Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mutil (orobat motil g.er.) 1 iz heldutasunera iritsi ez den gizonezkoa ik mutiko.

Hiru gizon ziren, azaltzen du hark, edo bi gizon eta mutil bat. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 144. orr.

Mutil bat, sasoikoa eta neska bat bezain liraina, lematik hasita hirugarrena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 436. orr.

Besteak beste, han zen "Konkon" esaten genion bi metro pasatxoko mutil puska. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 66. orr.

-Mutil guztiek izaten dute maitetxo bat -esan zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 37. orr.

Helen, ez naiz mutil honekin fidatzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 39. orr.

Hogeita bosten bat urteko mutil egokia zen, oso txukun moztutako bizarrarekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 300. orr.

Talde bat billarrean jolasten, mahaietan bikote batzuk, hiruzpalau mutil disc-jockeyaren kabina inguruan... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 264. orr.

Neska koskorretatik ohitu zen mutil batekin ez bazen beste batekin egoten. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 286. orr.

Ez naiz sekula mutil batekin... Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 211. orr.

Nondik atera ote da mutil hau horrelakoa! -esaten zuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 32. orr.

Kaxilda, gainera, mutil batekin ibiltzen duk serio-itxuran aspaldisko honetan. Txillardegi   «Putzu» - 292. orr.

-Ala, Maruxina, gizondu ezazu mutil hau -aditu du bat-batean aldamenetik. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 58. orr.

2 (deiki gisa; ik motel2)

Beste batek ikusi eta esan zion Pedrori: -hi ere haietakoa haiz; Pedrok, orduan: -ez, mutil! Elizen arteko biblia   Lk 22,58

-Nondik hator, mutil? -galdegin zion Akilesek, etzanda zeudenetako batek. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 232. orr.

-Lasai, mutil! Txillardegi   «Putzu» - 251. orr.

-Kaixo, mutil! Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 26. orr.

Lan bikaina, mutil. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 254. orr.

-Hi, mutil! -esan zion Henchy jaunak-, joango al haiz O'Farrell's-enera eta esango al diok ea utziko digun kortxoak ateratzekoa. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 188. orr.

Aizu, mutil, non dago jangela pribatua? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 59. orr.

Jakin ezak, mutil, ez baldin baduk frantses izan nahi, ez haizela nehoiz apeztuko! Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 20. orr.

-Ba mutil, ordua duk heure botika probatzeko! Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 61. orr.

Ea ba, mutil! ez daukagu goiz osoa, ezta? Jon Arretxe   «Ostiralak» - 77. orr.

Mutil, semetzat hartu beharko haut dudarik gabe! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 207. orr.

Baina mutil, mutil, dena bustita zaude! Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 34. orr.

-Salbu zarete, mutilak, salbu zarete! Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 52. orr.

3 (izenondoekin)

Mutil altua zen, trauskil itxurakoa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 217. orr.

Eskolako mutil gaiztoenak eta handienak ziren. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 103. orr.

Hogeita bi urte edo gehiagoko mutil gordina zen, ederra, bizarrik gabea, bibote txikia baino ez zeukana. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 41. orr.

-Gure mutil galanta! -esan zidan Agirrek. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 36. orr.

-Mutil ederra, benetan... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 522. orr.

Apollolaan-eko izotz pistan mutil mozkote batekin. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 224. orr.

-Mutil zintzoa, heziera onekoa, aldarte onekoa. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 146. orr.

Mutil eder gotorra, lerdena eta sasoikoa. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 54. orr.

Herri txiki bateko giro garbi eta inozentean jaiotako mutil jator bat, kaperan harmonioa jotzen zuena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 122. orr.

Turkiar mutil dantzari batekin alde egin zuen neska dantzariak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 280. orr.

Betaurreko biribileko mutil trauskil samar bat, galdutakoaren itxura zeukana guztiz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 82. orr.

Gustavo itsasontziko bigarrena zen, mutil ilegorri, txiki eta herabea, Eskoziako Edinburgokoa bera. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 51. orr.

Gainera Vladimir zegoen tartean, lau urteko mutil azal-zuri eta kaskagorria. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 93. orr.

Gizaseme gazte bat eta mutil ile-kizkur bat. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 23. orr.

Kabinako atea zabaltzera noalarik, mutil aurpegi-xargal bat ikusten dut, kristalaren beste aldean, kabinara hurbiltzen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 127. orr.

Saiatu nintzen mutil taxuzkoa izan zedin. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 174. orr.

Mutil zaharrenari, Alphyri, eman zion Mariak opil-zorroa, opilak bana zitzan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 150. orr.

4 (neska-rekin batera; ik beherago 23)

Txikitu ditut zurekin gizon eta emakumeak, txikitu zahar eta gazteak, txikitu mutil eta neskak. Elizen arteko biblia   Jr 51,22

Berehala lortu zuen ikuskaritzak onar zezan mutilak eta neskak elkartzea, auzoko eskolako bi gelak batu eta adinen arabera bereiztea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 18. orr.

Kontatu nizun plazan mutil guztiak elkarrekin bueltaka ibiltzen zirela, alde batera, eta neska guztiak, juxtu beste aldera. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 185. orr.

Han berean zeuden, bai, mutil bat eta neska bat, lorategiko bi ezpel hesiren arteko pasabidean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 312. orr.

Aupa neska ta mutil goazen elgarrekin. Herria   2003-03-13

Orduan denak, neska eta mutil, hasi ziren barreka. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 29. orr.

Dedalok, hura [Minotauroa] elikatzeko kargudun, hilero zazpi mutil eta zazpi neska igortzen zizkion, Atenasko hiriak eskainiak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 90. orr.

Neska edo mutila izan, gauza positiboak transmititzen saiatu behar dugu. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Ez dakit mutila edo neska izango den, baina erditzeko egunerako ez da gehiegi falta. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 72. orr.

Demagun mutil batek esan diola neska bati telefonoz deituko diola. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 77. orr.

5 zerbitzaria, morroia; zenbait lanbidetan, kargu edo mailarik gabeko kidea.

Bazuen bestalde, delako Jauregiaren aurrean edo parean, etxe bat mutil edo morroientzat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 58. orr.

Osaba Martin eta haren andrea, haien seme-alabak, izeba Elixabet eta haren alabak, suhiak, errainak, Jaureneako mutil ohia, haurrak eta... Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 234. orr.

Eta han zen herriko mutil... herriko mutil erran nahi baita denen zerbitzuko. Herria   2003-01-14

Bulegoko mutil bat sartu zen eta txartel bat utzi zuen idazmahaiaren gainean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 428. orr.

Bi emazte behartsu eta mutil telegrama-partitzailea zeuden krespoian itsatsiriko txartela irakurtzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 17. orr.

Munstroak kontaktu pare bat ukitu eta birritan pentsatu barik mutil bidali ninduen itsasora. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 137. orr.

Laborantzan arizan da bere denbora guzian, hastean mutil bezala eta gero etxalde bat erosirik bere gain Uruguay eskualdean. Herria   2001-03-22

Buhamiak ere emeki emeki sartu direla euskaldunen bizi moldean, ainitzek onartu baitute lanean artzea mutil bezala laborari etxe batzuetan. Herria   2005-11-03

· Antza, gizon aberats batek mutil esklabo bat erosi zuen azokan. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 256. orr.

5b (izen soila aditz baten ezkerrean)

Hamar urte betetakoan mutil hasiko zen Ziliguetako jaunaren etxean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 32. orr.

Bost haurren gehiena baitzen eta biziki familia xumekoa [...] mutil joan zen hameka urtetan. Herria   2004-10-21

Hogoi urte artio mutil egon zen mendian. Herria   2004-10-21

Hamahiru urterekin Labe Garaietan mutil sartu eta buzoko orbanei hain harro erreparatu zien gizona. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 15. orr.

Abas mutil hartu zuten Sikat Al-Gadida kaleko bizartegi batean eta Husain saltzaile lanetan hasi zen Gamaliako bizikleta denda batean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 52. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat, lehenagoko mutil-galtza haiek baino egokiago zihoakiona, nik uste... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 105. orr.

Ilea mutil erara zeukan moztuta, motz-motz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 88. orr.

Neska gazteak mutil jantzian prostituitzen ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 253. orr.

Mutil-kontuetan izandako porrot amaigabeen berri ematen ari zen, eta ditxosozko Julen hura omen zen azkena. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 78. orr.

Ez zara nik uste nuen mutil klasea. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 107. orr.

Neska- eta mutil-taldeak bakanduak ziren eta, aurrera joan ahala, talde eta bikote asko entzun zituen elkarri gabon esaten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 85. orr.

Mutil aldra bat zetorren gizon ero baten atzetik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 159. orr.

Hamabost-hogei urteko mutil tropa bat iritsi zen Rosatik, hura bezain urduri, jakak bizkarrean zituztela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 18. orr.

Fiumeko, Eslobeniako eta Italiako mutil pila bat zegoen, han akanpatuta. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 55. orr.

-Mutil-morroi ttiki ninduan orduan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 109. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ontzi-mutil hasi zen, Kanadara zihoan Allan Lines-eko ontzi batean, hilean libera bat irabaziz. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 57. orr.

Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 155. orr.

1932. urtean hasi zuen ofizialki bere langintza, baina lehenagotik ere urka-mutil lanetan hainbat urte egin zituen aitaren eta beste profesional batzuen laguntzaile. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 160. orr.

Hona hemen Titi, gure azken sukalde-mutila... Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 54. orr.

Freddy gazteak itsasontzietan taberna-mutil edo zerbitzari lana egiten zuen tarteka, eta ameslaria zen oso. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 162. orr.

Zortzi ilabetez posta-mutil bezala hor lanean ari niz. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 114. orr.

Korreo-mutil bat sartu zen salan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 185. orr.

Atzetik, karroza bat zetorren, inguruan lauzpabost zaldizko zituela laguntzeko, eta bi manda-mutil oinez. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 37. orr.

Errepidean gelditzen ginenean hurbiltzen zitzaizkigun artzain-mutilak, tabako truke laranjak eskaintzen zizkigutenak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 216. orr.

8 haur arra. ik mutiko 7; neska 9.

Sei seme-alaba izan zituen erregearekin, hiru neska eta hiru mutil. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 211. orr.

Consuelo gure arreba txikiena orduan jaio zen eta padrek atsekabe galanta hartu zuen ez zelako mutila izan. Jon Maia   «Riomundo» - 152. orr.

Mutiko haren amak lehendabiziko haurra mutila izan zuen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 99. orr.

9 mutiletan1 adlag ik neska 10.

Neskatan -nahiz mutiletan, baina neskatan batez ere- ibiltzeko arau behinenak zehaztu guran. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 192. orr.

Sinbologia berberari eutsiz, goizoilanda deitu izan zaio, mutiletan gaxterik hasten den neskatoari, edo martxoko oilar gorri nahiz oilar gangar gorri berriz, gaxterik neskazale nabarmentzen den mutilari. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 163. orr.

10 mutiletan2 adlag mutil garaietan.

Pajettaren garaiaz geroztik, mutiletan bera eta Pajetta galtza motzetan zihoazen garaitik, Alberto iraultzak erakarririk sentitzen zen, baina batere parterik hartu gabe hartan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 115. orr.

Mutiletan, beste askok bezala, boxeoan bere itzalarekin egiten omen zuen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 224. orr.

11 argi mutil ik argimutil.
12 baso mutil ik basomutil.
13 itsu-mutil ik itsumutil.
14 mari-mutil ik marimutil.
15 mandatu mutil

Trocaderon denek ezagutzen zuten Smithers andrea: mandatu-mutilak, atezainak, jantzitegiko neskak, maîtreak..., jende guztiak. Mandatu-mutila nintzen udako hoteletan. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 79. orr.

Mandatu-mutilak gosariarekin batera ekarritako bi pilula zuriak irentsi zituen, ur zurrut luze batez lagundurik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 204. orr.

Hoteletako mandatu-mutilei eskupekorik ez emateagatik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 242. orr.

Zeeer, orain arte bonboiak erosten ala? -galdetu zuen mandatu-mutil ilehoriak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 127. orr.

Frantziako edo Bretainia Handiko isilpeko zerbitzuei mezuren bat eramanen zien mandatu-mutil ziztrin bat besterik ez Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 79. orr.

16 mutil dantza (orobat mutildantza g.er.) Baztan eta inguruko euskal dantza bat.

Udan iragaiten den Baztandarren Biltzarrean ez zen azkena izaiten ohizko mutil dantzetan artzeko. Herria   2001-02-08

Arrola taldeko gazteer mutil dantzen soinu eta urratsen erakastera. Herria   2001-02-08

Oraino 80 garren urterat hurbildurik ikusi dugu guhaurek [Mariano Izeta] Baztango Mutildantzaren inguru haundian parte hartzen berak ere. Herria   2001-01-11

Beraz bazituzten orga pare horiek beren txaranga eta dantza taldeak ere ondotik, herriko probintzia guzien berezitasunezkoak, eta mutil-dantzak, hauk haatik tokikoak. Herria   2001-08-02

Txalo zaparradak amaitutzat eman zuen ikuskizuna, baina «harrera beroagatik» Arizkun eta Mutil dantza eskaini zituzten. Berria - Kultura   2004-08-18

16b mutil katxarro

Carlo gidaerakuslea mutil katxarroa da, zoragarria iruditu zaie bisita, azalpenak oso garbiak, eta mamuaren latina hain ongi ulertzeagatik zorionak ematen dizkiete elkarri turista guztiek. Iban Zaldua   «Traizioak» - 30. orr.

-Ba sekulako mutil katxarroa da... eta bere laguna? Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 89. orr.

Ez zegoen prest ezezagun bati larregi kontatzeko, ezezagun hori benetan mutil katxarroa izan arren. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 16. orr.

17 mutil gazte (orobat mutilgazte g.er.) gazte arra.

Gurutze gorriko mutil gazte bat hurreratu zitzaien termo handi batekin. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 238. orr.

Beti hostoz estaliak diren zuhaitzen itzaletan mutil gazte eta neskatxen kantuak entzun daitezke han hemenka. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 27. orr.

Senarra mutil gazte batekin ikusteak nahigabea arinduko ziolakoan zegoen, lasaitu ederra emango ziolakoan, gezurra bazirudien ere. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 50. orr.

Baina nola esan amonari saltzaile irtirina ez zebilela bere atzetik, ni bezalako mutil gazteen peskizan baizik? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 177. orr.

Gure adineko mutil gazte batek gidatzen zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 404. orr.

Antza, mutil gazte lizun batek egun batez emakume xarmant eta airos bat ikusi zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 247. orr.

Mutil gazte eder galanta zen, zinez, haren atzetik ibiltzeko zizelkatua. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 99. orr.

Neska gazte bat zegoen etxolako atean bi mutil gazterekin hizketan eta barrez. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 51. orr.

17b mutil koskor (52 agerraldi, 23 liburu eta 5 artikulutan; orobat mutil kozkor 23 agerraldi, 13 liburu eta 6 artikulutan –eta mutilkozkor g.er.-, eta mutil koxkor 27 agerraldi, 16 liburu eta 6 artikulutan) ik mutiko 9.

Bera ikusi orduko, artzainaren etxeko Adelaren hiru mutil koskorrak korrika joan zitzaizkion atzetik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 86. orr.

Hamabi urte eskaseko mutil koskorrak. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 117. orr.

Mutil koxkorrak goxokia hartu eta brixt! etxe barrura ezkutatu zen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 51. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 95. orr.

Batel bat, ordea, irauli egin zen; patroi zihoan mutil kozkorra, ez ni baino askoz handiagoa, ibaiaren erdialdera erori zen, beste bi arraunlarirekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 11. orr.

Kontatzen zuen, behin, festaren batean, erretzeko gonbitea egin ziotela berari, artean mutil-kozkor, eta berak, besteak baino gutxiago ez izatearren, onartu. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 120. orr.

Izan ere, orain dela urte asko, mutil koskorra nintzela, lurrera erortzen utzi zidanan amak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 102. orr.

Mutil koskorra zenetik ezagutzen diat. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 311. orr.

Mutil koskorretan irentsi egiten nituen halako aldizkariak, eta, gero, neure istorioak asmatzen nituen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 52. orr.

Nire mutil koskorretako giroan ere ez zegoen Joxe Mari, Joxe Antonio edo Joxe Miel besterik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 178. orr.

· Neska-mutil koskor haiek beren baliabideak zituzten sotoetan ezkutatu eta bizitzeko, burdin sareak itxitakoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 125. orr.

18 mutil koskortu (orobat mutil kozkortu)

-Zelan ez, orduan mutil koskortua baino ez hintzen, baina gorputz gihartsua igartzen zitzaian. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 93. orr.

Etxeko txikiena, ordurako mutil kozkortua, zigorra eskuan zuela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 214. orr.

19 mutil-lagun (178 agerraldi, 38 liburu eta 74 artikulutan; orobat mutilagun 19 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan) ik neska-lagun 14.

Gogoan dut neska germaniar batekin nengoela, zangoak depilatzen ez zituena, mutil-lagunak debekatu egiten ziolako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 72. orr.

Bat-batean, heldutasunera iristeko presa zuen, mutil-lagunarekin bizitzeko presa, etxetik alde egiteko presa. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 22. orr.

2004ko irailaren 27an, Adama Aua hil zuen mutil-lagunak Bilbon. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 55. orr.

Gaur, mutil-lagunari esan beharrean aurkitu zara, neska batekin bizitzera zoazela. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 64. orr.

Eszenarik onena gauzatzen du semearen mutil-lagunari eskerrak eman eta behin esandakoagatik barkamena zintzoa eskatzen dionean. Berria - Kultura   2004-03-11

-Urtxipiaren mutil-laguna edo dena delakoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 246. orr.

Bere senarra naiz, horixe esango zuen, senarra ez balitz ere, gauza segurua da ez zidala erantzungo, Bere mutil-laguna naiz, mutil-laguna jada ez da erabiltzen, are gutxiago esango zidan, Berarekin bizi den gizona naiz, inork ez luke gauza horren zakar adieraziko, baina Maria Sarak badu zerbait, eta zerbait horrek esaten dit ez dagoela ezkonduta, ez da bakarrik eraztunaren kontua, definigaitza den zerbait da [...]. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 265. orr.

20 irud/hed

Tom Sawyer izan zen nire lehen mutil laguna. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 75. orr.

· Txikia nintzenean, maitatzen utzi ez zidaten mutil-laguntxo bat zakarkidak gogora. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 304. orr.

21 mutil puska

Nola da posible horrelako mutil puska batengan sekula fijatu ez izana? Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 22. orr.

Besteak beste, han zen "Konkon" esaten genion bi metro pasatxoko mutil puska, hala ere bihotza handiagoa zuena gorputza baino. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 66. orr.

Atezaina australiarra da, 1'90 metro luze den mutil puska: Michael Petkovic. Luma bat bezain arina, mutil puska haien eskuetan. Berria - Kirola   2004-08-28

Ez zen bi metroko mutil puska, baina haren begiak ispilu sakon bi ziren. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 240. orr.

22 mutil zahar ik mutilzahar.
22 neska-mutil pl neskak eta mutilak. ik mutiko 10.

-Tira, neska-mutilak, azken ahalegina! Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 73. orr.

Festa-giroan dauden berrogei neska-mutilek sortzen duten zalaparta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 13. orr.

OHOko bigarren mailako gela zen, 7-8 urteko neska-mutilak, etxeko giro erdaldunekoak gehien-gehienak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 94. orr.

Neska-mutil gazteak larrugorri, euren sasoirik onenean, hilak, buruak odol putzu batean. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 101. orr.

Zahar eta gazte, hor daude kaleetan zehar lurrean etzanik; nire neska-mutilak ezpataz jota erori dira. Elizen arteko biblia   Nk 2,21

Bi gazte zetozen, neska-mutilak, bikainak, kaskagorriak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 20. orr.

Eta bertan ito omen ziren maiteminak jotako neska-mutilak. Txillardegi   «Putzu» - 324. orr.

Pepponek bazekien neska-mutilak elkarrekin zebiltzala, eta familiak kontra zeudelaJulianek neska-mutilak zituen; Mikelek, berriz, mutikoa. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 272. orr.

· Banku batean eserita, neska-mutil talde bat. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

argi mutil (7); baso mutil (5); haika mutil (6); hamazazpi urteko mutil (5); herriko mutil (7); hi mutil (5); izeneko mutil (11); izeneko mutil gazte (5); jantzitako mutil (5)

mutil bikaina (8); mutil bikaina da (5); mutil eder (10); mutil ederra (15); mutil edo neska (8); mutil eta neska (9); mutil fina (5); mutil gaixo (6); mutil gaixoa (5); mutil gazte (171); mutil gazte bat (48); mutil gazte batek (20); mutil gazte baten (11); mutil gaztea (45); mutil gazteak (73); mutil gaztearen (14); mutil gazteari (9); mutil gazteek (10); mutil handi (8); mutil handia (14); mutil jatorra (33); mutil jatorra da (7); mutil koskor (19); mutil koskor bat (5); mutil koskorra (13); mutil koskorrak (10); mutil koxkor (17); mutil koxkor bat (7); mutil koxkorra (5); mutil kozkor (11); mutil kozkorrak (5); mutil lagun (33); mutil lagun bat (5); mutil lagun ohia (9); mutil laguna (62); mutil lagunak (30); mutil lagunarekin (15); mutil lagunaren (12); mutil lagunari (9); mutil lagunik (5); mutil maitea (6); mutil ona (19); mutil ona da (6); mutil onak (5); mutil puska (9); mutil serioa (5); mutil talde (9); mutil taldea (6); mutil zintzoa (11)

neska edo mutil (7); neska eta mutil (23); neska mutil (83); neska mutil gazteak (6); urteko mutil (71); urteko mutil bat (24); urteko mutil batentzat (5); urteko mutil gazte (5)

ikasten zegoen mutila (9); jatorra mutila (5); mandatu mutila (5); mutila aurkitu (5); mutila eta neska (5); mutila ezagutzen (5); mutila hil (8); mutila izan (17); mutila izango (6); mutila zen (21); neska ala mutila (9); neska edo mutila (5); neska eta mutila (7); urteko mutila (24)

aguirreren mutilak (9); egin zuen mutilak (18); erantzun zion mutilak (26); erantzun zuen mutilak (13); esan zion mutilak (25); esan zuen mutilak (206); galdegin zion mutilak (7); galdetu zion mutilak (14); galdetu zuen mutilak (11); herriko mutilak (5); jaka beltzeko mutilak (8); jarraitu zuen mutilak (7); javier aguirreren mutilak (6); mutilak erantzun (8); mutilak esan (8); mutilak eta neskak (7); neska mutilak (65); neskak eta mutilak (22); pentsatu zuen mutilak (30); urteko mutilak (9)

mutilaren aurrean (9); mutilaren eskua (8); mutilaren ondoan (5)

egin zion mutilari (5); esan nion mutilari (5); esan zion mutilari (11); mutilari begira (13)

neska mutilei (9)

aguirreren mutilek (20); javier aguirreren mutilek (10); neska mutilek (36); neskek eta mutilek (6)

mutilen artean (22); mutilen arteko (9); neska mutilen (40); neska mutilen artean (11)

baso mutillak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus