Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mugazain 1 iz mugak zaintzen dituen poliziakidea. ik karabinero.

Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Mugazainek 42 kilo heroina atzeman zituzten joan den larunbatean Biriatun.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Mugazainek nire ekipajea miatuz gero, atxilotua izateko arrisku handia nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.

Aduanako hesia zen, mugazainek gurdien miaketan ziharduten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Uste ez bezala zeharkatu nuen, ordea, muga, inoiz baino bizkorrago eta inolako arazorik gabe, mugazainek nahikoa buruhauste baitzuten garraiolariekikoak egiten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Gauzarik praktikoena zelakoan, Kapistun, lau behorrak hartuta, bueltatu egingo zela erabaki zuten, eta poliki-poliki abiatuko zela gaua pasatu zuten mugazainen etxolara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Egun ederrik jastatuko zinuen zuk ere hedexuri edo mugazain horietan sartu bazine.  Herria   2002-08-08

-Ez zen mugazaina, galtza-gorria baizik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Militarrak eta mugazainak nahasten diren denbora honetan, biak igualtsu tratatzen ditut nik, zakur zahar amorratua baino hobekiago ez. Habanako aireportuan mugazainen buru egon zen, 30 eta 40ko urteetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

2 irud/hed

Beren buruak "mugako pentsalaritzat" dauzkate, Estatuaren seguritatearen mugazainak direlako apika.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

Esan zezakeen, orobat, berak ez dituela poesia eta prosa bata bestetik bereizten, eta "metaforismo" hitzaren bidez hartu nahi izan diela mendeku, metaforikoki esanda, muga-ezarle eta mugazain guztiei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zalakainek mugazain-etxetxo bat ikusi zuen oso bertan, itxita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Zama eta behorrak seguru utzirik, sartu ziren hirurak mugazainen etxean eta su eder bat piztu zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus