Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mutxurdin (orobat mutzurdin g.er.; Hiztegi Batuan mutxurdin agertzen da) 1 iz neskazaharra.

Hoinbeste mutxurdin eta donado izanki eta gure Herrian. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 144. orr.

Beltzez jantziriko familia ezberdinetako mutxurdin adinduen taldean zegoen, itsusi edo jainkoen zein etxeko zaharren artatzeko ezkongabe atxiki zitezkeen emazteen erdian. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 330. orr.

Dena den, ikus zenbat mutxurdin eta karlos baden gure inguruan; aurten guziak ezkondu beharrak dira! Herria   2004-01-22

Marie-Gabrielle mutxurdina zen, lehen errientsa izana eskola libroan, Andere Mariren denboran, kultura haundiko presuna. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 56. orr.

Jadanik aski irri egiten zidaten ea ez ote naizenez mutzurdin geldituko... Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 182. orr.

Germena alaba gehiena mutxurdin geratu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 260. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mutxurdin-bakartasun honetaz harritua baina harrotua halaber. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 36. orr.

3 (izenondo gisa)

Horrelaxe jakin nuen epe batentzat irakaslegoa utzia zuela eta gehienetan Baionako izeba mutxurdinaren etxean bizi zela. Ez ezazu uste ni sasi-maistra zorrotz mutxurdin bat naizenik... ez dut horrelakorik pentsatzerik nahi. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus