatu ote zen kaos, fixazio, urruntasun eta indarkeriaz markatutako haurtzaro hura atzean uzteko? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 249. orr.

Moldatu egin zen, bada, han zegoela kontura ez zitezen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 265. orr.

Hain liburu interesgarria irakurtzen jarraitzeko nola moldatu hausnartzen hasi zen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazorik gabe moldatu (4); aski ongi moldatu (3); askoz hobeto moldatu (5); azkenean moldatu (3); baino hobeto moldatu (11); bakarrik moldatu beharko (4); berehala moldatu (3); bikain moldatu (11); bikain moldatu ziren (6); bizimodura moldatu (5); ederki moldatu (9); ederki moldatu zen (3); egoera berrira moldatu (6); egoerara moldatu (4); elkarrekin moldatu (3); emakumea moldatu (3); euskaraz moldatu (3); gaizki moldatu (7); garai berrietara moldatu (3); hain ondo moldatu (3); hobeto moldatu (38); hobeto moldatu zen (12); ikastegi nagusian moldatu (3)

moldatu bertsuak (3); moldatu liburu (3)

musika moldatu (3); nahiko ondo moldatu (5); nekez moldatu zen (3); nola moldatu (54); nola moldatu zen (7); nolabait moldatu (3); ondo moldatu (69); ondo moldatu arren (3); ondo moldatu gara (5); ongi moldatu (48); ongi moldatu zen (6); oso ondo moldatu (11); polliki moldatu (3); primeran moldatu (6); proiektua moldatu (3); testua moldatu (4); trakets moldatu (3); txukun moldatu (3); zelan moldatu (3); zer moduz moldatu (9)

ongi moldatuak (5)

bakarrik moldatuko (5); ederto moldatuko (3); gaizki moldatuko (3); hobeto moldatuko (5); nola moldatuko (34); nola moldatuko zen (6); ondo moldatuko (8); ongi moldatuko (7); zelan moldatuko (5)

genetikoki moldatutako (32); genetikoki moldatutako landareak (4); genetikoki moldatutako produktuak (4); genetikoki moldatutako produktuek (4); genetikoki moldatutako produktuen (3); moldatutako bake (3); moldatutako landareak (4); moldatutako produktuak (4); moldatutako produktuek (4); moldatutako produktuen (3)

indarrak berriz moldatzea (3); ondo moldatzea (6); ongi moldatzea (4)

arazoa moldatzeko (4); arazoak moldatzeko (9); egintza batzuen moldatzeko (4); estatutua moldatzeko (4); gatazka moldatzeko (4); izar taldea moldatzeko (3); moldatzeko ahalmen (3); moldatzeko asmoa (3); moldatzeko aukera (5); moldatzeko balio (5); moldatzeko denbora (3); moldatzeko gai (13); moldatzeko gaitasuna (7); moldatzeko gauza (5); moldatzeko lanak (6); moldatzeko xedeak (4); ondo moldatzeko (5); taldea moldatzeko (4)

aise moldatzen (6); aski ongi moldatzen (3); askoz hobeto moldatzen (11); bakarrik moldatzen (9); bere kasa moldatzen (3); beti moldatzen (8); bikain moldatzen (26); bikain moldatzen da (10); dotore moldatzen (5); ea nola moldatzen (3); ea zelan moldatzen (3); ederki moldatzen (24); ederki moldatzen da (5); erraz moldatzen (3); gaizki moldatzen (21); hain ongi moldatzen (3); hainbestean moldatzen (5); hobeki moldatzen (7); hobeto moldatzen (76); hobeto moldatzen naiz (13)

moldatzen da euskaraz (3); moldatzen da ongi (3); moldatzen dela erakutsi (6); moldatzen elkarrekin (3); moldatzen hasi (9); moldatzen ikasi (5); moldatzen lagundu (3); moldatzen saiatu (3)

nahiko ondo moldatzen (8); nahiko ongi moldatzen (3); nola moldatzen (58); nola moldatzen den (10); okerrago moldatzen (10); ondo moldatzen (168); ondo moldatzen da (30); ondo moldatzen gara (17); ongi moldatzen (92); ongi moldatzen da (21); ongien moldatzen (3); ordekan ondo moldatzen (4); orotan ondo moldatzen (3); oso ondo moldatzen (29); oso ongi moldatzen (12); ozta ozta moldatzen (5); primeran moldatzen (22); primeran moldatzen da (6); txukun moldatzen (6); zelan moldatzen (8); zer moduz moldatzen (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus