Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

murmurikatu [183 agerraldi, 59 liburu eta 3 artikulutan], murmurika, murmurikatzen 1 du ad xuxurlatu.

Bizi-bizi hitz egin zuten, xuxurla amaigabeak murmurikatuz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 177. orr.

Behin batean, karrikan ama eta biokin gurutzatu eta, italiera arinez zerbait murmurikatu ondotik, makurtu eta muin eman zion amari eskuan. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 45. orr.

Diosal kikildu bat murmurikatu nien nire paretik pasatu zirenean, baina gizon luzeak bakarrik itzuli zidan agurtzat har zitekeen keinu presati bat. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 88. orr.

Gorpua ia erabat erre denean, brahmanek honda-kinak eta errautsa bildu eta, orain bi mila urte sans-kritoz moldatutako otoitzak murmurikatzen dituztela, ibaian zabalduko dituzte. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 195. orr.

Mahaikideek zerbait murmurikatu eta edan egin zuten. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 209. orr.

2 marmarka esan, marmarrean aritu. ik marmarikatu.

Hau besterik ez genuen behar! -murmurikatu zuen hortzak estututa. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 136. orr.

-Kaka zaharra! -murmurikatu zuen hortzak karraskatuz, gora eta behera ibiltzeari utzi gabe. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 434. orr.

-Azeriak buztana luze, bera bezala bertzeak uste -murmurikatu nuen, zuri eta aldi berean beltz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 321. orr.

Hiriak otoitzak murmurikatzen ditu, eguzkiak terrazak argitzen ditu, laster agertuko dira patioetako biztanleak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 31. orr.

Azken orrialdeko berri batek berdindu zion albiste gosea, "esaten nuen ba!" murmurikaturik titularra irakurri zuen: "Areetako erlojua hondatu egin da zaharraren zaharrez. Josu Landa   «Odolbildua» - 21. orr.

-Hor dago oraindik doilor hori! -murmurikatu zuen hortz artean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 162. orr.

Erabateko lasaitasuna, erreka berritsuak ez balu kalakatuko, murmurikatuko, gogaitaraziko, berak bakarrik, atso zaharren bilkura batek hainbat. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zerbait murmurikatu (12); zerbait murmurikatu zuen (6)

otoitzak murmurikatzen (3); zerbait murmurikatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus