Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

munta 1 iz garrantzia, gorabehera.

Munta handiko auzi batek kezkatzen zuen Kirxa, kafe etxeko nagusia. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 69. orr.

Untsalaz, denek konprenitu behar ginuke munta handi-handiko bozak direla igandeko horiek. Herria   2004-06-10

Ez, ez nintzen huskeriengatik munta handiko kontuak zalantzan jartzen hasiko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 32. orr.

Munta gutxiko kontua, nolanahi ere. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 212. orr.

Bertze kidetasun bat, ez munta gutikoa, hiri atlantiarrarekin: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 7. orr.

Erran dut non ez den dudazko edo delibero eskaseko, munta gutiko, salbuespen zuzeneko izatez aitzakia zerbait aurkitu. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 97. orr.

Dena dela, antikomunismo sutsu hori ez da muntarik gabeko kontua, niri axola gutxi bazidan ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 46. orr.

2 munta izan du ad

Zor didazu uharte bat, hori da munta duen kontu bakarra. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 77. orr.

Berarentzat, etorkizunak zuen munta, ez bestek. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 164. orr.

Egia erran, hori hola izanik ere, zer munta zuen horrek? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 43. orr.

Zer munta du lehentxeago edo berantxago izanik ere? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 95. orr.

Ez du biziki munta, Doktor agurgarria, jendek gu geu judika gaitzaten. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 50. orr.

Aldiz, badakit, eta horrek gehiago munta du enetzat, zoin den zure bihotzeko mina. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 18. orr.

Iraganak iragan, horrek baitu gehienik munta geroari buruz. Herria   2004-03-04

Enetzat ez zuen horrek deusik munta, bainuen aizina guzia. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 87. orr.

· Gaurko ibilbideak ez du muntarik eta urtean zehar erabili dudan tentsio goxoa airatu zait jada. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 233. orr.

Egia erran, ixtorio hortan hirugarren ateratzeak ez duke berenaz hanbateko muntarik. Herria   2001-09-13

3 muntako munta duena, garrantzizkoa.

Haizu zen, gainera, berriz eskatzea, mutur beltzik ikusi gabe, eta, hura bezain muntako, bakea bermatua zegoen: [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 132. orr.

Oraindik ez zuten Juan hil, hori zen muntakoena, komunismoa bizirik zegoen grebak porrot eginagatik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 245. orr.

· Aroa bera ere agian alde izanez, horrek berak ainitz muntako baitu zernahi gisaz... Herria   2003-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus