Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

murriztu, murritz/murriztu, murrizten 1 du ad soildu, inausi, bakandu.

Autarkian, adibidez, kontsumo-ondasunen zerrendak murriztu egiten dira, inportazioak debekatuta. langabezia-saria jasotzeko epeak murriztu egin ziren eta gogortu, berriz, sari hori jasotzeko baldintzak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 17. orr.

Ravenclaw tartea murrizten ari zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 214. orr.

Elastikotasuna batetik beherakoa bada, inportaturiko bolumena handiagoa izango da, baina murriztu egingo da portugaldar inportazioen balio orokorra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 41. orr.

Herrialde jakin bateko balizko jarduera ekonomikoa handitzen edo murrizten dutenak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 44. orr.

Zorra murrizteko programak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 157. orr.

Pentsiodunen erosketa ahalmena murriztu ez dadin. Berria - Ekonomia   2004-12-16

Katearen zuzendariak prezioak merkarazi zizkidan eta, enpresa ez kaltetzearren, murriztu ere egin behar izan nuen neure portzentajea. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 40. orr.

Eguzkitik jasoriko beroa, halere, murriztu edo areagotu, biak gerta daitezke. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 365. orr.

Ongia gehitu ala murriztu egin daiteke sorkarietan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 340. orr.

Abokatuak aholkatuta, erruduntzat agertu zuen bere burua, eta, gero, kondena are gehiago murritz ziezaioten, Gordon Dryer ere nahasi zuen amarruan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 58. orr.

Horrela nahi izan dituzu zuk diskurtsoaren berezko dimentsioak murriztu. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 226. orr.

H-aren erabilera mugatu eta murriztu beharra aipatu zuen. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 73. orr.

Milizia, batzuetan herritarren ondarea ugaritu egiten duena, eta murriztu, gehiagotan. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 177. orr.

Miseriak kontzientzia moteldu egiten du, perspektibak murriztu. Pako Aristi   «Note book» - 125. orr.

Urruntasunak denboraren espazioa murrizten dit. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 21. orr.

2 (murrizketaren zenbatekoa adieraziz)

Luzera seiren bat murriztu eta zabalera, buelta hartzen duen lekuan, laurden bat. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5050. orr.

9,2 ordu murriztu zuten lanaldia. Berria - Ekonomia   2004-01-30

Urtez urteko datuak alderatuz gero, ordea, 0,1 puntu murriztu zen tasa abuztuan eta 0,1 puntu igo Eurogunean. Berria - Ekonomia   2004-10-06

Hego Euskal Herriko langabezia tasa %0,77 murriztu zen irailean INEMen arabera. Berria - Ekonomia   2004-10-06

· Biztanleria aktiboa 100.000 lagunetan murriztu zen. Berria - Ekonomia   2004-07-24

AEBetako petrolio erreserbak 2,1 milioi upeletan murriztu zirela jakin bezain laster, [...]. Berria - Ekonomia   2004-04-08

Otsail hilabete lazgarria horren gatik, lehen ere, bi egunez murriztu omen zuten! Herria   2005-03-03

3 (-ra atzizkiko osagaiarekin)

Adibidez, ekintzen "zertarakoa" ezin da jokabide edo egoera neuronaletara murriztu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 189. orr.

Hiru mailatako banaketa soziala, aberats, klase ertain eta langileena bitara murriztu da. Pako Aristi   «Note book» - 35. orr.

Disposizioak gertakari publikoetara murrizten badira orduan disposizioek rol deskribatzailea dute soilik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 190. orr.

Beraz, hizkuntza ezin murriztu daiteke hotsetara. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 34. orr.

Elkarren ondoan, elkarren segidan, bata bestearen gainean jartzen diren edo eskema lineal batera murriztu ezinik gurutzatzen diren sail ezberdinen bereizketa ekarri du. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 15. orr.

Alabaina, enuntziatua bera ezin da murriztu enuntziazioaren gertatze hutsera. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 118. orr.

Honela, "ulertze" prozesua aztertzearen inguruko arazo orokorra murriztu egiten da, zentzu batean, muin-perpausak nola ulertu behar diren azaltzeko arazora, hauexek baitira oinarrizko "edukizko elementuak". Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 129. orr.

Ryleren iritziz gogo-egoerak disposizioak dira, honako formula honetara murritz daitezkeenak, "•x ((Dx) • (Fx • Gx)) ", non D disposizioa den eta F eta G egoera publiko arruntak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 189. orr.

· Epaileak hamabi ordura murriztu dizu zigorra. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 19. orr.

Gerora 13.000 milioi pezetara murriztu zuen bermea. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 193. orr.

Halako herritakoei dirulaguntza erdira murriztu nahi dietela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 11. orr.

4 (adizlagunekin)

UNCTADen arabera, 1970etik aurrera etengabe murriztu da munduko lehengai-esportazioetan [...] garapen-bideko herrialdeek duten ehunekoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 126. orr.

Alzheimerren eritasunaz joak direneri burumuineko neuronak zaizkiote emeki-emeki murrizten, zituzten ahal guziak kasik ezeztatzeraino. Herria   2004-02-05

Elkar banatzen segitzen dute, duintasunez murrizten, arrotzak bihurtuz bata besteentzat. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 7. orr.

Herrialde industrializatuen inportazioen gaineko batez besteko muga-sariak zortzi bider murriztu dira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 63. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

BEZ murriztuarekin jarraituko luketen zerbitzuen proposamenean sartu ditu Austriako lehendakaritzak ileapaindegiak, etxeetako obra txikiak edota zapata konponketak. Berria - Ekonomia   2006-01-21

Jeinu politiko barbaro murriztu baten produktu zabar horrek ez zuela zerikusirik zamak eraman eta arazoak konpontzeko zereginarekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 155. orr.

Lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 172. orr.

Noizean behin jendetasunezko komentario txiki bat, biziraupenezko kode murriztu horretatik ateratzen zena: "Euria dakarrela ematen du", "botako al dut beste egur bat sutara?". Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 176. orr.

Interpretazio-tarte murriztuarekin jokatu dela beti garbi azaltzeko, Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5370. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalmena murriztu (6); asko murriztu (14); aukerak murriztu (5); aurrekontua murriztu (4); defizita murriztu (3); denbora murriztu (3); desberdintasunak murriztu (3); dezente murriztu (4); diru laguntzak murriztu (6); ekoizpena murriztu (11); epea murriztu (3); erabat murriztu (4); erdira murriztu (16); erdira murriztu du (4); eskubideak murriztu (11); etekinak murriztu (3); gastuak murriztu (3); gizarte laguntzak murriztu (5); gobernuak murriztu (3); handizki murriztu (3); heren bat murriztu (4); ikuskizuna murriztu (3); inflazioa murriztu (3); interes tasak murriztu (3); isurketak murriztu (5); kendu edo murriztu (3); kontsumoa murriztu (7); kopurua murriztu (29); kopurua murriztu da (3); kostuak murriztu (3); laguntza murriztu (4); laguntzak murriztu (18)

nabarmen murriztu (19); parte hartzea murriztu (4); politikoak murriztu (4); produkzioa murriztu (3); publikoa murriztu (4); puntu murriztu (5); puntu murriztu zen (3); tartea murriztu (6); tarteak murriztu (3); tasa murriztu (5); tasak murriztu (3); zerbitzuak murriztu (3); zergak murriztu (3); zertxobait murriztu (3)

bez murriztua (7); oihartzun murriztua (3); oso murriztua (3)

murriztuak izan (4)

asko murriztuko (5); aukerak murriztuko (3); ekoizpena murriztuko (4); ekoizpena murriztuko duela (3); erdira murriztuko (5); eskubideak murriztuko (4); gehiago murriztuko (5); kopurua murriztuko (4); laguntzak murriztuko (6); murriztuko duela iragarri (4); nabarmen murriztuko (4)

eskubideak murriztuz (4); murriztuz doa (7); murriztuz joan (10); murriztuz joan zen (4)

ahalmena murriztea (3); aldea murriztea (6); aldea murriztea lortu (5); askatasunak murriztea (5); defizita murriztea (3); ekoizpena murriztea (4); erdira murriztea (6); eskubideak murriztea (4); gehiago murriztea (3); kopurua murriztea (15); kostuak murriztea (5); laguntzak murriztea (4); lanaldia murriztea (6); markagailua murriztea (3)

murriztea aurreikusi (3); murriztea du helburu (5); murriztea erabaki (19); murriztea erabaki zuen (6); murriztea eskaini (3); murriztea hitzartu (3); murriztea hitzartu dute (3); murriztea izan (5); murriztea izango (3); murriztea lortu (24); murriztea lortu zuten (7); murriztea onartu (3); murriztea proposatu (11)

tartea murriztea (7); tartea murriztea lortu (5); zergak murriztea (4)

lanaldia murriztearen (5); murriztearen alde (7); murriztearen aldeko (3); murriztearen aurka (5)

murrizteari ekin (3)

adierazpena murrizteko (3); alde hori murrizteko (3); aldea murrizteko (6); aldeak murrizteko (4); arriskua murrizteko (5); arriskuak murrizteko (3); berotegi efektua murrizteko (3); defizita murrizteko (5); ekoizpena murrizteko (3); erabilera murrizteko (5); eragina murrizteko (3); erasoak murrizteko (3); eskubideak murrizteko (4); eurotan murrizteko (4); gastua murrizteko (5); gastuak murrizteko (7); hondamendiak murrizteko (3); interes tasak murrizteko (3); istripuak murrizteko (5); isurketa murrizteko (6); isurketa murrizteko helburuak (3); isurketak murrizteko (5); kalteak murrizteko (5); kontsumoa murrizteko (7); kopurua murrizteko (13); kostuak murrizteko (17); laguntzak murrizteko (4); lan kostuak murrizteko (3); lanaldia murrizteko (4); menpekotasuna murrizteko (4); milioi eurotan murrizteko (3)

murrizteko ahalegina (4); murrizteko ahaleginean (3); murrizteko asmoa (8); murrizteko asmoz (9); murrizteko aukera (10); murrizteko beharra (3); murrizteko egindako (4); murrizteko egitasmoa (3); murrizteko eskatu (11); murrizteko eskatu du (3); murrizteko gai (3); murrizteko helburuak (3); murrizteko helburuak handitzeko (3); murrizteko helburuarekin (3); murrizteko konpromisoa (5); murrizteko konpromisoa hartu (4); murrizteko legea (3); murrizteko neurriak (16); murrizteko plana (6); murrizteko prest (6); murrizteko proposamena (4); murrizteko tresna (3)

pobrezia murrizteko (5); produkzioa murrizteko (4); sexu adierazpena murrizteko (3); tasak murrizteko (7); zerga murrizteko (3); zigorra murrizteko (5)

ahalmena murrizten (5); aldea murrizten (21); aldea murrizten joan (4); arriskua murrizten (7); arriskua murrizten du (4); askatasuna murrizten (8); askatasuna murrizten duten (3); askatasunak murrizten (3); asko murrizten (7); aukerak murrizten (11); aukerak murrizten ditu (3); ekoizpena murrizten (4); erdira murrizten (6); eskubideak murrizten (13); eskubideak murrizten ditu (3); gaitasuna murrizten (5); garatzeko arriskua murrizten (3); gehiago murrizten (4); kopurua murrizten (7); kostuak murrizten (4); kutsadura murrizten (3); laguntzak murrizten (3)

murrizten saiatu (6)

nabarmen murrizten (3); sintomak murrizten (4)

murriztera behartuta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus